Ekainaren bukaeran ekarri genuen atari honetara Judith Butler filosofoaren Gender Trouble (Routledge, 1990) liburuko 1999ko hitzaurrearen lehenengo erdia. Orduan esan bezala, hilabete ondoren, bigarren erdia dakargu. Ez ditut errepikatuko lehenengo post hartan eman nituen azalpenak, nahi dituenak eskura ditu. Hori bai, aipatu nahi dut estatistikei nahiz erantzunei begira postak arrakasta handirik lortu ez badu ere, […]
Roland Topor (Paris 1938-1997) ilustratzaile, margolari, zinemagile eta idazle frantziarra. Etorkin judu poloniarren semea, gurasoak nazien jazarpenetik ihesean joan ziren Parisera. Aita, Abram Topor margolari eta eskultore sonatua zuen. Arte Ederrak ikasi ostean, ilustratzaile gisa lan egin zuen hainbat aldizkari eta kazetetan, besteak beste, Hara-Kiri eta Elle-n. Fernando Arrabal eta Alejandro Jodorowskirekin batera Panique mugimenduaren […]
Orson Wellesen dokumentalaren hirugarren zati honetan, Lael Tucker idazlearekin hasitako elkarrizketa nola burutu zen ikusiko dugu eta baita ere, gudako hainbat pasadizoren berri emango zaigu. Euskaldunon kuraia laudatzen den aldetik, bideo ezin aproposagoa da astelehen gazi-gozo honetarako. On egin!
Udarekin batera poesia heltzen da Eara, geroz eta indar handiagoaz, gainera. Egunkariek ere jaso nahi izan dute topaketa, eta kronika bat baino gehiago aurkitu ditugu, zorionez, bai Berrian bai Garan, eta baita Uberan webgunean ere. Bertatik bertara gozatzeko parada izan ez badugu ere, hona ekarri nahi izan dugu egitarau aberatsetik zerbait, egunkariek eskaintzen digutena, hain […]
Ez dezagun aktorearekin nahastu. Mikel Garmendiaren ondotik Ugarte dela argitzen digu wikipediak, eta zehazten hasita, Gasteizko Judimendi auzoan bizi dela ere zehazten digu. Eusko Legebiltzarrean itzultzaile eta interprete dabil, eta Letren fakultatean interpretazio eskolak ematen ditu. Biak uztartzen ere ederki daki, urtero eramaten baititu ikasleak zirkua eta hango piztiak (pailazoak?) ikustera. Goenkalerekin hasten du eskola […]
Ekainaren hasieran lehenengo zatiaren deskribapenean esan bezala, uda sasoian jarriko ditugu Orson Wellesek eginiko dokumental honetako 6 zatiak euskaraz. Kutsu esentzialista gorabehera, interesgarri deritzegu orain 60 urte inguruko testigantza eta ikuspuntuei. Bigarren zati honetan Lael Tucker idazlearekin mintzo da Welles, euskarari, hezkuntzari eta garapenari buruz, besteak beste. On egin!
uztaila 30, 2012