Browsing Category »Euskarara ekarriak«

Alina Orlova

martxoa 13, 2014

Lituaniako Visagine hirian sortu zen Alina Orlova poeta eta musikaria (sortzez Alina Orlovskaya), 1988an. Lituanieraz, errusieraz eta ingelesez konposatzen eta kantatzen du, adituek diotenez indie folk estiloan. Oso gazte hasi zen abestiak konposatzen, ahotsa eta pianoa soilik. Jaioterriko zazpi eskoletako bost errusieraz baziren ere, jatorri poloniar-errusiarreko gurasoek (lituanieraz jakin ez arren) seme-alabak lituanierazko batera bidali […]

Sílvia Pérez Cruz

martxoa 12, 2014

Sílvia Pérez Cruz (Parafrugell, Girona, 1983) abeslari eta musikari katalana. Herri-musikaren eta jazzaren bueltako generoak lantzen ditu eta baten baino gehiagoren azala hunkitzen du bere ahots indartsuak eta abesteko modu apasionatuak. Solfeoa, pianoa, saxofoia eta kantua ikasten hasi zen haurtzaroan eta musika-ikasketak egin zituen Bartzelonako ESMUC eskolan. Hainbat taldetan eta kolaborazio-proiektutan aritutakoa da, eta duela […]

Mercedes Sosa eta Violeta Parra

martxoa 10, 2014

Violeta del Carmen Parra Sandoval (1917-1967) San Fabián de Alicon sortu zen, Txilen, Santiago hegoaldean. Aita musika irakaslea zuen, eta ama laboraria. Txileko musikari handienetakoa izateaz gainera, eskultore, brodatzaile eta pintorea ere bazen. Ekintzaile politikoa ere bai, abesti batzuen letrari erreparatuz gero. Parra sendia oihartzun handikoa da, baina gaur egun, Violetarekin batera, haren neba Nicanor […]

Transfeminismoak, zer eta nola

martxoa 4, 2014

(Argazkia: Juan Carlos Ruiz, BERRIA) Ez da lehenengo aldia Itziar Ziga hizpidera dakarguna blog honetan. Errenteriar nomada ekintzaile feminista nekaezin aritu da azken hogei urteotan, eta beste batzuek ez bezala, paperera eramaten jakin du garaian garaiko hausnarketa eta borroka feministak; Andra aldizkarirako idatzi du, ex_dones mugimenduan jardun du Monica Boixekin batera eta, besteak beste, bi […]

“Apaiza”, halaxe deitzen zioten

otsaila 12, 2014

(Irudia: Annie Leibovitz) Heroinaz literatura egin zuena, hizkuntzaren birus menderaezinaren kontra borrokatu zena, drogak eta literatura arteko harremanaz jardutean ezinbestean aipatzeko izena, gehiegikerien errege: William S. Burroughs. Joan zen astean bete ziren 100 urte jaio zela. Gaur gurean haren narrazio bat euskarara ekarria. “Apaiza”, halaxe deitzen zioten “Laguntza txiki bat tuberkulosia borrokatzeko!”. Gabon gaua, drogazale zahar bat […]

Autoreak plazara: Chus Pato

otsaila 3, 2014

(Irudia: Shearsman Books argitaletxearen webgunetik) Neure buruari galdetuz estatuaren barruan aliantzak eta ereduak eta lagunak bilatzeko orduan Hegoaldekook ez ote dugun gehiegi begiratzen ekialdekoengana mendebaldean ere izan ditzakegun adiskideez ahaztuta; eta kontuan hartuz, amaren guraso gaztelakoak lan bila hona etorri ostean neba-arreba guztiak ez zirela hemen gelditu, lehengusuek sustraiak landatu dituztela ozeanoaren ertz hartan ere, […]

Nicole Brossard idazlea mintzo

urtarrila 27, 2014

(Irudia: Ivanoh Demers, LaPresse) Azken uneko kontuak direla medio, urtarrilean ezin izan dugu itzultzailerik elkarrizketatu, eta horren ordainetan dakarkizuegu beste hizketaldi bat: duela bospasei urte Nicole Brossard (Montreal, 1943) autore quebectarra berbetan jarri zuen Jonathan Ball irakasle/idazle/zinemagileak, itzulpengintza eta pentsamendu posibleen paisaia ardatz. Harreman estua du Brossardek itzulpengintzarekin, bere lanetako asko eta asko itzuli dituzte frantsesetik […]

Mikroipuinak

urtarrila 20, 2014

(Lehiaketak ugaritu dira urteotan eta Ingalaterran 2012tik da ekainaren 22a mikroipuinen eguna.) Pixa egin bitartean irakurri daitezkeen ipuinak dira. Herri mugimenduetako agenda txiki horietako orrialde bakarrean idatz daitezkeenak. Kafea (betiko italiarrean) egiten den bitartean bost irakur ditzakezu. Baina beharbada ez duzu bat bera idatziko demagun banketxean zain zauden bitartean. Zeren, laburrak izanagatik ez dute denbora […]

Artea sortzeko jarraibideak

urtarrila 13, 2014

(Irudian: Yoko Ono) Grapefruit: A Book of Instructions and Drawings by Yoko Ono (Arabisagarra: jarraibide- eta marrazki-liburu bat Yoko Onoren eskutik).  Mitozale makurrenek hemen aipatuko ez ditugun beste arrazoi batzuengatik oroitzen (eta gaitzesten) badute ere, ororen gainetik Yoko Ono (Tokio, 1933) artista da, ausarta eta haustailea. Arte kontzeptuala, musika eta zinemagintza landu ditu batez ere, eta […]

Autoreak plazara: Alki Zei

urtarrila 7, 2014

Atenasen sortu zen Άλκη Ζέη, 1925ean. Filosofia eta Arte ikasketak egin zituen Greziako hiriburuko unibertsitatean, eta gero gidoiak idazten ikasi zuen Moskuko institutu batean. 1954tik 1964ra bitartean Sobiet Batasunean bizi izan zen, Greziako gerra zibila bitartean familia hara errefuxiatu baitzen. 1964an sorterrira itzuli baziren ere, hiru urte geroago alde egin behar izan zuten berriz, diktadura […]