Browsing Tag »Literatura Unibertsala«

LITERATURA UNIBERTSALA: Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (II)

ekaina 29, 2012

Astearte iluntzean ez zen, tamalez, egunean zehar metatutako sapa apalduko zuen galernarik sartu eta ekainaren 27a udako egunik sargoriena izango zelako profeziarekin iratzarri gintuen irratiak biharamunean. Bederatzietarako bagenekien iragarpena gupidagabeki beteko zela, hala ere, beste hiru hitzaldi mamitsu aditzeko gertu eta, halaber, parte hartzeko gogotsu agertu ginen Markeskuara, bigarren eguna praktikoagoa izango baitzen.