Apirilaren 12ko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Zenbat Ariel Txoko honetan bertan aipatu zutenarekin bat nator, badirudi euskarara itzulitako poesia boladatxoan dagoela, eta hori hauspotu nahian erabaki dut liburu hauxe iruzkintzea: Denonarteanek argitaratu duen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk, Iñigo Astiz baita ere poetak euskaraz emana; nahiz eta ezagun batek esan zidan “poesia […]
(Margolana: From my point of view, Jalena). Berriako Hirudia ataleko hogeita laugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Anaïs Ninen Venusen delta euskarara ekarri nuenean esan nuen: «Hainbeste emakume, hainbeste alu agertzen diren liburu batean, harrigarriena egin zait hilekoa ez dela behin ere agertzen». Hutsune hori […]
BERRIA egunkarian kaleratu da artikulu hau Marguerite Duras sortu zela 100 urte joan diren egunean. Tradiziozko gizon irudiari eta erlijio-eskaintzari ez ikusiarena egin zien bezala, Donnadieu aitaren izena baztertu eta Duras beretzat hartu zuen Margueritek, umetan bizitako herri baten omenez, diotenez. Abizen berriak bizirautearen eta gogortasun burutuaren oihartzuna dauka frantsesez, bigarren pertsonan, eta […]
(Irudia: Andoni Canellada, Argazki Press) Berriako Hirudia ataleko hogeita hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Emakumeok berez dagokigun espazio pribatuan geratu beharko genuke, gure gizonezkoen nahi eta beharrak asetzeko eta horien zerbitzura, aita-senar-semeen zoriontasuna helburu» esanen banu, baita hori tesitzat duen liburu arrazoitu bat idatziko banu […]
(Irudia: Maria Rey) Donostiarra da jaiotzez, baina EH eta Bartzelona artean bizi da azken urteetan. Horrela Ravaleko zeru urdinaren pean elkartu ginen duela pare bat aste Maria Colera Intxaustirekin, huntaz eta hartaz jarduteko. Irakurle gehienei ezaguna egingo zaie izena Colerak iaz euskaratu baitzuen Virginia Woolfen lanik sonatuenetako bat, Gela bat norberarena (consonni, 2013). Edonola ere, […]
Bi urte dira blog honi ekin genionetik. Aurkezpenean genioen bezala, itzulpena eta literatura ardatz hartu genituen, sortzeko, ekartzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko. Helburu horrekin azpidatzi ditugu ikus-entzunezkoak, egin ditugu itzulpengintzaren nahiz literaturaren gaineko gogoetak eta kritikak, ekarri ditugu autoreak eta obrak, izan gara hitzaldi eta jardunaldietan horien kronika idazteko… Orotara 170 post jarri ditugu. Gogotsu egin […]
(Margolana: Antigone, Frederic Leighton, 1882). Berriako Hirudia ataleko hogeita bigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Mendebaldeko pentsamenduan tragediak leku berezia hartu zuen XX. mendeko eztabaida filosofiko eta etikoetan. Horren ondorioz-edo, Sofoklesen Antigona berpiztu eta oihartzun politiko handia izan zuen, eta hainbat berridazketa, azterketa eta egokitzapen […]
Otsailaren 15eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. MARTUTENEZ (ETA ABAR) Martutene gisako hit bati buruz aritzeko ez baita sekula nahikoa izango liburua bera irakurtzea (liburua bera irakurtzea nahikoa lan izanik ere tamainagatik, autoreak erraz darabilzkien esaldi luze ederrengatik, liburuari inguruan hazi zaion aurarekiko beldurragatik), gisako hit bati buruz aritzeko eleberria bera irakurtzea bezain garrantzitsua izango […]
Azken hilabetean egin dizkioten elkarrizketa guztiak ikusita, zaila izanen dugu Beñat Sarasola Santamariari (Donostia, 1984) deus berririk ateratzea, baina saiatuko gara itzulpenera eta beste kontuetara lerratzen. Barka beza irakurleak, hala ere, errepikapen oro. Nazioarteko poeten lanak euskarara ekartzeko proiektua aurkeztu zuten joan den abenduan, eta sekulako arrakasta mediatikoa izan du. Ez da gutxiagorako, oso urriak […]
(Natalie Ascenciosek margoturiko murala, Algonquin hoteleko Zirkulu biziotsua) Berriako Hirudia ataleko hogeita batgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Zuek guztiok, gerrara joan zineten gizon gazteok. Belaunaldi galdua zarete… Ez duzue deusekiko errespeturik. Zuen burua ere edanen zenukete heriotzaraino». Hala esan omen zion Gertrude Steinek Ernest Hemingwayri, […]
apirila 15, 2014