Browsing Category »Euskarara ekarriak«

Nola irten armairutik patetikokeriarik gabe: ironiaren eta iraultzaren artean

urtarrila 19, 2015

Urtarrilaren 29an egingo dira zazpi urte Paco Vidarte idazle eta LGTBen aldeko aktibista espainiarra zendu zela. Filosofian doktorea, sakon ezagutu eta landu zuen Jacques Derrida pentsalari frantziarraren obra. Queer teoriak ere landu zituen, eta hamaika liburu eta artikulu idatzi. Itzultzaile gisa ere oparo aritu zen, esate baterako, Monique Wittig-en The Straight Mind and Other Essays […]

Autoreak plazara: Cherrie Moraga

urtarrila 12, 2015

Amaren abizena lehentzat hartu zuen sortzez Cherrie Lawrence Moraga denak. Baina ez hori bakarrik; erroak bereganatu zituen, hizkuntza eta identitatea, azalaren kolorearen ordainetan. Kalifornian sortu zen 1952an, ama mexikarra eta aita estatubatuarra zituen. Txikana da beraz, sortzez, lehenik, eta sinesmen hausnartuaz, gero. Standford unibertsitatean dabil lanean, eta emakume ez zurien bizitzan generoa, sexualitatea eta arraza […]

Samanta Schweblinen txakurkeriak

urtarrila 7, 2015

Irudia: Lucio Ramírez Zorteko zabiltzate Samanta Schweblinen zale euskaldunak, autore argentinarraren hiru ipuin ekarriko dizkizuegu-eta datozen hilabeteetan. Xabi Aizpurua Ugartek euskaratu eta helarazi dizkigu. Aurrez ere ezaguna genuen Schweblin gure txoko honetan, Autoreak Plazara atalerako itzuli baikenizuen haren ipuin bat. Aperitifa motz gelditu bazitzaizuen, hemen atzera ere Schweblinen kontakizun asaldagarriekin gozatzeko aukera ederra. On egin! […]

Carol Rama Forever

urtarrila 5, 2015

Carol Rama bere estudioan. Archivio Carol Rama Urte berria aukera ona izan daiteke hainbat artistaren lana ezagutzen hasteko, tartean, Bartzelonan erakusketa handi bat zabaldu berri dute MACBA arte garaikideko museoan, Carol Rama margolari italiarra ardatz. Atzera begirako bat da, Ramak azken 70 urteetan izandako ibilbide oparoa erakustea asmo. Beatriz Preciado eta Teresa Grandas aritu dira […]

Marrazoak pertsona

abendua 29, 2014

Orain dela bi aste Leipzigeko IALT institutuak Etxeparerekin elkarlanean Arestiri buruzko jardunaldi tematikoak antolatu zituen. Bertan Arestiren obra aztertzeaz gain, hainbat kontu interesgarri landu ziren: idazle galegoekin zein katalanekin izan zuen harremana eta poesia soziala, besteak beste. 50 urte pasa dira Harri eta Herri argitaratu zenetik, eta horren harira, jardunaldi hauetaz gain, Berlinen ere Arestiren […]

Eskuma eskumaren aurka

abendua 4, 2014

Azaroaren 15a da. Wundersiedel herrian gaude, Frankonia Garaian. Urtero bezala, neonaziak martxa bat egitera etorri dira, horrela izan baita azken 25 urteetan gutxienez. Baina aurten bertako herritarrek dinamika berri bat jarri dute martxan, Rechts gegen Rechts (eskuma eskumaren aurka) ekimena. Naziek ezer jakin gabe, martxa ongintza-lasterketa bihurtu dute. Eta, beraz, naziek egindako metro bakoitzagatik 10€ irabazi […]

Erribera, Erribera…

abendua 3, 2014

Oihartzun handia izan duela eta, gaur, euskararen eguna ez ezik Nafarroaren eguna ere baden honetan, duela egun batzuk Joxe Mari Esparzak plazaratutako artikulu hau euskaratu dugu. Ea eztabaida gurera ere iristen den edo, behintzat, euskaldun guztiongana zabaltzen. Ager Vasconum eta ezker abertzalea  Joxe Mari Esparza Zabalegi   Gamazadak ekarri zuen eztanda euskaltzalearen ondotik, hiru aldiz […]

Amélie Nothomben metafisika

azaroa 24, 2014

Autoreak plazara atalerako ekar genezakeen Amélie Nothomb maitea, baina euskaraz ez da hain ezezaguna, bi liburu baititugu Joxan Elosegi itzultzaileari eta Igela argitaletxeari esker: Katilinarenak eta Durduzaz eta dardaraz. Oraingoan Métaphysique des tubes (Le livre de poche, 2000) gozagarriaren hasierako atalak dakarzkizuegu, ea argitaletxeren batek amuari kosk egiten dion, Elosegiri monopolioa kentzeko moduan. On egin! […]

Autoreak plazara: Zitkala-Ša

azaroa 17, 2014

Irudia: Gertrude Käsebier Zitkala-Ša, Sioux herriko idazle, musikari eta eragile politikoa. 1876an jaio zen, Yankton erreserban, Hego Dakotan, eta 1938an hil, Washingtonen. Ama Dakota herrikoa zuen, eta aita, aldiz, europar jatorrikoa. Ama-izebek hezi zuten haurra, aitak etxetik alde egin baitzuen. Zortzi urte arte bizi izan zen erreserban, garai horretan jazo zen-eta bizitza errotik aldatuko zion […]

Uko egitearen artea

azaroa 1, 2014

Irudia hemendik hartu dugu. Euren printzipioei traizio ez egiteko sari, eskaintza edo ohorei uko egin dieten artistak ugari dira. Guganainoko oihartzuna izan duen azken kasua, Jordi Savall musikari katalanarena. Biola jotzen du Savallek, eta antzinako musikan aditua izanik, viola da gamba izeneko biola-mota berezi-bereziari eskaintzen dizkio orduak. Interpretazio onenari saria eman nahi izan diote, aurtengo […]