»galderruiz«

 |  galder.ruiz12@gmail.com  |  10 posts



Oso harro gaude, Kobane! (eta II)

martxoa 5, 2015

Urtarrilaren azken astean indar kurduek Kobaneren gaineko kontrol osoa hartu zuten. Horren harira, The Guardian egunkariak hiria askatze bidean bizitza eman zuten lau emakumeri buruzko artikulu bat argitaratu zuen, We are so proud! izenekoa. Mona Mahmood kazetariak bizitza galdu zuten emakume hauen familiako kideekin hitz egin zuen, eta artikulu batean bildu zituen entzundakoak. Lehena otsailean jarri […]

Oso harro gaude, Kobane! (I)

otsaila 18, 2015

Urtarrilaren azken astean indar kurduek Kobaneren gaineko kontrol osoa hartu zuten. Horren harira, The Guardian egunkariak hiria askatze bidean bizitza eman zuten lau emakumeri buruzko artikulu bat argitaratu zuen, We are so proud! izenekoa. Mona Mahmood kazetariak bizitza galdu zuten emakume hauen familiako kideekin hitz egin zuen, eta artikulu batean bildu zituen entzundakoak. Gaur lehendabizikoa duzue, Shireen […]

Wanda handia!

urtarrila 16, 2015

(Irudia: RadioBroadcast) Aurreko astean Elvisi buruzko artikuluak izan genituen aldizkari eta egunkari ia guztietan. Rock ‘n’ Rollaren dinosauru horrek 80 urte beteko zituen iragan asteko ostegunean. Baina Elvis ezagunegia da; beraz, hilabete honetako ikus-entzunezkoarekin batera Elvisen laguntzari esker hasi zen emakume handi bat aurkeztu nahi dizuet (ezagutzen ez duzuenontzat): Wanda Jackson. Irailean kontzertu bat eman […]

Marrazoak pertsona

abendua 29, 2014

Orain dela bi aste Leipzigeko IALT institutuak Etxeparerekin elkarlanean Arestiri buruzko jardunaldi tematikoak antolatu zituen. Bertan Arestiren obra aztertzeaz gain, hainbat kontu interesgarri landu ziren: idazle galegoekin zein katalanekin izan zuen harremana eta poesia soziala, besteak beste. 50 urte pasa dira Harri eta Herri argitaratu zenetik, eta horren harira, jardunaldi hauetaz gain, Berlinen ere Arestiren […]

Eskuma eskumaren aurka

abendua 4, 2014

Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi […]

Suphi Nejat Ağırnaslı, itzultzaile eta gerrillaria

urria 27, 2014

Irudia: www.diken.com.tr ataritik moldatua. Urriaren 5ean Estatu Islamikoko soldaduek Suphi Nejat Ağırnaslı itzultzaile eta gerrillaria hil zuten Kobanên. Jatorriz turkiarra bazen ere, ikasketak amaitu eta muga zeharkatu zuen YPG eta YPJ taldeetako gerrillariekin batera borroka egiteko. Cihan Tekay kazetariak artikulu bat idatzi zuen Jadaliyya.com atarian bere omenez, eta horixe da hilabete honetan ekartzen dizuedana. Jatorrizkoa hemen. Suphi […]

Juduak sionismoaren kontra, Alemanian Israelen alde

uztaila 28, 2014

(Irudia: NKUSA taldeko manifestazioa) Ezintasunetik idatzitako kolaborazioa da hau. Hitzok idazten ditudan bitartean egunkarietako zifrek gora egiten dute: 1030 hildako, 20 egun, 6.000 zauritu eta 200.000 errefuxiatu baino gehiago. Gazako errealitate gordina. Sarraski hau gelditzeko itxaropenarekin Euskal Herriko kaleak laster betetzen dira Palestinaren aldeko pankarta, kartel eta ikurrez. Herri txikienetan ere sarraskia gelditzeko kontzentrazioak egiten dira. Nolabait, […]

Oburoni, zerumugatik haragoko pertsonen hitzak

ekaina 23, 2014

(Irudia: Kein Mensch ist illegal grafitia Hamburgoko kaleetan, ez dago pertsona ilegalik) Hilabete honetan ikus-entzunezko bat prestatu beharrean, poema bat aukeratu dut zuentzako. Poema gordina, erreala, kaleko poema. Ekainaren 14 gauean ezezagun batek Bremeneko kaleak Din A4 tamainako folio zuriekin bete zituen. Folio hartan ez zegoen irudirik, edo kontzertu baterako deialdirik, edota udaletxearen propagandarik. Word dokumentu […]

Amiri Baraka – Why is We americans

maiatza 26, 2014

(Irudia: Amiri Baraka) Hilabete honetako kolaborazioak Estatu Batuetan harrapatu nau oporretan, Alabamako errepide amaigabeen eta Mississipi ibaiko rock ‘n roll doinuen artean. Banuen bideo bat erdi prest zuei aurkezteko, baina bertakoekin garagardo bitsetan solasaldi anitz trukatu ostean, aurrez ezagutzen ez nuen pertsonaia handi bat deskubritu dut, Amiri Baraka. Urtarrilean zendu zen 1934an jaiotako poeta eta […]

Infernuko Mojak eta A Wall Is A Screen

apirila 7, 2014

(Irudia: A Wall Is A Screen, Hanburgo) Kaixo ‘Elearazi-zale’ guztioi! Galder naiz, orain dela lau aste Danelek eta Garazik jaurti zuten amuari koxk egin dion arrainetako bat. Euskal itzulpengintzaren inguruan komunitatea sortzeko beharraz aritu zitzaizkigun elearazi.org webgunearen bigarren urtemugan, eta halaxe izan behar dela uste dut nik ere, komunitatearen bidez eztabaidari eta sorkuntzari ateak ireki […]