Browsing Tag »literatura eskola«

Euskaldunen mundua Piarres Larzabalen arabera

otsaila 23, 2015

Donostiako Ernest Lluch kultur etxean elkartu ginen larunbatean, leihotik uraz blai zegoen Anoetako zelaia ikusten genuela, Literatura Eskolako ikasturteko bosgarren saioan. Ixabel Etxeberria izan genuen oraingoan hizlari, eta Piarres Larzabal eta haren antzerkigintzaren panoramika bat eskaini zigun prentsako artikulu, bideo eta argazki bidez. Aurten egiten du mende bat Piarres Larzabal sortu zela, Azkainen, familia xume […]

Ulysses itzultzea odisea hutsa da

urtarrila 26, 2015

James Joyceren eleberri sonatuena hasten den moduan iritsi nintzen larunbatean Literatura Eskolako urtarrileko saiora, termino zehatza erabilita, in medias res heldu nintzen, edo egunerokoan esatearren, pixka bat berandu eta Xabier Olarra, egun horretako hizlaria, gehi han bertaratutako dozena bat lagunak dagoeneko zereginari lotuta zeudela, buru-belarri, Bilboko Alondegiko Mediatekan. Azkar antzean harrapatu nuen, hala ere, erritmoa. […]

Virginia Woolfen tunelak zulatzen

abendua 22, 2014

(Margolana: Roger Fry)   Oso oparoa eta ertz askotakoa izan zen Virginia Woolfen lana, eta hala ikusarazi ziguten Ana I. Moralesek eta Itziar Diez de Ultzurrunek larunbatean emandako eskolan. Txantreako Euskaldunon Biltokira hamar irakurle inguru hurbildu ginen Literatura Eskolako hirugarren saioan, hizlariek “Olatuak hitz, hitzak apar” izendatutakoan. Zazpi ataletan banatu zuten hitzaldia: sarrera biografikoa, Woolfen […]

Egurrak sutarako balio dezan

abendua 2, 2014

Irudia: Egañaren grafikoetako bat Larrabetzuko Anguleri ezagunean egin genuen Literatura Eskolako bigarren saioa, Ibon Egaña irakasle eta literatur kritikaria gidari genuela, hain zuzen ere, bi alor horiek lotzen zituen mintzaldiarekin: “Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005)”. Izan ere, azken hiru hamarkadetan euskarazko literaturaren kritikak izan duen bilakaera aztertu du Egañak doktore tesian. Laster argitaratuko […]

Erbestearen kartografia(k) Martin Ugalderen narratiban

urria 29, 2014

(Marrazkia: Celedoño Otaño) Ez itxi niri zuen ateak, biblioteka harroputz horiek, Gainezka dauden zuen apalategietan falta zena ekarri baitizuet, Guztiz beharrezkoa zaizue-eta; Gerratik atera naiz eta liburu bat idatzi dut, Nire liburuaren hitzak ez dira ezer; beren asmoa, ordea, den-dena da. Walt Whitman Zarauzko Sanz Enean eman genion hasiera 2014/15 ikasturteko Literatura Eskolari larunbatean, Larraitz […]

Euskarara ekarritako poesia

maiatza 13, 2014

(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]

Abangoardiak

apirila 14, 2014

(Argazkia: Zilar Asteko Beñat) Zilar Astearen azken egunean egin genuen Literatur Eskolaren apirileko saioa larunbatean Durangoko liburutegian. Iñigo Aranbarri izan genuen hizlari, eta Abangoardia euskal literaturan hizpide. Sarreran, kontzeptuaren definizioari edo lotzen zaizkion ezaugarriei heldu zien azkoitiarrak. Avant-garde frantsesezko termino militarretik dator: guardiaren aurretik doan horri egiten dio erreferentzia, txokeko indarra da. Aski onartua dago […]

Literatura eta harrikoa

martxoa 20, 2014

Iruñeko Euskaldunon Biltokian bilduta binomio horren bueltan hausnartzera jarri gintuzten Irati Jimenezek eta Inma Erreak joan den zapatuan, Literatura Eskolako saioan, harrikoa ulertuz noski emakumeari historikoki eta gaur egun ere egokitu zaizkion ordaindu gabeko etxeko lanen ikur paradigmatiko gisa. Emakumeak eta literatura daude, beraz, izenburuaren azpiko sakonean. Kasualitateek eta egutegiak horrela nahi izan dutela-eta, aste […]

Itsasoa da bide bakarra

otsaila 24, 2014

(Irudia: Katsushika Hokusai) Izenburu ezin iradokitzaileagoa jarri zion Eider Rodriguezek larunbatean Pausuko Xaia ostatuan emandako eskolari. 35 lagun inguru bildu ginen, eta iritsi bezain pronto bete zuen Rodriguezek liburuz egur trinkozko mahai oso bat. Joseba Sarrionandiaren 1981-2001 bitarteko lanen irakurketa proposamen bat eskaini zuen oreretarrak, berriki defendatutako tesian oinarrituta. Azaldu zuenez, Sarrionandiaren obran itsas irudien […]

Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea

abendua 19, 2013

Jaungoiko guztiak, zerukoak zein lurrekoak, ukatzen dituen emakumea dugu Amaia Lasa (Getaria, 1948), a e i o u berri bat esan nahi duena, inoren esku artean zimelduko ez denez inoiz ez dena lore bat izango, zuekin denekin oheratu nahi duen itsasoko izakia. Poema solte enblematikoengatik ezagun izanagatik (aipatu berri ditudanetako batzuek guztion oihartzun-makinak martxan jarri […]