Elena Poniatowska (Paris, 1932) kazetari eta idazle mexikarra, mugimendu ezkertiarrean eta feministan luzez jardundakoa. Frantzian jaio eta bertan bizi izan zen 10 urte bete arte, alegia, Bigarren Mundu Gerraren hastapenera arte, ondoren Mexikora egin zuen ihes ama eta ahizparekin. Ama Mexikoko familia burges bateko kide zuen eta aita, aldiz, aristokrata poloniarra. Pita Amor poetaren iloba […]
Bai, Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958) autore aldeaniztunak euskaratu ere euskaratu du, eta ez gutxi ezta edonola, izan ere, doktore-tesi mamitsu bat elikatzeko bezainbesterako eman dute bere itzulpen klasiko, berritzaile, aitortu, asmatu, moldatu eta abarrek, zapatu goiz euritsuan Urruñako Xaia ostatuan bildu ginenoi argi gelditu zitzaigun gisan. Hain zuzen, bertan eman zitzaion hasiera Literatura Eskolaren 2012-2013 […]
Ohiko kroniken atalekin batera nahi-eta-ezinaren kroniken atal bati ere ekin beharko genioke, zinez parte hartu nahi arren arrazoi geografiko edo logistiko edo delakoengatik harrapatu ezin izan ditugun ekimenak bertan biltzeko, kasu, joan zen astean EIZIEk Eider Rodriguez eta bost itzultzailerekin Paun burututako mintegia edo Guerrilla Girls talde estatubatuarreko kideek urri hasieran Bilbon eginiko hitzaldia. Azken […]
Atal berria abiatzen dugu gaurkoan Elearazin, Idazleak Itzultzaile, literatura sistemetan askotan eta gure egoera diglosikoan are sarriago elkartzen baitira bi ogibideok. Itzultzaileak Mintzo atalaren ildotik itzulpengintzaren hainbat aspektu jorratu dituzten autoreak elkarrizketatuko ditugu, horien hitzak interesgarriak eta argigarriak izango direlakoan. Sorta estreinatzeko Uxue Alberdirekin (Elgoibar, 1984) jardun dugu, izan ere, atzo bertan aurkeztu zen Donostiako […]
Kontuan hartuta 1) ipodaren kablea batek-daki-non utzi nuenez gailu gajoak azken hiru hilabeteotan bateria usaindu ere ez duela egin eta 2) garraio publikoko zenbait txoferrek Death Proof-eko hiltzailea direla sinetsita hartzen dituztela gure errepide lau zein malkartsuetako bihurguneak (eta ez dut izenik esan nahi baina batez ere etxe batekoak izaten dira eta nago zuetako askok […]
Aspaldi ez garela itzultzaileekin aurrez aurre aritu, baina hausnarketarekin gertatu bezala, abiatu da ikasturtea eta solasaldiei ere berriz heldu nahi diegu. Beraz, udazkenari hasiera emateko, ezohiko itzulpen proiektu baten berri ematera gatoz, hain zuzen, Naroa Azurmendi eta Manex Beristain azpeitiarrek Nepalen burutu dutena. Azurmendi itzultzailea da ikasketaz eta irakasle ofizioz eta Beristainek, irakaslea izateaz gain, […]
Joan zen asteko asteazkenean lau urte bete ziren David Foster Wallace[1] (New York, 1962 – Kalifornia, 2008) idazle estatubatuar sonatuak bere buruaz beste egin zuenetik. Bere belaunaldiko idazle garrantzizko eta eragin handikoenentzat dute askok eta aspaldidanik genuen bere testutxoren bat hona ekartzeko gogoa. Beraz, jada estatubatuar dezente ekarri ditugun arren, efemeridea probestea erabaki dugu. Gainera, […]
Welles eta euskaldunak saileko azken aurreneko zatian, pilotaren inguruan ibiliko gara beste behin, eta zenbait pasadizo xelebre aditzeko aukera izango dugu. Bestalde, fandangoa eta musika ere lagun izango ditugu. On egin!
Asteari azken bultzadatxoa emateko hona Chimamanda Adichie (Abba, Nigeria, 1977) idazleak Oxforden (Ingalaterra) 2009an emandako hitzaldia, istorio bakarraren eta estereotipoen arriskuen inguruan. Adichiek medikuntza ikasketak hasi zituen Nigeriako unibertsitatean baina 19 urterekin AEBetara joan zen, non politika, komunikazioa eta idazketa sortzaileko ikasketak buru baitzituen hainbat unibertsitatetan, hala nola John Hopkins edo Yalen. 2003an lehendabiziko eleberria […]
Roland Topor (Paris 1938-1997) ilustratzaile, margolari, zinemagile eta idazle frantziarra. Etorkin judu poloniarren semea, gurasoak nazien jazarpenetik ihesean joan ziren Parisera. Aita, Abram Topor margolari eta eskultore sonatua zuen. Arte Ederrak ikasi ostean, ilustratzaile gisa lan egin zuen hainbat aldizkari eta kazetetan, besteak beste, Hara-Kiri eta Elle-n. Fernando Arrabal eta Alejandro Jodorowskirekin batera Panique mugimenduaren […]
azaroa 13, 2012