Charles Bukowski Zintak

abendua 10, 2012

1

CharlesBukowski

eta guztiek zioten: “Chinaski, Chinaski, zinez gizon handia haiz…” Soilik mitozaleentzat (edo batez ere). Charles Bukowski (Alemania, 1920 – AEB, 1994) autore eta poeta estatubatuar aski ezaguna, Kalifornia horailaren alde ilunenak zorrozki deskribatu zituena; alkoholikoa, jokalaria, misantropoa. Euskaraz irakurri dizkiogu hainbat: (argitaraturikoak aipatzearren) Mikel Olanoren eskutik Infernuko hesteetan (Elkar, 2008) eta Satanen seme (Elkar, 2007) […]

Etiketak:

Editoreak mintzo: Mikel Soto eta Xabier Mendiguren

abendua 3, 2012

Iruzkinak ezgaituta

biak

Literatur lan itzuliak kaleratzerakoan, figura garrantzitsua da editorearena. Itzulpena berrikusten eta zuzentzen du, aholkuak egiten ditu, itzultzailearekin negoziatzen du. Edo hala beharko luke, itzultzaileak hainbeste mamitutako testuan ez baitu hamaikagarren irakurketan akatsik antzematen. Edo ez dio antzemateari uzten. Bestelako tramite ezkutuagoez ere arduratzen da, eskubideak, diseinua eta ondoko zabaltzea kasu. Galdeketa egin diegu Txalaparta argitaletxeko […]

Atalak: Hausnarketa

Neutraltasunaren mozorroa

abendua 2, 2012

Iruzkinak ezgaituta

Weapons_of_Mass_Creation

Berriako Hirudia ataleko hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Editore baten ahotik aurkezten ari den liburua «oso politikoa» dela entzuten dudan bakoitzean alarma pizten zait. Adjektiboak egiten dit kirrinka lehenik, baina baita graduatzaileak ere. Politikoa dela aipatzeko beharrak esan nahi du, antza, badirela liburu ez-politikoak, […]

Etiketak: ,
Atalak: Hausnarketa

Geografia eta gorputzak (I)

azaroa 28, 2012

Iruzkinak ezgaituta

tunick

(Irudia Spencer Tunick argazkilariarena da) Pasa den hilabetean, irailaren 30ean, eman zitzaion hasiera Donostiako Emakumeen Etxeak aurtengo ikasturterako antolatu duen Irakurle Eskola Feministari, pentsamendu feminista aztertzea helburu duen guneari, zeina Iratxe Retolazaren (besteak beste: literatura kritikari eta ikerlaria, feminismo literarioez diharduen Sareinak blogaren sortzaileetakoa, EDO! argitaletxe berriki eratuaren eragileetakoa) gidaritzapean aurrera eramaten baita. Saioak bi […]

Atalak: Kronikak

ASKI DA!

azaroa 25, 2012

2

feminism

Zenbat emakume erail, bortxatu, zapaldu zituen indarkeria matxistak atzo, herenegun, iaz? Eta zenbat erailko, bortxatuko, zapalduko ditu gaur? Ehunka, milaka, milioika. Gehiegi. Emakume bakarra gehiegi. Jakitun gara, indarkeria matxista egunero, maila guztietan eta alor guztietatik borrokatu beharreko erasoa dela, aldaketa apurka gauzatzen joango dela eta guk tinko eutsi behar diogula egunez egun jendarte ereduak inposatutako […]

Literaturaren autonomiaz

azaroa 22, 2012

4

anton

(Garazi Ugaldek bidali digu kronika hau. Mila esker berari, kolaborazioen metxa pizteko behar genuen sua eskaintzeagatik. Etorriko ahal da atzetik petardo sorta zaratatsua!) Antón Figueroa (Chantada, Lugo, 1943) idazle eta katedratiko galiziarra entzuteko parada izan genuen azaroaren 15ean eta 16an Gasteizko Letren Fakultatean, “Ideología y autonomía del campo literario (artístico)” mintegi irekiaren aitzakian. Mahaiaren bueltan […]

Atalak: Kronikak

Krisian ere, harribitxiak

azaroa 19, 2012

Iruzkinak ezgaituta

durango-irudia

Ate joka dugu argitaletxeentzako urteko datarik garrantzitsuena den hori, eta uste dugu aurtengoa erabakigarria ere izanen dela krisiak kolpekatutako argitaletxe eta egitasmo apalentzat. Guk, elearazin, ez dugu aunitz berezirik eginen 47. Durangoko Azokaren harira, baina ezin bazter utzi. Ez dugu aireratzen den oro-da-eder-guztiok-gara-lagun giroa salatuko, ezta ebentoaren aldeak arakatuko ere, milaka hitz entzun baititugu dagoeneko […]

Autoreak plazara: Elena Poniatowska

azaroa 13, 2012

4

elenadama18

Elena Poniatowska (Paris, 1932) kazetari eta idazle mexikarra, mugimendu ezkertiarrean eta feministan luzez jardundakoa. Frantzian jaio eta bertan bizi izan zen 10 urte bete arte, alegia, Bigarren Mundu Gerraren hastapenera arte, ondoren Mexikora egin zuen ihes ama eta ahizparekin. Ama Mexikoko familia burges bateko kide zuen eta aita, aldiz, aristokrata poloniarra. Pita Amor poetaren iloba […]

Arratsalde hodeitsu batez*

azaroa 11, 2012

Iruzkinak ezgaituta

teatro-shakespeare

Berriako Hirudia ataleko bigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Artikuluak idazteko zeregina errazteko, saiatu naiz arloa zedarritzen. Saiatu naiz literaturari mugak jartzen; literaturaz idatzi behar duzu, esan zidaten, eta hain zabala iruditu zitzaidan non ez itotzeko harresiak eraikitzeko beharra sortu bainuen. Zerbait kanpoan utzi behar, beraz, […]

Etiketak: ,
Atalak: Hausnarketa

Itzultzaileak mintzo: Bego Montorio

azaroa 5, 2012

Iruzkinak ezgaituta

Bego Montorio

Irakurle batzuek ezaguna izanen duzue, behin ezagututa nekez ahanzten baita Bego Montorio. Batzuek zortea (edo txiripa) izan genuen eta irakasle egokitu zitzaigun Letren fakultatean; ezagutu eta berehala karrerako “salbatzen diren” irakasle multzoan sartu genuen. Beti ateratzen du denbora ikasleekin egoteko, ariketak xehe-xehe zuzentzeko, haien galdera eta kezkei erantzuteko, baita ikasgaiaz haragoko galderei ere. Irakasle hurbil […]

Atalak: Hausnarketa