Browsing Tag »genero-ariketak«

Ez da normala

urria 29, 2013

(Mirror, mirror. 1987. Carrie Mae Weems. Egin klik irudian obraren sorpresa deskubritzeko) Hemendik aurrera bi hilabetean behin (gutxi gorabehera) kolaboratuko dut Noticias taldearen Ortzadar gehigarriarekin. Liburu-kritikak idatziko ditut. Lehen fruitu hau urriaren 26ko alean argitaratu zen.

Ikusezina ikusten ikasten

urria 17, 2013

Ekainetik kalean den arren, joan zen astera arte ez zuten aurkeztu Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma Edo! argitaletxekoek. Hernanin egin zuten, Biteri kultur etxean, eta liburuaz aritzeko ez ezik, galera-asmorik gabeko argitaletxe berezi horren urteurrena ospatzeko ere baliatu zuten aukera. Okasioak merezi zuelako, hainbat parte-hartzailek girotu zuten ilunabarra, lepo egindako aretoan, eta saioaren aurretik garagardotxo bat hartzeko astia izango zutela […]