»elearazi«

 |  elearazi@hotmail.com  |  130 posts



Autoreak plazara: F.Scott Fitzgerald

urria 16, 2012

“All gods dead, all wars fought, all faiths in men shaken.” This Side of Paradise, 1920, F. Scott Fitzgerald Zenbat idazle handi ezagutzen ditugun euskaraz ez daudelako kexu beste hizkuntza batean irakurtzen ditugunak. Batzuetan, ordea, kexuak irentsi behar izaten ditugu, oker genbiltzala onartu eta aldi berean lotsatu eta harrotzeko; lotsatu, ahoberoak izateagatik eta harrotu, berriz, […]

Erbestea itzultzen

urria 8, 2012

“Es en la literatura donde encontramos la huella profunda de la incurable herida que marcó aquel exilio tan largo, aquel destierro que resultó ser permanente” Carlos Blanco Aginaga Ostiralean “Translation Zones, Translation Cities” hitzaldira joateko aukera izan genuen, Gasteizeko Letren Fakultatean Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak antolatutako sinposiora. Aiora Jaka itzultzaile eta irakasleak egin zituen […]

Amurizak zioskunez

iraila 24, 2012

Ikasturtean sartu berritan gaudenez, erdi hausnarketa erdi liburu iruzkin batekin hastea erabaki dugu, gogoetari derrepentean eta bortxaz ez ekiteko. Aurkezpenari dagozkion berriak gorabehera, aski oharkabean sartu zen gurean Xabier Amurizaren Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza (Lanku, 2010), lan oparo eta ezbairik gabe landua. UEUko ikastaroen barruan aurkeztu zuen autoreak liburua, zeina “Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, […]

ZORIONAK, DANELE!

iraila 13, 2012

Danele Sarriugarte Mochales (geografikoki gipuzkoarra, fonetikoki bizkaitarra eta lexikoki Euskal Herri osokoa, 1989) blog honetako kide prestuak irabazi du aurtengo Igartza Saria, “Mamuak” izeneko eleberri-proiektuarekin. Pozez zoratzen jaso zuen Danelek berria eta bigarren eskuko azoka horietako batean boneta erostera joan zen segituan, idazleen cogollicoan errazago integratzeko. Pare bat aste dira Berlinetik iritsi zela eta, beraz, […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 6. zatia

iraila 10, 2012

Heldu gara Orson Wellesen dokumentalaren azken zatira! Estatubatuarrak, pilotaz gain, noski, ospakizuna, kantuak eta fandagoa dakarzkigu, bai, folklorea berriz. Alta, oraingoan hizpide ditu, baita ere, nazioak banatzen dituzten mugak, eta horiek sortzen dituzten jarrerak. Norbaitek euskalduntasun dosi bat behar badu, hemen aukera. Irudiak bereziki ederrak dira. Hasieran azkartxo mintzatzen bada ere, ondoren abiadura moteltzen du. […]

Alabak aitari

iraila 3, 2012

Literaturaren belaunaldi berriko idazle nagusienetakotzat dute aunitzek Clémence Boulouque, frantziar estatuan. Hamahiru urte zituela galdu zuen aita, Gilles Boulouque epaile antiterrorista; Paris aztoratu zuten 1986ko eraso uholdeak aztertzeko ardura eman zioten, eta presio politiko-komunikatiboa gehiago jasan ezinik, 1990ean bere buruaz beste egin zuen. Orduan piztu zitzaion alabari literaturarekiko zaletasuna. Mort d’un silence (Gallimard, 2003) du […]

Bihotzez

abuztua 24, 2012

Amorruz irakurtzen ditugu berriak eta inpotentziaz begiratzen aldatzen ez diren jarrerak. Baina amorruak eta inpotentziak bakarrik ez, maitasunak elikatzen duen indarraz ere egiten dugu aurrera. Sareko atal honetan ezin aunitz egin, bestela ere badugu nondik tira eta nora jo. Oihukatuko ditugu kalean aldarriak, zabalduko dugu mezua, helaraziko dugu elkartasuna, idatziko ditugu miresmen eta maite hitzak. […]

Itsasoak hamaika ttantta

abuztua 20, 2012

Danelek jarri duen azken bideoaren harira, lagun baten hitzak etorri zitzaizkidan gogora, eta hala idatzi nuen postari erantzunean. Hitzok azaltzen ziren artikulura jo nuen, idaztean zehatza izan nahian, eta 2010ean argitaratu zenean bezala, gustura irakurri nuen. Gazteleraz idatzi zuen Jon Jimenezek Diario de Noticiasen kaleraturiko artikulua, eta euskarara ekartzea erabaki dugu, esan esaten baitu zerbait, […]

Orson Welles euskaldunen lurraldean: 4. zatia

abuztua 7, 2012

Udan itzultzen ari garen Orson Wellesen dokumentalaren 4. zatia duzue hau. Pilota jokoaren ingurukoa da, hasi eta buka; edo Wellesek jakin-min bizia zuen jokoaren inguruan edo dokumentala osatzeko aski materialik ez zuen. Kontrabandistak ere aipatzen ditu, eta iparraldeko orduko ekonomiaren sustatzailerik garrantzitsuenak zirela dio. Ikustekoa da, garaiko irudiez gainera, apaiza sotanarekin pilotan. Oraingoan ere Chris […]

Autoreak plazara: Judith Butler (II)

uztaila 30, 2012

Ekainaren bukaeran ekarri genuen atari honetara Judith Butler filosofoaren Gender Trouble (Routledge, 1990) liburuko 1999ko hitzaurrearen lehenengo erdia. Orduan esan bezala, hilabete ondoren, bigarren erdia dakargu. Ez ditut errepikatuko lehenengo post hartan eman nituen azalpenak, nahi dituenak eskura ditu. Hori bai, aipatu nahi dut estatistikei nahiz erantzunei begira postak arrakasta handirik lortu ez badu ere, […]