Browsing Category »Sorkuntza«

Maria Mercèren (b)egia

martxoa 2, 2015

Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren eskutik kaleratu du Itxaro Bordak Maria Mercè Marçalen poesia-bilduma bat. Itzulpen-prozesuak eta Marçalen obrak iradokitako hausnarketak helarazi dizkigu gaurkoan. Maria Mercèren (b)egia Egilea: Itxaro Borda Sóc aqui per que tu fores…   Urtea eman dinat hire hitzak biltzen. Ene mintzairan ere ez hintzen isiltzen. Elerik samurrenak nitinan ibiltzen Eskail nagiaz itsu, […]

Celosamente itsu

maiatza 14, 2014

(Irudia: Fabricio Vanden Broeck) Celosamente gordea irratsaioko guarda izateko amua bota zidaten Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek, eta neuk irentsi. Hau da emaitza. Testuak neureak badira ere, abestien aukeraketa Gaizkaren inspirazio itsuari dagokio. Etorkizun luzea opa diogu saioari. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak eta abestiak, berriz, azpian.

David Foster Wallace akorduan

iraila 12, 2013

(Irudia: Getty Images). Bai, berriro ere. Duela bost urte, gaurko egunez, arratsalde partean (zilegi bekit ordutegi-arloko alde geografikoari jaramonik ez egitea), David Foster Wallacek bi orrialdeko agur-ohar bat idatzi eta The Pale King egun hartara arte jorratzen aritu zen eleberri amaitu-gabea kaxatan antolatu zuen, segidan Karen Green emaztearekin konpartitzen zuen Claremont-eko (Kalifornia, AEB) etxeko patiora […]

10 kontzertu

ekaina 12, 2013

(Irudia: Jon Iraundegi) Celosamente gordea irratsaioko guarda izatea proposatu zidaten duela hilabete batzuk Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek. Gustura onartu nuen gonbita, eta joan zen astean mamitu nuen asmoa, kontzertu-dekalogo ezin apetatsuago batekin. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak irakurtzeko, segi beherantz…

Akordatzen naiz (II)

apirila 17, 2013

Autofikzioa (edo zer den egia eta zer faltsua ezkutatzeko saiakera). Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) Koadrilako lagunei Akordatzen naiz nire lehenengo kubata-tragoez. Hemezortzi urte nituen, epilepsiaren aurkako pilulak hartzeari utzi eta bizpahiru hilabete geroago izanen zen. Akordatzen naiz pinuetako irristaketa-pistan ikasi nuela bi gurpiletako txirrinduaz ibiltzen, eta akordatzen naiz nork irakatsi zidan. Akordatzen naiz aitonaren […]

Akordatzen naiz (I)

apirila 16, 2013

Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, 1989) Akordatzen naiz Elgoibarrek 90ko hamarkadan Europako HIES tasa altuenetarikoa izan zuela. Akordatzen naiz ez ginela egundo eliza ondoko eskaileretatik jaisten, “drogadituak” bertan zeudelako. Akordatzen naiz sei urte genituenean M-ren aita asko mehetu zela eta gero hil egin zela. Akordatzen naiz Gatzagako aldapaz igande iluntzeetan eta Uribarri-Gamboako ur-azalaren distiraz ostiral eguerdietan, […]

Hormek diote

ekaina 13, 2012

Garazi Arantzetari Berriki izan dugu Eduardo Galeano erraldoia Euskal Herrian, argitaratutako azken liburuaren karietara derrigorrezko aurkezpenak egiteko (bisitaren inguruko artikulua Berrian). Aspaldion apur bat abandonatuta daukadan arren bizikien maite dudan autoreetako bat da Galeano, koinatuaren apalategiaren bitartez Las venas abiertas de América Latina (Siglo XXI, 2010) irakurri nionetik, hain zuzen. Ikustera joan ez banintzaion ere, […]