Kurt Vonnegut Jr. (Indianapolis, AEB 1922 – New York AEB 2007) idazle eta marrazkilari estatubatuarra, ezaguna da zientzia-fikzioa, satira eta umore beltza uztartzen dituen, gerlaren zentzugabekeria salatzen duen eta ilustrazioz josita dagoen literatura egiteagatik. Ingeniaritza ikasketak egiten ari zela soldadu joan zen eta 2. Mundu Gerlan tropa estatubatuarrekin borrokatu zen. Alemanian preso hartu zuten 1944an […]
Ez pinturarik, ez oihalik, ez buztinik. Gorputza bera da performance egile guatemalar honen hizkuntza artistikoa. “Zintzoa izan behar dut: ez dakit margotzen, ez marrazten, eta ez nintzen arte eskola tradizional batetik igaro, bat-batean heldu nintzen, eta adierazpen garaikideekin egin nuen topo”, zioen Centroamérica21 aldizkariak egindako elkarrizketan. Hamar metroko garaieran zintzilikatu zen Guatemala Hiriko kale nagusi […]
Atal honen helburua da mundu zabaleko idazleak, ezagunegiak izan ez arren guk arras interesgarritzat ditugunak, euskarara ekartzea. Hilero autore bat aurkeztuko dizuegu, zenbait datu biografiko emango eta garrantzitsuena, testuren bat itzuliko dugu. Pasarte laburrak edo poemak euskaratzea da gure asmoa, hartara unean uneko idazlearen literaturaren mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dezazuen. On egin, beraz. Martxorako […]
maiatza 21, 2012