Browsing Category »Ikus-entzunezkoak«

Hiru urte, hiru kantu

martxoa 10, 2015

Ohitura dugunez, urteurrenaren astean kantuak azpidatzi ditugu. Oraingoan hiru, urteko bana. Altxa aulkitik eta mugi ipurdi, beso, burua!

Bizitzari otoitza

urtarrila 21, 2015

“Musikarik gabe, bizitza akats bat litzateke” Friedrich Nietzsche Nietzschek estimu handitan zuen “Bizitzari ereserkia” izenez birbataiatu zuen hori. Franz Overbeck adiskideari 1887an idatzitako gutun batean hala zioen: «Noizbait, etorkizunean, ereserki hori kantatuko da nire omenez: demagun, hemendik ehun urtera, ni nor izan naizen ongi ulertu denean». Ecce homo famatuan ere, Honela mintzatu zen Zaratustra-ri buruzko atalean, ereserkia aipatzen […]

Wanda handia!

urtarrila 16, 2015

(Irudia: RadioBroadcast) Aurreko astean Elvisi buruzko artikuluak izan genituen aldizkari eta egunkari ia guztietan. Rock ‘n’ Rollaren dinosauru horrek 80 urte beteko zituen iragan asteko ostegunean. Baina Elvis ezagunegia da; beraz, hilabete honetako ikus-entzunezkoarekin batera Elvisen laguntzari esker hasi zen emakume handi bat aurkeztu nahi dizuet (ezagutzen ez duzuenontzat): Wanda Jackson. Irailean kontzertu bat eman […]

Eskuma eskumaren aurka

abendua 4, 2014

Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi […]

Juduak sionismoaren kontra, Alemanian Israelen alde

uztaila 28, 2014

(Irudia: NKUSA taldeko manifestazioa) Ezintasunetik idatzitako kolaborazioa da hau. Hitzok idazten ditudan bitartean egunkarietako zifrek gora egiten dute: 1030 hildako, 20 egun, 6.000 zauritu eta 200.000 errefuxiatu baino gehiago. Gazako errealitate gordina. Sarraski hau gelditzeko itxaropenarekin Euskal Herriko kaleak laster betetzen dira Palestinaren aldeko pankarta, kartel eta ikurrez. Herri txikienetan ere sarraskia gelditzeko kontzentrazioak egiten dira. Nolabait, […]

Amiri Baraka – Why is We americans

maiatza 26, 2014

(Irudia: Amiri Baraka) Hilabete honetako kolaborazioak Estatu Batuetan harrapatu nau oporretan, Alabamako errepide amaigabeen eta Mississipi ibaiko rock ‘n roll doinuen artean. Banuen bideo bat erdi prest zuei aurkezteko, baina bertakoekin garagardo bitsetan solasaldi anitz trukatu ostean, aurrez ezagutzen ez nuen pertsonaia handi bat deskubritu dut, Amiri Baraka. Urtarrilean zendu zen 1934an jaiotako poeta eta […]

Infernuko Mojak eta A Wall Is A Screen

apirila 7, 2014

(Irudia: A Wall Is A Screen, Hanburgo) Kaixo ‘Elearazi-zale’ guztioi! Galder naiz, orain dela lau aste Danelek eta Garazik jaurti zuten amuari koxk egin dion arrainetako bat. Euskal itzulpengintzaren inguruan komunitatea sortzeko beharraz aritu zitzaizkigun elearazi.org webgunearen bigarren urtemugan, eta halaxe izan behar dela uste dut nik ere, komunitatearen bidez eztabaidari eta sorkuntzari ateak ireki […]

Patti Smith

martxoa 14, 2014

(Irudia: Patti Smith, Finlandian egindako kontzertu batean). Patti Smith (Chicago, AEB, 1946) musikari eta poeta estatubatuarra. Chicagon eman zuen haurtzaro eta nerabezaroa, baina 20 urte ingururekin New Yorkera joan zen bizitzera, bizipen berrien egarri. Jende gehienak musikagatik (punka, rocka eta egile-abeslaria) ezagutzen badu ere, berandu antzean ekin zion ibilbide horri, hastapenetan askoz gehiago jorratu zituen […]

Alina Orlova

martxoa 13, 2014

Lituaniako Visagine hirian sortu zen Alina Orlova poeta eta musikaria (sortzez Alina Orlovskaya), 1988an. Lituanieraz, errusieraz eta ingelesez konposatzen eta kantatzen du, adituek diotenez indie folk estiloan. Oso gazte hasi zen abestiak konposatzen, ahotsa eta pianoa soilik. Jaioterriko zazpi eskoletako bost errusieraz baziren ere, jatorri poloniar-errusiarreko gurasoek (lituanieraz jakin ez arren) seme-alabak lituanierazko batera bidali […]

Sílvia Pérez Cruz

martxoa 12, 2014

Sílvia Pérez Cruz (Parafrugell, Girona, 1983) abeslari eta musikari katalana. Herri-musikaren eta jazzaren bueltako generoak lantzen ditu eta baten baino gehiagoren azala hunkitzen du bere ahots indartsuak eta abesteko modu apasionatuak. Solfeoa, pianoa, saxofoia eta kantua ikasten hasi zen haurtzaroan eta musika-ikasketak egin zituen Bartzelonako ESMUC eskolan. Hainbat taldetan eta kolaborazio-proiektutan aritutakoa da, eta duela […]