Browsing Month »azaroa, 2014«

Amélie Nothomben metafisika

azaroa 24, 2014

Autoreak plazara atalerako ekar genezakeen Amélie Nothomb maitea, baina euskaraz ez da hain ezezaguna, bi liburu baititugu Joxan Elosegi itzultzaileari eta Igela argitaletxeari esker: Katilinarenak eta Durduzaz eta dardaraz. Oraingoan Métaphysique des tubes (Le livre de poche, 2000) gozagarriaren hasierako atalak dakarzkizuegu, ea argitaletxeren batek amuari kosk egiten dion, Elosegiri monopolioa kentzeko moduan. On egin! […]

Autoreak plazara: Zitkala-Ša

azaroa 17, 2014

Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]

Itzuldazleak mintzo: Itxaro Borda

azaroa 10, 2014

Postaria da eta Baionan bizi da. Maiz entzun dugu bere izaera/egoera hiru aldiz periferikoa dela, iparraldekoa, emaztea eta lesbiana delako. Beltza izatea bakarrik falta zaiola. Ezaguna bezain oparoa da Itxaro Bordaren literatur ibilbidea. Nobela anitz kaleratu ditu, poesia liburuak, saiakerak, artikuluak, pastoral bat ere aurten, narrazioak eta ezin konta ahala itzulpen. Maiatz aldizkarian kaleratu ditu […]

Axolagabe

azaroa 5, 2014

Iraitz Urkulo elearazleari esker dakarkizuegu gaurkoa, Georges Perec idazle frantziarraren eleberri labur bati buruzko iruzkina. Axolagabe Gizon bat lotan / Georges Perec (Juan Luis Agirre) / Igela, 2014 Georges Perec XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturak erditu zuen idazle errealistarik nabarmenetakoa da. Korronte existentzialistan txertatzen den Gizon bat lotan izenburuko eleberri laburra, 1967an idatzia, autore […]

Barkatu, Amaia

azaroa 3, 2014

Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, urriaren 26ko alean. Barkatu, Amaia Baldin eta atarikoetan ohikoa edo behintzat itxura onekoa bada nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa/literarioa/dena delakoa aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez […]

Uko egitearen artea

azaroa 1, 2014

Irudia hemendik hartu dugu. Euren printzipioei traizio ez egiteko sari, eskaintza edo ohorei uko egin dieten artistak ugari dira. Guganainoko oihartzuna izan duen azken kasua, Jordi Savall musikari katalanarena. Biola jotzen du Savallek, eta antzinako musikan aditua izanik, viola da gamba izeneko biola-mota berezi-bereziari eskaintzen dizkio orduak. Interpretazio onenari saria eman nahi izan diote, aurtengo […]