Browsing Tag »TED«

Zergatik da X letra ezezaguna?

iraila 2, 2013

Irailarekin batera hemen gara berriz. Oporren osteko depresioa arintzeko eta xuabe hasi behar denez, bideo labur bat dakarkizuegu. Zergatik adierazten du X letrak ezezaguna den hori? Zergatik X eta ez A? Nondik dator joera hori? Guztiok eginen genuen noizbait galdera hori, matematika eskolan bada ere. Erantzuna Terry Moorek ematen digu, TED etxeko hitzaldi honetan. On […]

Metaforikoki hizketan

maiatza 13, 2013

(Irudia: www.ted.com) Metaforei buruzko hitzaldi batekin gatoz oraingoan, James Geary hizlari duena, TED ataritik hartutakoa. Geary estatubatuarra da sortzez, baina aspalditik bizi da Londonen. Time aldizkariko lehenengo editorea izan zen Europan. Kazetaria izateaz gainera, idazlea ere bada, eta bereiziki aforismoak maite ditu. Izan ere, berea da ingelesezko aforismo bildumarik handiena, eta horiek biltzen dituen zenbait liburu argitaratu […]

“Maitatu zure hizkuntza”

maiatza 28, 2012

Hala eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko: bada loturarik bi […]