Browsing Month »ekaina, 2013«

Ama-aitarik gabeko gunea

ekaina 30, 2013

Berriako Hirudia ataleko hamahirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Esaten da Phillip Rothek idazketaren arteari buruzko aholku hau eman ziola Ian McEwani: «Idatzi gurasoak hilda baleude bezala». Badirudi gurasoen onespena bilatu gabe idazteko gomendioa zela, gurasoen muga etiko edo moralen zamarik gabe, alegia; idazlea aske senti […]

Itzultzaileak mintzo: Inma Errea

ekaina 24, 2013

(Irudia: Erkuden Aldasoro Errea) Inma Errea (Iruñea, 1960) elkarrizketatu dugu mintzo-diren-itzultzaileen ekaineko atalerako. Iruñeko Udaleko itzultzaileak gogoeta sakonak eta jakingarriak dagizki prestutasunez bidali dizkigun erantzunetan. Ez gara, hortaz, sarreran luzatuko. Eskerrik beroenak Inmari eta zuei, aldiz: on egin! Elearazi: Kazetaria zara ikasketaz, eta hala izan zara lanbidez ere hainbat urtetan. 90. hamarkadako amaiera aldera, baina, […]

Autoreak plazara: Samanta Schweblin

ekaina 17, 2013

Buenos Airesen sortu zen Samanta Schweblin, 1978an. Zinema eta telebista ikasketak egin zituen Argentinako hiriburuan, eta egun  irakasle dabil. Sari aunitz jaso ditu argitaratzen hasi zenetik, hots, bere lehen liburua, El núcleo del disturbio (Destino, 2002) kaleratu zuenetik. Hamahiru hizkuntzara itzuli dute bigarrena, Pájaros en la boca (2008, Emecé) ipuin-liburua, eta Casa de las Américas […]

10 kontzertu

ekaina 12, 2013

(Irudia: Jon Iraundegi) Celosamente gordea irratsaioko guarda izatea proposatu zidaten duela hilabete batzuk Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek. Gustura onartu nuen gonbita, eta joan zen astean mamitu nuen asmoa, kontzertu-dekalogo ezin apetatsuago batekin. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak irakurtzeko, segi beherantz…

Irakurle txokoen 3 E-ak: eleberria, egungoa eta etxekoa

ekaina 9, 2013

(Irudia: 111Akademia. Aurten ere elkartu ziren Literaturian irakurle taldeak) Berriako Hirudia ataleko hamabigarren artikulua da hau, bertsio luzean. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Bakarka egiten den jardunetako batek, behintzat, ez du zertan bakardadean bukatu. Azken hamar-hamabost urteotan irakurle talde/txoko/solasaldi/eta abarrak finkatu egin dira gurean, fenomeno kultural ez ezik sozial […]

Kale gorria gutxitan izan da hain goxoa

ekaina 3, 2013

Eta hain gertukoa. Hori nabarmendu zuten, batez ere, atzo Larrabetzuko Literaturia jaialdian batu zirenek: harremanaren hurbiltasuna, eta alde guztietakoekin berba egiteko erraztasuna. Goizean goiz eguraldiak abegitsu izateko motiborik ez zuen ematen, baina hori ez da berria, eta kale nagusiko izkinako taberna txikian larunbatekoak aletu ondoren 11:00etan hurbildu ginen Anguleri Kultur Etxera, eguneko lehenbiziko lanei ekitera. […]

KING KONG

ekaina 2, 2013

(Irudian Virginie Despentes, Renaudot saria jasotzeko atarian) Sexu-langileen eskubideen alde Itsusitasunetik idazten dut, eta itsusientzat, zaharrentzat, marigizonentzat, frigidoentzat, larrua gaizki jo dietenentzat, larru jo ezin zaienentzat, histerikoentzat, eroentzat, neska onaren merkatutik kanpo utzitako guztientzat. Eta hemendik hasten naiz gauzak garbi gelditu daitezen: ez dut ezergatik barkamenik eskatzen eta ez naiz kexu. Ez nuke nire tokia […]