»elearazleak«

 |  elearazi.kolaboratzaileak@gmail.com  |  19 posts



Hiru urte, hiru kantu

martxoa 10, 2015

Ohitura dugunez, urteurrenaren astean kantuak azpidatzi ditugu. Oraingoan hiru, urteko bana. Altxa aulkitik eta mugi ipurdi, beso, burua!

“Emakumeok ez gara herriaren parte, gu gara herria”, Jule Goikoetxeari elkarrizketa

martxoa 8, 2015

“Emakumeok ez gara herriaren parte, gu gara herria” Jule Goikoetxeari elkarrizketa Elkarrizketaren egilea: Maria Colera Intxausti Elkarrizketa katalanez hemen. Zure interbentzio eta idatzietan euskal estatu feministaren sorrera eskatzen duzu. Zertan datza estatu feminista hori? Nik gehien jorratu dudana da estatugintza, estatugintza feminista, estatu feminista baino. Zer zentzutan? Estatua definitu daiteke era estatiko batean edo prozesu […]

Samanta Schweblinen anaia Walter

martxoa 4, 2015

Irudia: hamartia.com Hitzeman bezala, hemen dakarkizuegu Samanta Schweblinen hirugarren ipuina, Xabi Aizpurua Ugarte elearazleak itzulia hau ere. Gogoan izan, Schweblinen narrazio gehiago dituzuela irakurgai euskaraz. On egin! Nire anaia Walter Nire anaia Walter deprimituta dago. Emazteak eta biok bisita egiten diogu gauero, lanetik itzultzen garenean. Jateko zerbait erosten dugu ̶ asko gustatzen zaizkio patata frijituak […]

Maria Mercèren (b)egia

martxoa 2, 2015

Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren eskutik kaleratu du Itxaro Bordak Maria Mercè Marçalen poesia-bilduma bat. Itzulpen-prozesuak eta Marçalen obrak iradokitako hausnarketak helarazi dizkigu gaurkoan. Maria Mercèren (b)egia Egilea: Itxaro Borda Sóc aqui per que tu fores…   Urtea eman dinat hire hitzak biltzen. Ene mintzairan ere ez hintzen isiltzen. Elerik samurrenak nitinan ibiltzen Eskail nagiaz itsu, […]

Samanta Schweblinek ahoa bete txori

otsaila 2, 2015

The Birds [Txoriak] filmeko eszena bat Otsaileren lehen astearekin datorkigu Samanta Schweblinen sortako bigarren alea, autore argentinarraren bilduma sonatuenari izenburua ematen diona, hain justu ere. Berbaratza blogekoek amua eskaini ziguten, eta orain oso-osorik daukagu irakurgai, Xabi Aizpurua Ugartek itzulia. On egin, ahoa bete txori. Ahoa bete txori Itzultzailea: Xabi Aizpurua Ugarte Silviaren autoa etxe aurrean […]

Samanta Schweblinen txakurkeriak

urtarrila 7, 2015

Irudia: Lucio Ramírez Zorteko zabiltzate Samanta Schweblinen zale euskaldunak, autore argentinarraren hiru ipuin ekarriko dizkizuegu-eta datozen hilabeteetan. Xabi Aizpurua Ugartek euskaratu eta helarazi dizkigu. Aurrez ere ezaguna genuen Schweblin gure txoko honetan, Autoreak Plazara atalerako itzuli baikenizuen haren ipuin bat. Aperitifa motz gelditu bazitzaizuen, hemen atzera ere Schweblinen kontakizun asaldagarriekin gozatzeko aukera ederra. On egin! […]

Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak

abendua 24, 2014

Joxe Austin Arrietak helarazi digu gaurkoa. Duela lau urte ekarri zuen euskarara Marcel Proust idazle frantsesaren eleberri-sorta luzeko lehenengo alea, Literatura Unibertsala bildumaren barruan: Swann-enetik. Aurkezpenarako idatzitako hitzak dituzue hauek. Prousten itzulpenaren aurkezpeneko hitzak (2010eko martxoan) Joxe Azurmendi, “Azken egunak Gandiagarekin” bere azken summa filosofiko-existentzial zoragarri horretan, beste hamaika mila gogoeta eta argibide gogoangarriren artean, […]

Axolagabe

azaroa 5, 2014

Iraitz Urkulo elearazleari esker dakarkizuegu gaurkoa, Georges Perec idazle frantziarraren eleberri labur bati buruzko iruzkina. Axolagabe Gizon bat lotan / Georges Perec (Juan Luis Agirre) / Igela, 2014 Georges Perec XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturak erditu zuen idazle errealistarik nabarmenetakoa da. Korronte existentzialistan txertatzen den Gizon bat lotan izenburuko eleberri laburra, 1967an idatzia, autore […]

Ondo nago, ama

urria 22, 2014

Borrokalariak Kobanen. Irudia hemendik hartua. Narin borrokalari kurduak Kobanetik amari bidalitako gutun hunkigarria dakarkigu gure elearazle batek gaurkoan. Jatorrizkoa hemen. Ondo nago, ama Itzultzailea: Maria Colera Intxausti Ondo nago, ama. Nire 19. urtebetetzea ospatu genuen atzo. Nire lagun Azadek amei buruzko kanta polit-polita abestu zuen. Zurekin gogoratu, eta negarrez hasi nintzen. Ahots ederra dauka Azadek. […]

Autoreak plazara: Kate Chopin

iraila 22, 2014

Itzultzailea eta sarreraren egilea: Garazi Ugalde Kate Chopin (1850-1904) Missourin jaio zen, Ameriketako Estatu Batuetan, Saint Louis hiriko familia aristokratiko batean. Etorkinen ondorengoa zen: Thomas O’Flaherty aita jatorri irlandarreko negozio-gizon arrakastatsua zen eta Eliza Faris O’Flaherty ama, berriz, Missourin jaioa izan arren, frantziar kreoleen alaba. Kultura ingelesa eta frantsesa jaso zituen etxean txikitatik Katek, eta […]