Browsing Month »urria, 2013«

Itzultzaileak mintzo: Amaia Apalauza

urria 31, 2013

Urriaren azken hondarrarekin iritsi zaigu ofiziokideak hizketan ipintzeko ordua. Gaurkoan Amaia Apalauza (Iruñea, 1979) itzul- eta zuzentzailea ekarri dugu. Hizkuntzarekin lotutako hainbat lanetan ibilitakoa da Apalauza, doktoretza egina du dialektologian eta literaturako itzulpenak ere orraztu ditu, besteak beste, Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (Txalaparta, 2010). Preludioa gehiago luzatu gabe,  hona hemen Zumaiako haizetean bildu genituenak. Mila esker […]

Ez da normala

urria 29, 2013

(Mirror, mirror. 1987. Carrie Mae Weems. Egin klik irudian obraren sorpresa deskubritzeko) Hemendik aurrera bi hilabetean behin (gutxi gorabehera) kolaboratuko dut Noticias taldearen Ortzadar gehigarriarekin. Liburu-kritikak idatziko ditut. Lehen fruitu hau urriaren 26ko alean argitaratu zen.

Enaren mintzoa

urria 27, 2013

(Irudia: txoriartean blogetik hartua) Berriako Hirudia ataleko hamaseigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Emakume bat eta bi seme-alabak aitaren zain daude, lan-bidaia batetik etortzear dena. Maitearen jakirik gogokoena delako lau kilo muskuilu prestatu ditu emazteak, hortik liburuaren izenburua. Zain daude, lau orduz eta ehun orrialdetan […]

“Queer”: hitz baten historia

urria 23, 2013

Testua: Beatriz Preciado Itzulpena: Irene Hurtado de Saratxo   Frankismoaren ondo-ondoko urteetan neska koskor igurtzimariak ginenoi zail egiten zaigu “queer” tresnak izan duen arrakastara ohitzea, zail “kulturako chic” bihurtu arte izan duen bilakaerara jartzea. Beharbada, komeni zaigu gogora ekartzea hitz bakoitzaren atzean istorio bat dagoela, eta, era berean, istorio bakoitzaren atzean gatazka bat dagoela, hitzak […]

Autoreak plazara: Clarice Lispector

urria 21, 2013

Udako lehorteari aurre egin asmoz BERRIAkoek liburutegi intimoak izeneko atal bat jarri zuten martxan aurten, eta hainbat diziplinatako artistari eskatu zieten haien bizitzako liburu garrantzitsuenez jardun zezatela. Miren Gaztañaga aktoreari egindako elkarrizketari esker deskubritu genuen guk Clarice Lispector (Txetxelnik, Ukrania, 1920 – Rio de Janeiro, Brasil, 1977) idazle brasildarra. Judua izanik Lispectorren familiak Europa utzi […]

Ikusezina ikusten ikasten

urria 17, 2013

Ekainetik kalean den arren, joan zen astera arte ez zuten aurkeztu Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma Edo! argitaletxekoek. Hernanin egin zuten, Biteri kultur etxean, eta liburuaz aritzeko ez ezik, galera-asmorik gabeko argitaletxe berezi horren urteurrena ospatzeko ere baliatu zuten aukera. Okasioak merezi zuelako, hainbat parte-hartzailek girotu zuten ilunabarra, lepo egindako aretoan, eta saioaren aurretik garagardotxo bat hartzeko astia izango zutela […]

Nork bere katarsia lortu arte

urria 14, 2013

Balio du arteak katarsirako? Bai. Baliatzen da nahikoa? Ez. (Argazkia: Regina José Galindoren arte-ekintza bat) Harkaitz Cano gonbidatu zuen Arrasate Euskaldun Dezagun taldeak pasa den asteazkenean Kulturarte kultur etxera, eta hitzaldiaren aitzakiaz, Arrasateko liburutegi ederra ezagutzeko aukera izan  genuen etxe honetako elearazleok. Memoriaz eta minaz hitz egitera etorri zitzaigun Cano, artearekin lotuta betiere, eta baten […]

Itzultzaileen egune(roko)rako aipuak

urria 9, 2013

(Irudia: 30,000 libururekin osatutako Babel dorrea, Marta Minujin artista argentinarrarena, Buenos Airesen 2011n. Hemendik hartua) 2013ko irailaren 30ean gauza asko gertatu ziren, alde batetik beti-betikoak-betikoan jardun zuten, eta, bestetik herritarrak elkarrekin aurrera egin genuen, txoriak maite ditugulako. Edonola den ere, irailaren 30ak, berez, ospakizuna behar zuen izan elearazleontzat, egun horretan hil baitzen Jeronimo Estridongoa eta […]

Tik-tik-tik…

urria 6, 2013

(Irudia: Moskuko Sobietarren Jauregia izanen zena) Berriako Hirudia ataleko hamabosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.     Aristotelesek zioen gizakiak berezkoa duela jakin-mina. Galderak egiten ditugu, erantzun egarriz ibiltzen gara, eta nekez ematen dugu amore gertaera orori arrazoi edo zergati bat bilatzeko teman. Mitoak, ipuinak eta […]