Joseba Sarrionandia: «Euskal idazlea behartuta dago itzultzaile izaten» Hasi aurretik, esan dezagun ez genuela Sautrelakoen asmoen berri honako elkarrizketa hau prestatzeari ekin genionean. Denboran ezin atzera dezakegu, ordea, eta, beraz, barka norbaitek nolabaiteko saturazioa sentituko balu. Beste elkarrizketatu batzuei buruz ere esan dugunez, datu biografiko gutxi behar ditu Joseba Sarrionandia Uribelarreak (Iurreta, 1958). Sarean hamaika […]
(Jatorrizkoa hemen: Misee Harris) Berotzen hasteko… GORA BORROKA FEMINISTA! Eskutitz publiko bat komunikabideei 2014ko abenduaren 23an Nire izena Assata Shakur da, eta XX. mendeko esklabo iheslari bat naiz. Gobernuaren jazarpena dela eta, koloreko pertsonekiko AEBko gobernu politiketan gailentzen diren errepresio, arrazakeria eta biolentzia politikotik ihes egitea beste aukerarik ez nuen izan. Preso politiko […]
(Irudia: Jacob Escobedo) The New Yorker aldizkaritik hartutako testu bat dakarkizuegu, Margaret Atwoodek 2012an idatzitakoa. Zientzia-fikzioarekin izandako lehen hartu-emana azaltzen du bertan kanadarrak, eta haurtzarora jotzen du generoaren mugak nola eraiki zituen kontatzeko. Euskaraz deus ez dugula-eta (argitaratzaileei deia!), Atwood eta bere ipuingintza ekarri nahi genuen hona, baina denbora faltagatik, zientzia-fikzioa ekarri dugu, gurean ahaztuxe […]
Bizitza osoan opor egun bat bera ere ez duela hartu dio Joyce Carol Oatesek: «ezin izan nituen gurasoak sekula konbentzitu minutu batez atseden hartzeko, eta ni giro horretan hazi naiz». Haren uztari erreparatuta, baieztapena ez zaigu gehiegizkoa iruditzen. Ehun liburutik gora argitaratu ditu, eleberriak, poesia-liburuak, ipuin-bildumak, gidoiak, gazte-literatura eta ez-fikzioa, batzuk ezizenpean (Lauren Kelly eta […]
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean elkartu ginen larunbatean, leihotik uraz blai zegoen Anoetako zelaia ikusten genuela, Literatura Eskolako ikasturteko bosgarren saioan. Ixabel Etxeberria izan genuen oraingoan hizlari, eta Piarres Larzabal eta haren antzerkigintzaren panoramika bat eskaini zigun prentsako artikulu, bideo eta argazki bidez. Aurten egiten du mende bat Piarres Larzabal sortu zela, Azkainen, familia xume […]
(Argazkia: Fundación Iberoamericana) «Poetek ez dute biografiarik» Nicanor Parra Iaz bete zituen 100 urte poeta txiletar handi honek. Artista sendi bateko nagusiena da (Violeta arrebaren poema bat ere ekarri genuen), matematikaria eta fisikaria, eta antipoesiaren sortzailetzat dute askok. Liburu anitz argitaratu ditu, besteak beste, Cancionero sin nombre (1937), Poemas y antipoemas (1954), Sermones y prédicas […]
(Azaleko irudia: Kanako Abe) Izenburua: Aldamenekoa Egilea: Ainara Gorostitzu Mujika Argitalpena: Elkar, 2012 Gelditu eta ingurura begira jartzeko premiak bultzatuta ekin omen zion Ainara Gorostitzu Mujika kazetariak Aldamenekoa izanen zena idazteari. Baita buruan ostatu hartu zuten galdera geroz eta ugariagoei erantzuteko beharrak ere. Bi urte inguru luzatu zen elkarrizketa-, ikerketa- eta idazketa-prozesua bukatu zuenerako, […]
“Musikarik gabe, bizitza akats bat litzateke” Friedrich Nietzsche Nietzschek estimu handitan zuen “Bizitzari ereserkia” izenez birbataiatu zuen hori. Franz Overbeck adiskideari 1887an idatzitako gutun batean hala zioen: «Noizbait, etorkizunean, ereserki hori kantatuko da nire omenez: demagun, hemendik ehun urtera, ni nor izan naizen ongi ulertu denean». Ecce homo famatuan ere, Honela mintzatu zen Zaratustra-ri buruzko atalean, ereserkia aipatzen […]
Amaren abizena lehentzat hartu zuen sortzez Cherrie Lawrence Moraga denak. Baina ez hori bakarrik; erroak bereganatu zituen, hizkuntza eta identitatea, azalaren kolorearen ordainetan. Kalifornian sortu zen 1952an, ama mexikarra eta aita estatubatuarra zituen. Txikana da beraz, sortzez, lehenik, eta sinesmen hausnartuaz, gero. Standford unibertsitatean dabil lanean, eta emakume ez zurien bizitzan generoa, sexualitatea eta arraza […]
(Margolana: Roger Fry) Oso oparoa eta ertz askotakoa izan zen Virginia Woolfen lana, eta hala ikusarazi ziguten Ana I. Moralesek eta Itziar Diez de Ultzurrunek larunbatean emandako eskolan. Txantreako Euskaldunon Biltokira hamar irakurle inguru hurbildu ginen Literatura Eskolako hirugarren saioan, hizlariek “Olatuak hitz, hitzak apar” izendatutakoan. Zazpi ataletan banatu zuten hitzaldia: sarrera biografikoa, Woolfen […]
martxoa 9, 2015