Browsing Category »Euskarara ekarriak«

Autoreak plazara: Kurt Vonnegut

maiatza 21, 2012

Kurt Vonnegut Jr. (Indianapolis, AEB 1922 – New York AEB 2007) idazle eta marrazkilari estatubatuarra, ezaguna da zientzia-fikzioa, satira eta umore beltza uztartzen dituen, gerlaren zentzugabekeria salatzen duen eta ilustrazioz josita dagoen literatura egiteagatik. Ingeniaritza ikasketak egiten ari zela soldadu joan zen eta 2. Mundu Gerlan tropa estatubatuarrekin borrokatu zen. Alemanian preso hartu zuten 1944an […]

Autoreak plazara: Regina José Galindo

apirila 16, 2012

Ez pinturarik, ez oihalik, ez buztinik. Gorputza bera da performance egile guatemalar honen hizkuntza artistikoa. “Zintzoa izan behar dut: ez dakit margotzen, ez marrazten, eta ez nintzen arte eskola tradizional batetik igaro, bat-batean heldu nintzen, eta adierazpen garaikideekin egin nuen topo”, zioen Centroamérica21 aldizkariak egindako elkarrizketan. Hamar metroko garaieran zintzilikatu zen Guatemala Hiriko kale nagusi […]

Postkolonialismoaz goxoki bat

apirila 4, 2012

Postkolonialismoa bereziki azken hiruzpalau hamarkadetan garatutako diskurtso eta mugimendu intelektuala da, inperialismoak eta kolonialismoak kulturan eta gizartean eragindakoa aztertzea helburu duena. Makina bat diziplina biltzen ditu teoriak, hala nola, antropologia, historia, soziologia, literatura, filosofia, eta gurera ekarriz, itzulpena. Korrontearen aitzindarietako bat izan daiteke beste batean elearazira mintzagai ekarriko ditugun Edward Saiden “Orientalism” entzutetsua, Spivaken subalternoaren […]

Guillermo Gómez-Peña: Bihotzerre apur bat

apirila 2, 2012

Amorrua emankorki  eta eraginkorki bideratzeaz mintzatu gara duela gutxi, haserrea  indar bilakatzeaz. Ziadahren ostean, beste adibide bat ekarri nahi izan dugu: Guillermo Gómez-Peña, frustrazioa eta bihotzerrea umore tantotan bustitzen eta  jalapeño minekin laguntzen dituena. Performance labur parea eta aldarrikapen poetiko bat euskaratu ditugu, ahoa bete bilis esnatzen garen astelehen tetriko horiei aurre egiteko aproposak. On […]

Autoreak plazara: Joy Harjo

martxoa 11, 2012

Atal honen helburua da mundu zabaleko idazleak, ezagunegiak izan ez arren guk arras interesgarritzat ditugunak, euskarara ekartzea. Hilero autore bat aurkeztuko dizuegu, zenbait datu biografiko emango eta garrantzitsuena, testuren bat itzuliko dugu. Pasarte laburrak edo poemak euskaratzea da gure asmoa, hartara unean uneko idazlearen literaturaren mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dezazuen. On egin, beraz. Martxorako […]

Pierre de Lancre. Sorgin-ehiza (pasartea)

urtarrila 18, 2012

Deabruen, aztien eta sorginen aldakortasunaren irudia – Aingeru eta deabru gaiztoen aldakortasunaren irudia, sorginei eta sorginkeriari buruz zabal mintzo dena Seigarren liburua Apaiz batek sorginen aurka interpretea edo artekaria izateagatik araua hausten ote duen. 1. Deabruak zalantzaren bat sorrarazten du beti, txikia izanagatik ere. 2. Apaiz batek ezin duela interpretea izan frogatzeko arrazoiak. 3. Sorgin […]