Browsing Tag »literatura eskola«

Ekialdea pittin bat hurbilago

azaroa 19, 2013

(Irudia: pasa den ostiralean aurkeztu zuten Aiora Jakak eta Maialen Marinek Mo Yanen ipuin-liburua euskaraz). Iragarpen guztien kontra ez zuen euririk egin larunbat goizean Zarautzen, malekoian haizeak gogor eta hotz jotzen bazuen ere. Sanz Enea liburutegian bildu gintuen Maialen Marin Lacartak, Literatura Eskolaren bigarren saioan. Hogei pertsona baino gehiago agertu ginen hitzordura, jakin-minez, ekialdeak zer […]

John Cheever: askorekin gehiago

maiatza 26, 2013

Maisua. Horrela definitu zuen atzo, larunbata, Harkaitz Canok John Cheever (Massachusetts, 1912 – New York, 1982), Bilboko Alondiga martzianoan egindako aurtengo Literatur eskolaren azken saioan. Behin baino gehiagotan errepikatu zuen idazle lasartearrak goraipamena, baina hori gaztelaniaz azpidatzitako The Swimmer pelikula ikusi eta gero izan zen. 1968ko filma da, ipuina kaleratu eta lau urte geroagokoa. Ipuina […]

Amaia Ezpeldoi

apirila 22, 2013

(Irudia: Gaizka Iroz. Kazeta.info ataritik) Euskal letretako detektibe errural bakar eta ezagunenaren abenturak guztiak bata bestearen atzetik irakurtzeko gogoz, abentura egarriz utzi gintuen Iratxe Retolazak herenegun emandako hitzaldiak. Aurtengo literatura eskolako zortzigarren saioan izan zen hori, Txantreako Euskaldunen Biltokian. Bertan, literatur-kritikari eta irakasleak Itxaro Bordaren (Baiona, 1959) pertsonaia enblematikoena hartu zuen solasaldirako ardatz: Amaia Ezpeldoi, hain zuzen. Jada bost […]

Migrazioak

martxoa 18, 2013

Lau urte daramatza Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak herriko beste hainbat elkarte eta eragilerekin batera Zilar Astea antolatzen, gai zehatz bat ardatz hartuta euskal kulturgintzak horren inguruan eman duen uzta aletzen eta bultzatzen, diziplinarteko elkarlanaren bitartez. 2010ean Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren inguruan estreinatu zutenetik bertatik, Literatura Eskolak urtero hartu du parte egitarauan eta aurtengoan ere ez […]

Nazioa, generoa eta antzerkia: bi Katalinak

otsaila 18, 2013

Titulurik luzeena zen aurtengo Literatur Eskolako afixan: Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan. Hala etorri zen Amaia Alvarez Uria Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxera, pasa den larunbatean, azken urtetan landutako tesi anbiziotsua aurkeztera. Eleizegi (1889-1963) antzerki idazlea izan zen eta Erauso (1585-1650), berriz, erdi moja soldadua; biak sortzez donostiarrak […]

Gure literatura erdaretan

urtarrila 21, 2013

Zer da euskal literatura? Zer sartzen da “euskal” etiketaren pean? Hizkuntzak baldintzatzen al du zaku horretan sartzen dena? Ala geografiak? Zer esan nahi da edo zenbat interpretazio dauzka espainolezko “vasca” adjektiboak? Ez zion, ez, edonola ekin Elizabete Manterolak Gure literatura erdaretan eskolari, alegia, Literatur Eskolako laugarren saioari, larunbatean, Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Galdera sorta eta […]

Itzultzaile aitzindariak

abendua 17, 2012

Pasa den larunbatean Literatura Eskolako trukeurtearen hirugarren saioa eta itzulpengintza ardatz izan duen bigarrena egin zen Oreretako Mikelazulo espazio xarmantean. Itzultzaile aitzindariak izan zituen abiapuntu Karlos del Olmo (Barakaldo, 1958) maisu, filologo eta itzulpen masterdunak, zeina itzultzaile-interpretea baita erakunde ofizial batean eta zenbait literatur sari ospetsu irabazi baititu, edo behintzat informazio horixe azpimarratzea erabaki du […]

Izkiriaturik aurkitu nituen Sarriren itzulpenak

urria 29, 2012

Bai, Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958) autore aldeaniztunak euskaratu ere euskaratu du, eta ez gutxi ezta edonola, izan ere, doktore-tesi mamitsu bat elikatzeko bezainbesterako eman dute bere itzulpen klasiko, berritzaile, aitortu, asmatu, moldatu eta abarrek, zapatu goiz euritsuan Urruñako Xaia ostatuan bildu ginenoi argi gelditu zitzaigun gisan. Hain zuzen, bertan eman zitzaion hasiera Literatura Eskolaren 2012-2013 […]