(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]
Astearte iluntzean ez zen, tamalez, egunean zehar metatutako sapa apalduko zuen galernarik sartu eta ekainaren 27a udako egunik sargoriena izango zelako profeziarekin iratzarri gintuen irratiak biharamunean. Bederatzietarako bagenekien iragarpena gupidagabeki beteko zela, hala ere, beste hiru hitzaldi mamitsu aditzeko gertu eta, halaber, parte hartzeko gogotsu agertu ginen Markeskuara, bigarren eguna praktikoagoa izango baitzen.
Gerardo Markuleta euskal itzulpengintzaz orokorrean mintzo da elkarrizketa honetan, eta berriki plazaratu duen Jean Echenoz-en “Lasterka” (Meettok, 2011) obraz zehazkiago. Gerardo Markuleta esperientzia handiko itzultzailea izateaz gainera, baditu zenbait testu argitaratuak, poesia, batez ere. Echenozen lanaz gainera, Sergi Pàmies katalanaren “Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu” ipuin-bilduma euskaratu zuen iaz, Txalaparta argitaletxearen eskutik (hona, […]
maiatza 13, 2014