(Irudia: konstituzioaren aurkako protesta, Madrilen. Iturria: Foroaren webgunea) Ekainak badu zerbait, airean nabaritzen da, diarrea bezala hasten dira hedatzen kurtso-amaierako txangoak, ikasbidaiak, laneko bazkariak, eta agurrak. Donostiako Emakumeen Etxeak antolatutako irakurle eskola feministaren kasuan ere hala gertatu da, eta joan ekainaren 18an egin genuen azken saioa, gero-arte bikoitza izan zena bide batez, gure biltokia Kaxilda […]
(Irudian Virginie Despentes, Renaudot saria jasotzeko atarian) Sexu-langileen eskubideen alde Itsusitasunetik idazten dut, eta itsusientzat, zaharrentzat, marigizonentzat, frigidoentzat, larrua gaizki jo dietenentzat, larru jo ezin zaienentzat, histerikoentzat, eroentzat, neska onaren merkatutik kanpo utzitako guztientzat. Eta hemendik hasten naiz gauzak garbi gelditu daitezen: ez dut ezergatik barkamenik eskatzen eta ez naiz kexu. Ez nuke nire tokia […]
(Irudian Coco Riot artistaren Genderpoo lana). Min joan da martxoa. Udaberriak ez du bizitza berririk ekarri, lore bakan batzuk asko jota zenbait zuhaitzen apaingarri gisa; ez du aurrekoarekin errotik hautsi, negutik herrestan genekartzan aje eta inertziek gurekin iraungo dutela dirudi azken egunotako gertakariak ikusita. Martxoaren zortzia indar xut bat izan zen, azazkaletaraino iritsi zitzaiguna baina […]
(Argazkia: euskonews atarikoa, Aramaioko familia bat 1865ean). (Oharra: hark esan omen zuen “ez dut astirik izan laburragoa egiteko” eta ni ere antzera ibili nintzen atzo, daneleegi ustezko objektibotasun disimulatuz makillatzeko testua, daneleegi eta asti gutxiegirekin nenbilen atzo danelekadei tekletatik urrun eusteko, hortaz, kronika erabat apetatsua dugu gaurkoa, esaldi luze eta parpailadunekin, neuk ere dut-eta hitz […]
(Argazkian Silvia L. Gilen liburuaren azala) 2013ko lehen saio feministarako izenburu luzeko liburua hartu dugu esku artean: Nuevos feminismos. Sentidos comunes en la dispersión. Una historia de trayectorias y rupturas en el Estado español (Traficantes de Sueños, 2011). Silvia L. Gil da autorea, Madrilen eragiten duen ekintzaile feminista, batez ere La Eskalera Karakola kolektiboaren baitan. […]
(Argazkia liburuaren azalekoa: Rodrigo van Zeller) Kronika hau gaurko egunean argitaratzean badakigu nahiko kamikaze dihardugula, edo hala lirudike ahalik eta irakurle gehien lortzearen ikuspuntutik behintzat. Dena den, gutako askok gaur gauean gure etxe guztiz laikoetan Ama Birjina Jesukristoz erditu zela ospatuko dugun honetan, ohikoa denez neurriz kanpo jan eta edanez (arlo ekonomikoan zein digestiboan), polita […]
(Irudia Spencer Tunick argazkilariarena da) Pasa den hilabetean, irailaren 30ean, eman zitzaion hasiera Donostiako Emakumeen Etxeak aurtengo ikasturterako antolatu duen Irakurle Eskola Feministari, pentsamendu feminista aztertzea helburu duen guneari, zeina Iratxe Retolazaren (besteak beste: literatura kritikari eta ikerlaria, feminismo literarioez diharduen Sareinak blogaren sortzaileetakoa, EDO! argitaletxe berriki eratuaren eragileetakoa) gidaritzapean aurrera eramaten baita. Saioak bi […]
uztaila 4, 2013