Browsing Tag »itxaro borda«

Maria Mercèren (b)egia

martxoa 2, 2015

Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren eskutik kaleratu du Itxaro Bordak Maria Mercè Marçalen poesia-bilduma bat. Itzulpen-prozesuak eta Marçalen obrak iradokitako hausnarketak helarazi dizkigu gaurkoan. Maria Mercèren (b)egia Egilea: Itxaro Borda Sóc aqui per que tu fores…   Urtea eman dinat hire hitzak biltzen. Ene mintzairan ere ez hintzen isiltzen. Elerik samurrenak nitinan ibiltzen Eskail nagiaz itsu, […]

Itzuldazleak mintzo: Itxaro Borda

azaroa 10, 2014

Postaria da eta Baionan bizi da. Maiz entzun dugu bere izaera/egoera hiru aldiz periferikoa dela, iparraldekoa, emaztea eta lesbiana delako. Beltza izatea bakarrik falta zaiola. Ezaguna bezain oparoa da Itxaro Bordaren literatur ibilbidea. Nobela anitz kaleratu ditu, poesia liburuak, saiakerak, artikuluak, pastoral bat ere aurten, narrazioak eta ezin konta ahala itzulpen. Maiatz aldizkarian kaleratu ditu […]

Baionan bideak urratzen (II)

uztaila 16, 2013

(Irudia: ikastaroko ikasle prestuetako batzuk) Gaur elearazleak kontua estreinatzen dugu, orain arte Danele eta Garaziren izenez etorri dira post gehienak, baina aurreratzean beste izen batek aterpetuko du gurekin kolaboratu nahi duen elearazle ororen lana. Kronika hau Garazi Ugalde lagun eta kideak idatzi du. Uztailak 11, ostegun buruzuria Baionan. Sargoria iritsi aurretik elkartu ginen ikastaroaren bigarren […]

Amaia Ezpeldoi

apirila 22, 2013

(Irudia: Gaizka Iroz. Kazeta.info ataritik) Euskal letretako detektibe errural bakar eta ezagunenaren abenturak guztiak bata bestearen atzetik irakurtzeko gogoz, abentura egarriz utzi gintuen Iratxe Retolazak herenegun emandako hitzaldiak. Aurtengo literatura eskolako zortzigarren saioan izan zen hori, Txantreako Euskaldunen Biltokian. Bertan, literatur-kritikari eta irakasleak Itxaro Bordaren (Baiona, 1959) pertsonaia enblematikoena hartu zuen solasaldirako ardatz: Amaia Ezpeldoi, hain zuzen. Jada bost […]