(Irudia: sinposioaren kartela) Zer da intelektual europar bat? Proposamen intelektual bat al da literatura europarraren ideia? Intelektualaren irudiarekin alderatuta, nola garatu da idazlearen irudia literatura europarretan? Irudi horrek zer ezaugarri ditu, zer kontraesan, zer paradoxa? Zer datorkigu burura gaur, edo zer zetorkigun burura atzo, intelektual europarrarengan pentsatzean? Zer datorkigu burura, Europari buruz pentsatzen badugu aspektu […]
Autoreari buruzko biografia eta idatzi gehienek aipatzen dute (eta, beraz, nabarmentzen) langile-giroan hazi zela, working classekoa dela, alegia. Dublinen sortu zen 1955ean, eta sei neba-arrebako zaharrena izan zen; lehena sortu zelako, apika, bai eskolara bai unibertsitatera joateko aukera izan zuen. Eskolara joan aurretik ere bazekien irakurtzen, amonak irakatsi baitzion; gogoan dituen lehenengo poeta maiteak Lawrence […]
Izenburua: Muskuiluak afaltzeko (Das Muschelessen) Autorea: Birgit Vanderbeke Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena Argitalpena: Pasazaite, 2013 Lau kilo muskuilu eta lau kideko familia herren bat. Hori da liburuko agertokia, eta ez da aunitz aldatzen, liburu osoa zipriztintzen baitute erdirako nazkagarri bihurtu diren muskuiluek eta agertzen ez den aitarik gabeko (hobe) familiaren nondik norakoek. Narratzaile gazte baten […]
Urriaren azken hondarrarekin iritsi zaigu ofiziokideak hizketan ipintzeko ordua. Gaurkoan Amaia Apalauza (Iruñea, 1979) itzul- eta zuzentzailea ekarri dugu. Hizkuntzarekin lotutako hainbat lanetan ibilitakoa da Apalauza, doktoretza egina du dialektologian eta literaturako itzulpenak ere orraztu ditu, besteak beste, Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (Txalaparta, 2010). Preludioa gehiago luzatu gabe, hona hemen Zumaiako haizetean bildu genituenak. Mila esker […]
(Mirror, mirror. 1987. Carrie Mae Weems. Egin klik irudian obraren sorpresa deskubritzeko) Hemendik aurrera bi hilabetean behin (gutxi gorabehera) kolaboratuko dut Noticias taldearen Ortzadar gehigarriarekin. Liburu-kritikak idatziko ditut. Lehen fruitu hau urriaren 26ko alean argitaratu zen.
(Irudia: txoriartean blogetik hartua) Berriako Hirudia ataleko hamaseigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Emakume bat eta bi seme-alabak aitaren zain daude, lan-bidaia batetik etortzear dena. Maitearen jakirik gogokoena delako lau kilo muskuilu prestatu ditu emazteak, hortik liburuaren izenburua. Zain daude, lau orduz eta ehun orrialdetan […]
Testua: Beatriz Preciado Itzulpena: Irene Hurtado de Saratxo Frankismoaren ondo-ondoko urteetan neska koskor igurtzimariak ginenoi zail egiten zaigu “queer” tresnak izan duen arrakastara ohitzea, zail “kulturako chic” bihurtu arte izan duen bilakaerara jartzea. Beharbada, komeni zaigu gogora ekartzea hitz bakoitzaren atzean istorio bat dagoela, eta, era berean, istorio bakoitzaren atzean gatazka bat dagoela, hitzak […]
Udako lehorteari aurre egin asmoz BERRIAkoek liburutegi intimoak izeneko atal bat jarri zuten martxan aurten, eta hainbat diziplinatako artistari eskatu zieten haien bizitzako liburu garrantzitsuenez jardun zezatela. Miren Gaztañaga aktoreari egindako elkarrizketari esker deskubritu genuen guk Clarice Lispector (Txetxelnik, Ukrania, 1920 – Rio de Janeiro, Brasil, 1977) idazle brasildarra. Judua izanik Lispectorren familiak Europa utzi […]
Ekainetik kalean den arren, joan zen astera arte ez zuten aurkeztu Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma Edo! argitaletxekoek. Hernanin egin zuten, Biteri kultur etxean, eta liburuaz aritzeko ez ezik, galera-asmorik gabeko argitaletxe berezi horren urteurrena ospatzeko ere baliatu zuten aukera. Okasioak merezi zuelako, hainbat parte-hartzailek girotu zuten ilunabarra, lepo egindako aretoan, eta saioaren aurretik garagardotxo bat hartzeko astia izango zutela […]
Balio du arteak katarsirako? Bai. Baliatzen da nahikoa? Ez. (Argazkia: Regina José Galindoren arte-ekintza bat) Harkaitz Cano gonbidatu zuen Arrasate Euskaldun Dezagun taldeak pasa den asteazkenean Kulturarte kultur etxera, eta hitzaldiaren aitzakiaz, Arrasateko liburutegi ederra ezagutzeko aukera izan genuen etxe honetako elearazleok. Memoriaz eta minaz hitz egitera etorri zitzaigun Cano, artearekin lotuta betiere, eta baten […]
azaroa 13, 2013