Browsing Category »Hausnarketa«

Itzuldazleak mintzo: Itxaro Borda

azaroa 10, 2014

Postaria da eta Baionan bizi da. Maiz entzun dugu bere izaera/egoera hiru aldiz periferikoa dela, iparraldekoa, emaztea eta lesbiana delako. Beltza izatea bakarrik falta zaiola. Ezaguna bezain oparoa da Itxaro Bordaren literatur ibilbidea. Nobela anitz kaleratu ditu, poesia liburuak, saiakerak, artikuluak, pastoral bat ere aurten, narrazioak eta ezin konta ahala itzulpen. Maiatz aldizkarian kaleratu ditu […]

Axolagabe

azaroa 5, 2014

Iraitz Urkulo elearazleari esker dakarkizuegu gaurkoa, Georges Perec idazle frantziarraren eleberri labur bati buruzko iruzkina. Axolagabe Gizon bat lotan / Georges Perec (Juan Luis Agirre) / Igela, 2014 Georges Perec XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturak erditu zuen idazle errealistarik nabarmenetakoa da. Korronte existentzialistan txertatzen den Gizon bat lotan izenburuko eleberri laburra, 1967an idatzia, autore […]

Barkatu, Amaia

azaroa 3, 2014

Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, urriaren 26ko alean. Barkatu, Amaia Baldin eta atarikoetan ohikoa edo behintzat itxura onekoa bada nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa/literarioa/dena delakoa aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez […]

Itzultzaileak mintzo: Ana I. Morales

urria 20, 2014

Irudia: Edu Gaviña Urriko elkarrizketarako Ana I. Moralesen (Bilbo, 1969) atea jo dugu, eta mamitsu erantzun digu. Moralesek Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Genero Ikasketak, ondoren, Marylandekoan. Gaur egun, itzultzaile eta interprete lanetan dabil UPV/EHUn, eta Nazio Batuetan ere aritu izan da itzultzaile. Horrez gain, hainbat literatur  lan itzuli ditu euskarara, tartean, Jane […]

Nire zinemalditxoa

urria 6, 2014

Irudia: Aurtengo gonbidatuetako bat, John Malkovich, Marylin berdearena egiten Hiria lepoko akreditazioek eta “la bolsa o la vida” oihalezko poltsek hartu zuten hartan, neuk ere ikusi nituen zenbait film eta aditu mintzaldiren bat, jarraian botako dut aipagarriena iruditu zaidana gehi aletuko ditut kasu batean izan ezik nahiko kasualitatez hautatutako filmen arteko parekotasunak. Bihoazkie, bide batez, […]

Atarikoa

iraila 29, 2014

Irudia: Vivian Maier Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, irailaren 14ko alean. Atarikoa Selfie dei niezaioke halaber estreinako zirtako honi, hitz horrek eraman ninduen-eta bestela gogoan solte eta konpromisorik gabe zebilzkidan zenbait ideia, erreferentzia eta burutazio teilatu kontzeptual beraren pean ohaidetzera. Azkenean, dena dela, erabaki nuen ezetz, ez bainuen neure burua katramilatu […]

Itzultzaileak mintzo: Iraitz Urkulo

iraila 15, 2014

(Irudia: Back and front, Alain Urrutia) Zuetako batek baino gehiagok izanen zuen mezu bidezko hartu-emana Iraitz Urkulorekin. Alta, inork gutxik jarriko dio aurpegia ordenagailu atzean dagoen kulturzale langile eta prestu horri. Elkarrizketa hau egitean ere zorrotz azaldu da Iraitz, gauzak ongi egin zale dela behin eta berriz erakutsiz. Ez du argitara ateratzeko asmorik, gainera, norberaren […]

Droga latza

iraila 8, 2014

(Autorearen irudia: Pelu Vidal) Droga latza [Irailaren 6ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika]. Partitura gainaldeetan jartzen diren adagio, staccato eta bestelako tempo-markatzaileei zor diete izenburua post-it bizitza hauexek, doinuen presentzia ezin ukatuzkoa baita Iolanda Zúñigaren narrazio-bilduma Iñigo Roquek Pasazaiteren eskutik berriki euskaratuan, Idurre Eskisabelen hitzaurrearekin; eskaintzan bertan irakurtzen baitugu “bizitzen iraunarazle, euskarri eta gidari” dela musika. […]

Juduak sionismoaren kontra, Alemanian Israelen alde

uztaila 28, 2014

(Irudia: NKUSA taldeko manifestazioa) Ezintasunetik idatzitako kolaborazioa da hau. Hitzok idazten ditudan bitartean egunkarietako zifrek gora egiten dute: 1030 hildako, 20 egun, 6.000 zauritu eta 200.000 errefuxiatu baino gehiago. Gazako errealitate gordina. Sarraski hau gelditzeko itxaropenarekin Euskal Herriko kaleak laster betetzen dira Palestinaren aldeko pankarta, kartel eta ikurrez. Herri txikienetan ere sarraskia gelditzeko kontzentrazioak egiten dira. Nolabait, […]

Itzultzaileak mintzo: Arantzazu Royo Manterola

uztaila 15, 2014

(Argazkia: Zaldi Ero) Hernanin sortu zen baina Gros auzoan aurki dezakegu EIZIEk beste kulturgintzako elkarte batzuekin batera duen txokoan, Mila Garmendiarekin elkar harturik. Hogei urte pasa daramatza Arantzazuk EIZIE elkartean bulegari, eta bai lanbidearen barrunbeak bai ofizioak gurean egindako ibilbide hurbila ederki ezagutzen dituela esan daiteke, beraz. Ez dizkiogu barne kontuak kontatzeko eskatuko, nahiz eta […]