Orriotan daude «munduak bere baitan dituen mundu ugariak; pentsalariak eta sentilariak; jakingurak, galde egiteagatik zigortuta, eta menderakaitzak eta galtzaileak eta ero polittak, lurraren gatza eta piperra izan eta badirenak». Preso batek baino gehiagok jotzen du hitz artera, kartzela barruko zein kanpoko komunikazio asko eta asko idatziz izaten baita, gutun bidez. Batzuek ale ederrak […]
Irudia: Iazko Azokako kartela, Itziar Okariz artistak egina. Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, abenduaren 7ko alean. Ni banoa Ez naiz saiatu ere egingo. Iskin egiten. Gaiari. GAIARI. Ebentoari. Munstroari. Eta, hortaz, nire pendulu-izaera onartu, eta kontua ez ebitatzetik harago, erdigunera ekarriko dut euskal kultura delako hori zentro bilakatzen den garaia. Albistegien […]
Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi […]
Oihartzun handia izan duela eta, gaur, euskararen eguna ez ezik Nafarroaren eguna ere baden honetan, duela egun batzuk Joxe Mari Esparzak plazaratutako artikulu hau euskaratu dugu. Ea eztabaida gurera ere iristen den edo, behintzat, euskaldun guztiongana zabaltzen. Ager Vasconum eta ezker abertzalea Joxe Mari Esparza Zabalegi Gamazadak ekarri zuen eztanda euskaltzalearen ondotik, hiru aldiz […]
Irudia: Egañaren grafikoetako bat Larrabetzuko Anguleri ezagunean egin genuen Literatura Eskolako bigarren saioa, Ibon Egaña irakasle eta literatur kritikaria gidari genuela, hain zuzen ere, bi alor horiek lotzen zituen mintzaldiarekin: “Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005)”. Izan ere, azken hiru hamarkadetan euskarazko literaturaren kritikak izan duen bilakaera aztertu du Egañak doktore tesian. Laster argitaratuko […]
Autoreak plazara atalerako ekar genezakeen Amélie Nothomb maitea, baina euskaraz ez da hain ezezaguna, bi liburu baititugu Joxan Elosegi itzultzaileari eta Igela argitaletxeari esker: Katilinarenak eta Durduzaz eta dardaraz. Oraingoan Métaphysique des tubes (Le livre de poche, 2000) gozagarriaren hasierako atalak dakarzkizuegu, ea argitaletxeren batek amuari kosk egiten dion, Elosegiri monopolioa kentzeko moduan. On egin! […]
Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]
Postaria da eta Baionan bizi da. Maiz entzun dugu bere izaera/egoera hiru aldiz periferikoa dela, iparraldekoa, emaztea eta lesbiana delako. Beltza izatea bakarrik falta zaiola. Ezaguna bezain oparoa da Itxaro Bordaren literatur ibilbidea. Nobela anitz kaleratu ditu, poesia liburuak, saiakerak, artikuluak, pastoral bat ere aurten, narrazioak eta ezin konta ahala itzulpen. Maiatz aldizkarian kaleratu ditu […]
Iraitz Urkulo elearazleari esker dakarkizuegu gaurkoa, Georges Perec idazle frantziarraren eleberri labur bati buruzko iruzkina. Axolagabe Gizon bat lotan / Georges Perec (Juan Luis Agirre) / Igela, 2014 Georges Perec XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturak erditu zuen idazle errealistarik nabarmenetakoa da. Korronte existentzialistan txertatzen den Gizon bat lotan izenburuko eleberri laburra, 1967an idatzia, autore […]
Artikulu hau Argia aldizkariko Zirtak sailean argitaratu nuen estreina, urriaren 26ko alean. Barkatu, Amaia Baldin eta atarikoetan ohikoa edo behintzat itxura onekoa bada nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera, edo behin hasita handinahiki egin nahi izatekotan, nork bere planteamendu estetikoa/literarioa/dena delakoa aurkeztea, berdin da oso hastapenetako tipikoa nork bere erreferentziak omentzea eta izen-abizenez […]
abendua 15, 2014
Iruzkinak ezgaituta