Alejandra Pizarnik (Buenos Aires, Argentina, 1936-1972). Poeta. Biografia: Europatik ihes egin zuen familia judutar baten alaba, Buenos Aireseko Avellaneda auzoan jaio eta bertan zendu zen. Hezkuntza nahiko liberala jaso zuen, familiak ez baitzuen diru-arazo larririk eta aita ideia liberalen jarraitzailea baitzen; hala ere, haurtzaroa garai zaila izan zen Pizarnikentzat, konplexuz betetako umea zen, besteak beste, […]
(Irudia: Antton Olariaga) Iazko ereduari jarraitu eta hogei liburu aukeratu ditugu aurten ere Liburuaren egunerako, apirilaren 23 honetarako. Hogei testu euskaraz, geure ustean irakurtzekoak. Iazko eredu bera darabilgula diogu, eta, beraz, orduan esandakoek oraingo honetarako ere balio dute: «gustukoak dira itzulpen ona iruditzen zaigulako, liburu ona, edo beste arrazoi estetiko, linguistiko edo politikorengatik aipagarriak iruditzen […]
(Irudia: Conny Beyreuther) Aritz Galarraga (Hondarribia, 1980). Literaturaren teorian eta literatura konparatuan lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lan egiten du. Euskal Ikasketen alorreko irakaslea da, 2007tik. Sarri kolaboratzen du prentsan: 2005tik aurrera literatur kritikak idatzi izan ditu Mugalarin, Argian, Deian eta Erlean, eta telebistari buruzko zutabea du Berrian, 2011tik. Horrez gain, Kevin Herediaren laguna da eta Taperware […]
(Argazkia: Noticias de Gipuzkoa) Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailak antolatuta, Josu Zabaleta izan genuen atzo Gasteizko Letren fakultatean. Bere ibilbideari buruz, eta, ondorioz, itzulpengintzaren ibilbideari buruz mintzatu zitzaigun itzultzaile eta idazle gipuzkoarra, “Euskarazko literatura itzulpena: lehena, oraina, geroa” izeneko hitzaldian. Koldo Biguri irakasleak egin zituen atarikoak eta aurkezpen-lanak; Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala iaz jaso zuela […]
Apirilaren 12ko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Zenbat Ariel Txoko honetan bertan aipatu zutenarekin bat nator, badirudi euskarara itzulitako poesia boladatxoan dagoela, eta hori hauspotu nahian erabaki dut liburu hauxe iruzkintzea: Denonarteanek argitaratu duen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk, Iñigo Astiz baita ere poetak euskaraz emana; nahiz eta ezagun batek esan zidan “poesia […]
(Argazkia: Zilar Asteko Beñat) Zilar Astearen azken egunean egin genuen Literatur Eskolaren apirileko saioa larunbatean Durangoko liburutegian. Iñigo Aranbarri izan genuen hizlari, eta Abangoardia euskal literaturan hizpide. Sarreran, kontzeptuaren definizioari edo lotzen zaizkion ezaugarriei heldu zien azkoitiarrak. Avant-garde frantsesezko termino militarretik dator: guardiaren aurretik doan horri egiten dio erreferentzia, txokeko indarra da. Aski onartua dago […]
(Margolana: From my point of view, Jalena). Berriako Hirudia ataleko hogeita laugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Anaïs Ninen Venusen delta euskarara ekarri nuenean esan nuen: «Hainbeste emakume, hainbeste alu agertzen diren liburu batean, harrigarriena egin zait hilekoa ez dela behin ere agertzen». Hutsune hori […]
(Irudia: A Wall Is A Screen, Hanburgo) Kaixo ‘Elearazi-zale’ guztioi! Galder naiz, orain dela lau aste Danelek eta Garazik jaurti zuten amuari koxk egin dion arrainetako bat. Euskal itzulpengintzaren inguruan komunitatea sortzeko beharraz aritu zitzaizkigun elearazi.org webgunearen bigarren urtemugan, eta halaxe izan behar dela uste dut nik ere, komunitatearen bidez eztabaidari eta sorkuntzari ateak ireki […]
BERRIA egunkarian kaleratu da artikulu hau Marguerite Duras sortu zela 100 urte joan diren egunean. Tradiziozko gizon irudiari eta erlijio-eskaintzari ez ikusiarena egin zien bezala, Donnadieu aitaren izena baztertu eta Duras beretzat hartu zuen Margueritek, umetan bizitako herri baten omenez, diotenez. Abizen berriak bizirautearen eta gogortasun burutuaren oihartzuna dauka frantsesez, bigarren pertsonan, eta […]
apirila 29, 2014