Lau pareten arteko gerrak

otsaila 26, 2015

Iruzkinak ezgaituta

portada1033

Literatura kritika hau Gara egunkarian argitaratu zen estreina, otsailaren 21ean. Lau pareten arteko gerrak Izenburua: Soldaduaren itzulera Autorea: Rebecca West Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán Argitaletxea: Erein eta Igela, 2015 Literatura Unibertsala bildumaren azken fruituetako bat da gaur hizpide hartuko dudan liburua, Soldaduaren itzulera (Rebecca West/Maialen Berasategi), hain zuzen, EIZIEk munduko literatura sustatzeko, duela hogei urte […]

Atalak: Hausnarketa

Euskaldunen mundua Piarres Larzabalen arabera

otsaila 23, 2015

Iruzkinak ezgaituta

Piarres_Lartzabal

Donostiako Ernest Lluch kultur etxean elkartu ginen larunbatean, leihotik uraz blai zegoen Anoetako zelaia ikusten genuela, Literatura Eskolako ikasturteko bosgarren saioan. Ixabel Etxeberria izan genuen oraingoan hizlari, eta Piarres Larzabal eta haren antzerkigintzaren panoramika bat eskaini zigun prentsako artikulu, bideo eta argazki bidez. Aurten egiten du mende bat Piarres Larzabal sortu zela, Azkainen, familia xume […]

Atalak: Kronikak

Oso harro gaude, Kobane! (I)

otsaila 18, 2015

Iruzkinak ezgaituta

Syria-YPJ-Fighters-in-Kobane

Urtarrilaren azken astean indar kurduek Kobaneren gaineko kontrol osoa hartu zuten. Horren harira, The Guardian egunkariak hiria askatze bidean bizitza eman zuten lau emakumeri buruzko artikulu bat argitaratu zuen, We are so proud! izenekoa. Mona Mahmood kazetariak bizitza galdu zuten emakume hauen familiako kideekin hitz egin zuen, eta artikulu batean bildu zituen entzundakoak. Gaur lehendabizikoa duzue, Shireen […]

Etiketak: ,

Itzultzaileak mintzo: Xabier Olarra Lizaso

otsaila 16, 2015

Iruzkinak ezgaituta

DSC00268_1

Xabier Olarra Lizaso (Tolosa, 1953): itzultzailea eta Igela argitaletxeko editorea. Hamaikatxo liburu ekarri ditu euskarara, hala Igelarekin, soilik itzulpena kaleratzen baititu etxe horrek, nola beste ekimen batzuen barruan. Taldean ere aritu izan da itzultzen, eta horri buruzko saioa egin zuen UPV/EHUko ikastaro batean. Olarrak euskaratu ditu, besteak beste, Dashiell Hammetten, Raymond Chandlerren eta Raymond Queneauren […]

Atalak: Hausnarketa

Autoreak plazara: Eva Forest

otsaila 12, 2015

Iruzkinak ezgaituta

96

Aurkezpen gutxi behar du honezkero Eva Forestek gurean; Bartzelonan 1928an jaiotako ekintzaile, idazle eta pentsalaria, lotura estua izan zuen Euskal Herriarekin, eta hain zuzen ere, Hondarribian (Gipuzkoa) bizi izan zen hainbat urtez. Bertan zendu zen, 2007an. Ezin aipatu gabe utzi Alfonso Sastre senarrarekin batera sortu zuen argitaletxea: Hiru. 1991n jarri zuten martxan, eta bertako zein […]

Hamaika poema: Nicanor Parra

otsaila 10, 2015

2

NicanorParra

(Argazkia: Fundación Iberoamericana) «Poetek ez dute biografiarik» Nicanor Parra Iaz bete zituen 100 urte poeta txiletar handi honek. Artista sendi bateko nagusiena da (Violeta arrebaren poema bat ere ekarri genuen), matematikaria eta fisikaria, eta antipoesiaren sortzailetzat dute askok. Liburu anitz argitaratu ditu, besteak beste, Cancionero sin nombre (1937), Poemas y antipoemas (1954), Sermones y prédicas […]

Etiketak: ,

Zeu ere izan zaitezke aliatu

otsaila 6, 2015

Iruzkinak ezgaituta

The-riot.

Irudia: Stonewalleko protestak, 1969an Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina,  urtarrilaren 25eko alean Zeu ere izan zaitezke aliatu Urte berriari hasiera eman genionetik bizpahiru aste pasa diren honetan, eta argi geratu zaizun honetan, berriro ere, temati saiatu ezean, nekez beteko dituzula abenduaren 31n zeure buruari ezarritako helburu horiek guztiak; azken batean data […]

Etiketak:
Atalak: Hausnarketa

Kezka pertsonaletik kolektibora

otsaila 4, 2015

Iruzkinak ezgaituta

aldamenekoa_azala

(Azaleko irudia: Kanako Abe) Izenburua: Aldamenekoa Egilea: Ainara Gorostitzu Mujika Argitalpena: Elkar, 2012   Gelditu eta ingurura begira jartzeko premiak bultzatuta ekin omen zion Ainara Gorostitzu Mujika kazetariak Aldamenekoa izanen zena idazteari. Baita buruan ostatu hartu zuten galdera geroz eta ugariagoei erantzuteko beharrak ere. Bi urte inguru luzatu zen elkarrizketa-, ikerketa- eta idazketa-prozesua bukatu zuenerako, […]

Atalak: Hausnarketa

Samanta Schweblinek ahoa bete txori

otsaila 2, 2015

Iruzkinak ezgaituta

ece9f7b9ce

The Birds [Txoriak] filmeko eszena bat Otsaileren lehen astearekin datorkigu Samanta Schweblinen sortako bigarren alea, autore argentinarraren bilduma sonatuenari izenburua ematen diona, hain justu ere. Berbaratza blogekoek amua eskaini ziguten, eta orain oso-osorik daukagu irakurgai, Xabi Aizpurua Ugartek itzulia. On egin, ahoa bete txori. Ahoa bete txori Itzultzailea: Xabi Aizpurua Ugarte Silviaren autoa etxe aurrean […]

Itzultzaileak mintzo: Mirentxu Larrañaga Sueskun

urtarrila 30, 2015

1

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Urtarrilaren azken hondarrean ekarri dugu gure urteko lehen itzultzaile hizlaria: Mirentxu Larrañaga Sueskun. Dorothy Parkerren Hona hemen gu biok  (Elkar/Alberdania, 2005) bilduma euskaratu zuelako ezagutzen genuen guk, eta etxeko lanak egin ostean jakin genuen beste bi literatur lan oso ezagun ere bazituela itzuliak (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa –Alberdania, 2006– eta Peaceful soldadua–Alberdania, 2006–), ikus-entzunezkoen itzulpenean […]

Atalak: Hausnarketa