Browsing Tag »Xabier Olarra«

Itzultzaileak mintzo: Xabier Olarra Lizaso

otsaila 16, 2015

Xabier Olarra Lizaso (Tolosa, 1953): itzultzailea eta Igela argitaletxeko editorea. Hamaikatxo liburu ekarri ditu euskarara, hala Igelarekin, soilik itzulpena kaleratzen baititu etxe horrek, nola beste ekimen batzuen barruan. Taldean ere aritu izan da itzultzen, eta horri buruzko saioa egin zuen UPV/EHUko ikastaro batean. Olarrak euskaratu ditu, besteak beste, Dashiell Hammetten, Raymond Chandlerren eta Raymond Queneauren […]

Ulysses itzultzea odisea hutsa da

urtarrila 26, 2015

James Joyceren eleberri sonatuena hasten den moduan iritsi nintzen larunbatean Literatura Eskolako urtarrileko saiora, termino zehatza erabilita, in medias res heldu nintzen, edo egunerokoan esatearren, pixka bat berandu eta Xabier Olarra, egun horretako hizlaria, gehi han bertaratutako dozena bat lagunak dagoeneko zereginari lotuta zeudela, buru-belarri, Bilboko Alondegiko Mediatekan. Azkar antzean harrapatu nuen, hala ere, erritmoa. […]

Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (eta III)

uztaila 31, 2013

EIZIEk antolaturiko ikastaroaren azken egunean beroa uxatzeko abaniko inprobisatuak izan ziren nagusi Miramarreko areto itzaltsuan, batez ere aurreko egunean konfiatuta praka motz eta tirantetan joan ginen guztiok hoztu, eta, beraz, hurrengo egunean arropa gehiegirekin azaldu ginelako. Xabier Olarra, Jon Alonso eta Harkaitz Cano izan ziren hizlariak asteazkenean, eta beren esperientziatik abiatutako saio praktikoak eskaini zizkiguten, […]

Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (I)

uztaila 29, 2013

Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochales (Oharra: azkenaldian gure kronikek bere ohiko gatza eta piperra galdu dutela jakinarazi digutenez neurri drastikoak hartu behar izan ditugu oraingo honetan; izan ere, elearazitiko oporrak hartu aurretik idatziko dugun azkenetarikoa da eta ez genuke nahi gure fansak zapuzterik). Eako Poesia eta Intsektuak herri-jaialdi literarioan ederto pasa ostean (conga-pogo […]