James Joyceren eleberri sonatuena hasten den moduan iritsi nintzen larunbatean Literatura Eskolako urtarrileko saiora, termino zehatza erabilita, in medias res heldu nintzen, edo egunerokoan esatearren, pixka bat berandu eta Xabier Olarra, egun horretako hizlaria, gehi han bertaratutako dozena bat lagunak dagoeneko zereginari lotuta zeudela, buru-belarri, Bilboko Alondegiko Mediatekan. Azkar antzean harrapatu nuen, hala ere, erritmoa. […]
Iraitz Urkulo elearazleari esker dakarkizuegu gaurkoa, Georges Perec idazle frantziarraren eleberri labur bati buruzko iruzkina. Axolagabe Gizon bat lotan / Georges Perec (Juan Luis Agirre) / Igela, 2014 Georges Perec XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturak erditu zuen idazle errealistarik nabarmenetakoa da. Korronte existentzialistan txertatzen den Gizon bat lotan izenburuko eleberri laburra, 1967an idatzia, autore […]
Berrogeita hamar urte dira Igela aldizkariko lehen zenbakia kaleratu zutela Txomin Peillen eta Jon Mirande idazleek, Parisen. Urteurrenaren harira kaleratu du honako erreportaje hau Juan Luis Zabalak Berrian, eta aldizkariaren berri emateaz gainera, Peillenen hitzak ere badakartza, post honen goiburukoak kasu. Igela garai hartan Euskal Herrian zegoen zentsura eta puritanismoari aurre egiteko helburuarekin sortu zen, […]
urtarrila 26, 2015