Irudia GARA egunkaritik. Pasa den igandean Joseba Sarrionandia idazleari egindako elkarrizketa mardula argitaratu zuen El Punt Avui kazeta katalanak. Maria Colerak euskaratuta bidali dugu, eta pozarren eskaintzen dizuegu gaurkoan. Besterik gabe, on egin! Herrien espetxe izaten jarraitzen du Espainiak Elkarrizketatzaileak: David Castillo eta David Paloma Jatorrizko elkarrizketa hemen. Itzultzailea: Maria Colera Intxausti Nahiz eta espetxera […]
(Irudia: hemen) Sarrera eta itzulpena: Txerra Rodriguez Xurxo Borrazas galiziarra Carballoko idazlea dugu, nik han ezagutu nuen, Vigon bizi den arren. Bere jaioterrian urtero antolatzen da Festa da Lingua izeneko jaialdia. 2011n bera izan zen pregoilari eta honako testu hau ondu zuen. Carballon abuztu akabuan egiten da liburu azoka, eta horren aitzakian liburutxo kolektibo […]
Sarrera-egilea eta itzultzailea: Elixabet San Sebastian Lasa Elearaziko lehen argitalpena denez, neure burua aurkeztuko dut lehendabizi. Elixabet naiz, tolosarra, eta laster bukatuko dut Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua Gasteizen. Horrela ezagutu nuen itzulpengintzaren mundu miragarria, eta ez dut bertatik alde egiteko intentziorik. Eskarmentu handirik ez dudan arren, gogorik eta ilusiorik ez zait falta; hori omen da […]
Filmeko irudi bat Iruzkingilea: Miren Ibarluzea. Iruzkin hau Ardi txikia beti bildots blogean agertu zen lehen aldiz. Hebraieraren inguruan egindako hiru dokumentaletan azkena da Traduire (Itzultzea). Lehenengoa, D’une langue a l’autre (Hizkuntza batetik bestera) ‘beste hizkuntza’-ren eta hebraieraren arteko tentsioei buruzkoa da; bigarrena, Langue parlée, langue sacrée (Ahozko hizkuntza, hizkuntza sakratua) hizkuntza barruko tenkei buruzkoa […]
(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]
Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialari esanguratsuenetakoa da Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). Besteak beste, emakumeen etxeko lanari buruz, komunalismoari buruz eta sorgin-ehizari buruzko ildoak jorratu eta lanak argitaratu ditu azken bi hamarkadetan. Militantziarekin eta kalean protestatzearekin ezinbestean lotuta dago, halere, bere jarduna; 1967an AEBra joan zen graduondoko ikasketak egitera eta baita bete-betean engaiatu ere hango […]
Testua: Beatriz Preciado Itzulpena: Irene Hurtado de Saratxo Frankismoaren ondo-ondoko urteetan neska koskor igurtzimariak ginenoi zail egiten zaigu “queer” tresnak izan duen arrakastara ohitzea, zail “kulturako chic” bihurtu arte izan duen bilakaerara jartzea. Beharbada, komeni zaigu gogora ekartzea hitz bakoitzaren atzean istorio bat dagoela, eta, era berean, istorio bakoitzaren atzean gatazka bat dagoela, hitzak […]
Testua: Maialen Berasategi Eredu eta oinarri dela, eta euskaraz ez geneukala: bi arrazoi soil, beste askoren artean, Virginia Woolfen A room of one’s own itzultzeko. Asmo horixe iragarri zuen Consonni Bilboko arte ekoizleak 2012an, «emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propio publiko nahiz pribatuaren aldarrikapen gisa», eta, diru bilketa kolektibo baten laguntzaz, […]
(Irudia: ikastaroko ikasle prestuetako batzuk) Gaur elearazleak kontua estreinatzen dugu, orain arte Danele eta Garaziren izenez etorri dira post gehienak, baina aurreratzean beste izen batek aterpetuko du gurekin kolaboratu nahi duen elearazle ororen lana. Kronika hau Garazi Ugalde lagun eta kideak idatzi du. Uztailak 11, ostegun buruzuria Baionan. Sargoria iritsi aurretik elkartu ginen ikastaroaren bigarren […]
iraila 18, 2014