Browsing Tag »Hirudia«

Ironiaz

martxoa 17, 2013

Berriako Hirudia ataleko zortzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Literatur kritiketan eta liburu-aurkezpenen kroniketan usu aipatzen dute kazetariek, autoreak esana ala haiek ondorioztatua, liburuak kontaketa ironikoa duela edo idazleak ironiaz landu duela gaia, zeinahi dela ere. Bilaketa azkar eta ez oso profesional batek erakusten digu gurean […]

Sareko sasiak

otsaila 24, 2013

Berriako Hirudia ataleko zazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Literatur itzultzaileak itzultzen duela esaten duenean ea zergatik ez duen idazten galdetzen diote. Hori, eta zenbat hizkuntza dakizkien. Lehenengo galdera horretan bi aurresuposizio argi daude: «zergatik ez idatzi» galdetzean itzulpena bestelako jarduna dela esaten diote; «zergatik ez» […]

Gurean kopla gutxi

otsaila 3, 2013

Berriako Hirudia ataleko seigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Nehork ez du zalantzan jartzen bertsolaritza literaturaren parte dela, ahozko literatura deitzen den horrena. Akademian balio hori ematen dio, besteak beste, Euskaltzaindiko Literatura Terminoen Hiztegiak, eta hala definitzen: «Bertsolaria beharrezkoa da euskal bestetan. Alaitzen ditu biltzarrak, ezteiak […]

Kanpora, barrura begiratzeko

urtarrila 13, 2013

Berriako Hirudia ataleko bosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Izenburuak bestela iradoki balezake ere, ez naiz leihoez ari. Une batez kanpora begira jarri gintuen Iñigok aurreko igandean, «kanporako idatzitako» lan bat aipatu zuenean. Gero eta gehiago direla esanen nuke kanpora begira egiten diren sorkuntza-lanak, edo agian […]

Egilea hil (ez)beharraz

abendua 23, 2012

Berriako Hirudia ataleko laugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Ghettoa egonkortzen edo desegiten ote duten oraindik ere zalantza dudan irakurle klub horietako batera joaten naiz, ahal dudan guztietan, hilean behin, Gasteizen. Beste irakurleengandik anitz ikasten dudalako noa, bereziki; beti harritzen naute aipatzen diren ñabardurek, interpretazioek, […]

Neutraltasunaren mozorroa

abendua 2, 2012

Berriako Hirudia ataleko hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Editore baten ahotik aurkezten ari den liburua «oso politikoa» dela entzuten dudan bakoitzean alarma pizten zait. Adjektiboak egiten dit kirrinka lehenik, baina baita graduatzaileak ere. Politikoa dela aipatzeko beharrak esan nahi du, antza, badirela liburu ez-politikoak, […]

Arratsalde hodeitsu batez*

azaroa 11, 2012

Berriako Hirudia ataleko bigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Artikuluak idazteko zeregina errazteko, saiatu naiz arloa zedarritzen. Saiatu naiz literaturari mugak jartzen; literaturaz idatzi behar duzu, esan zidaten, eta hain zabala iruditu zitzaidan non ez itotzeko harresiak eraikitzeko beharra sortu bainuen. Zerbait kanpoan utzi behar, beraz, […]

Fikzioaren mugak

urria 21, 2012

Berriako Hirudia ataleko nire estreinaldia da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Tarte honi hasiera eman zionean Landerrek bere buruari galdetu omen zion literaturari buruz zer zekien; hiruko honen alde izatea proposatu zidatenetik gisako hamaika galdera etorri zaizkit burura, gehiago Iñigoren artikulua irakurri nuenetik. Fikziozko literatura aldarrikatzen zuen, molde […]