(Autorearen irudia: Pelu Vidal) Droga latza [Irailaren 6ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika]. Partitura gainaldeetan jartzen diren adagio, staccato eta bestelako tempo-markatzaileei zor diete izenburua post-it bizitza hauexek, doinuen presentzia ezin ukatuzkoa baita Iolanda Zúñigaren narrazio-bilduma Iñigo Roquek Pasazaiteren eskutik berriki euskaratuan, Idurre Eskisabelen hitzaurrearekin; eskaintzan bertan irakurtzen baitugu “bizitzen iraunarazle, euskarri eta gidari” dela musika. […]
Ekainaren 7ko alean Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Hainbat herritan arrotz Egunkariko aipamenaren bitartez izan nuen estreina Biribilgune eleberri honen berri, harrigarriki, Gazteluma bekaren eskutik datorren lana izanik aurreikustekoa litzatekeelako aurrez ere propaganda pixka bat gehiago jasoko zuela beste kasu batzuetan horrela izaten delako. Bego horretan. Egunkariko aipamenean jakin nuen intrigazkoa-edo zela eleberria, inkesta bat zuela abiapuntu […]
Apirilaren 12ko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. Zenbat Ariel Txoko honetan bertan aipatu zutenarekin bat nator, badirudi euskarara itzulitako poesia boladatxoan dagoela, eta hori hauspotu nahian erabaki dut liburu hauxe iruzkintzea: Denonarteanek argitaratu duen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk, Iñigo Astiz baita ere poetak euskaraz emana; nahiz eta ezagun batek esan zidan “poesia […]
Otsailaren 15eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika. MARTUTENEZ (ETA ABAR) Martutene gisako hit bati buruz aritzeko ez baita sekula nahikoa izango liburua bera irakurtzea (liburua bera irakurtzea nahikoa lan izanik ere tamainagatik, autoreak erraz darabilzkien esaldi luze ederrengatik, liburuari inguruan hazi zaion aurarekiko beldurragatik), gisako hit bati buruz aritzeko eleberria bera irakurtzea bezain garrantzitsua izango […]
Abenduaren 21eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika (izenburua aldatuta). Neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek libreago Amaren heriotzak libreago egin ninduen Pamiela, 2013 Mari Luz Esteban Ekain amaieran eman zuen Mari Luz Estebanek saiakeratik poesiara jauzia, azkenaldian irakurri dudan izenburu egurasgarrienetako batekin, eta ez dut ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen […]
Izenburua: Muskuiluak afaltzeko (Das Muschelessen) Autorea: Birgit Vanderbeke Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena Argitalpena: Pasazaite, 2013 Lau kilo muskuilu eta lau kideko familia herren bat. Hori da liburuko agertokia, eta ez da aunitz aldatzen, liburu osoa zipriztintzen baitute erdirako nazkagarri bihurtu diren muskuiluek eta agertzen ez den aitarik gabeko (hobe) familiaren nondik norakoek. Narratzaile gazte baten […]
iraila 8, 2014