Browsing Tag »ikus-entzunezkoak«

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 5. zatia

abuztua 29, 2012

Welles eta euskaldunak saileko azken aurreneko zatian, pilotaren inguruan ibiliko gara beste behin, eta zenbait pasadizo xelebre aditzeko aukera izango dugu. Bestalde, fandangoa eta musika ere lagun izango ditugu. On egin!

“Maitatu zure hizkuntza”

maiatza 28, 2012

Hala eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko: bada loturarik bi […]

Vincent – Tim Burton

martxoa 17, 2012

Tim Burtonen hastapenetako altxortxo batekin gatoz oraingoan, Vincent izeneko 1982ko film laburrarekin, hain zuzen. Filmeko protagonista 7 urteko mutiko bat da, Edgar Allan Poeren literatura eta Vincent Price aktorea gustuko dituena. Lanaren oinarria Burtonek berak idatzitako poematxo bat da. Hona film laburra azpidatziekin eta poemaren itzulpena, noiz edo noiz Vincenten moduan sentitu diren guztientzat. Eskerrik beroenak Arrate […]

Rafeef Ziadah: indar hunkigarria

martxoa 16, 2012

Rafeef Ziadah ekintzaile eta poeta palestinarraren errezitaldi batekin gatoz oraingoan, euskarazko azpidatziekin. Ingelesez ulertzen ez dutenentzat ere soinua pizturik entzutea gomendatzen dugu, indar ikaragarria baitu. Orain gutxi Argiak autore beraren beste poema bati jarri zizkion azpidatziak: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/bizitza-irakasten-dugu-jauna. Zein baino zein hunkigarriagoa. [youtube=http://www.youtube.com/watch?v=cnqd0dfuP6w]