Browsing Tag »euskaldunak«

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 6. zatia

iraila 10, 2012

Heldu gara Orson Wellesen dokumentalaren azken zatira! Estatubatuarrak, pilotaz gain, noski, ospakizuna, kantuak eta fandagoa dakarzkigu, bai, folklorea berriz. Alta, oraingoan hizpide ditu, baita ere, nazioak banatzen dituzten mugak, eta horiek sortzen dituzten jarrerak. Norbaitek euskalduntasun dosi bat behar badu, hemen aukera. Irudiak bereziki ederrak dira. Hasieran azkartxo mintzatzen bada ere, ondoren abiadura moteltzen du. […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 5. zatia

abuztua 29, 2012

Welles eta euskaldunak saileko azken aurreneko zatian, pilotaren inguruan ibiliko gara beste behin, eta zenbait pasadizo xelebre aditzeko aukera izango dugu. Bestalde, fandangoa eta musika ere lagun izango ditugu. On egin!

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 4. zatia

abuztua 7, 2012

Udan itzultzen ari garen Orson Wellesen dokumentalaren 4. zatia duzue hau. Pilota jokoaren ingurukoa da, hasi eta buka; edo Wellesek jakin-min bizia zuen jokoaren inguruan edo dokumentala osatzeko aski materialik ez zuen. Kontrabandistak ere aipatzen ditu, eta iparraldeko orduko ekonomiaren sustatzailerik garrantzitsuenak zirela dio. Ikustekoa da, garaiko irudiez gainera, apaiza sotanarekin pilotan. Oraingoan ere Chris […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 3. zatia

uztaila 16, 2012

Orson Wellesen dokumentalaren hirugarren zati honetan, Lael Tucker idazlearekin hasitako elkarrizketa nola burutu zen ikusiko dugu eta baita ere, gudako hainbat pasadizoren berri emango zaigu. Euskaldunon kuraia laudatzen den aldetik, bideo ezin aproposagoa da astelehen gazi-gozo honetarako. On egin!

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 2. zatia

uztaila 4, 2012

Ekainaren hasieran lehenengo zatiaren deskribapenean esan bezala, uda sasoian jarriko ditugu Orson Wellesek eginiko dokumental honetako 6 zatiak euskaraz. Kutsu esentzialista gorabehera, interesgarri deritzegu orain 60 urte inguruko testigantza eta ikuspuntuei. Bigarren zati honetan Lael Tucker idazlearekin mintzo da Welles, euskarari, hezkuntzari eta garapenari buruz, besteak beste. On egin!

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 1. zatia

ekaina 7, 2012

Sustatu atalari esker izan genuen Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentalaren berri. Izan ere, 1955ean BBC kate britainiarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles (Munduan zehar Orson Wellesekin) deituko zutena. Interesgarria, edo gutxienez kuriosoa iritzi genion lanari, eta gurera ekartzea deliberatu dugu. Hori […]