(Irudia: Jon Iraundegi) Celosamente gordea irratsaioko guarda izatea proposatu zidaten duela hilabete batzuk Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek. Gustura onartu nuen gonbita, eta joan zen astean mamitu nuen asmoa, kontzertu-dekalogo ezin apetatsuago batekin. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak irakurtzeko, segi beherantz…
(Irudia: 111Akademia. Aurten ere elkartu ziren Literaturian irakurle taldeak) Berriako Hirudia ataleko hamabigarren artikulua da hau, bertsio luzean. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Bakarka egiten den jardunetako batek, behintzat, ez du zertan bakardadean bukatu. Azken hamar-hamabost urteotan irakurle talde/txoko/solasaldi/eta abarrak finkatu egin dira gurean, fenomeno kultural ez ezik sozial […]
Eta hain gertukoa. Hori nabarmendu zuten, batez ere, atzo Larrabetzuko Literaturia jaialdian batu zirenek: harremanaren hurbiltasuna, eta alde guztietakoekin berba egiteko erraztasuna. Goizean goiz eguraldiak abegitsu izateko motiborik ez zuen ematen, baina hori ez da berria, eta kale nagusiko izkinako taberna txikian larunbatekoak aletu ondoren 11:00etan hurbildu ginen Anguleri Kultur Etxera, eguneko lehenbiziko lanei ekitera. […]
(Irudian Virginie Despentes, Renaudot saria jasotzeko atarian) Sexu-langileen eskubideen alde Itsusitasunetik idazten dut, eta itsusientzat, zaharrentzat, marigizonentzat, frigidoentzat, larrua gaizki jo dietenentzat, larru jo ezin zaienentzat, histerikoentzat, eroentzat, neska onaren merkatutik kanpo utzitako guztientzat. Eta hemendik hasten naiz gauzak garbi gelditu daitezen: ez dut ezergatik barkamenik eskatzen eta ez naiz kexu. Ez nuke nire tokia […]
Pasa den larunbatean, hilak 25, «Euskal literatura erotikoa» izenburupean kaleratu zuen Iraitz Urkulo euskal literaturan doktoregaiak erreportaje bat, El Correoko Territorios gehigarrian. Bertan, Edorta Jimenezi eta bioi egindako elkarrizketak oinarri hartuta, genero horren egungo egoera zein den aztertzen zuen. Kultur gehigarri hori dagoeneko sarean irakur ezin daitekeenez, maiatzeko Itzultzaileak Mintzo atala umezurtz dugunez eta Venusen delta […]
Maisua. Horrela definitu zuen atzo, larunbata, Harkaitz Canok John Cheever (Massachusetts, 1912 – New York, 1982), Bilboko Alondiga martzianoan egindako aurtengo Literatur eskolaren azken saioan. Behin baino gehiagotan errepikatu zuen idazle lasartearrak goraipamena, baina hori gaztelaniaz azpidatzitako The Swimmer pelikula ikusi eta gero izan zen. 1968ko filma da, ipuina kaleratu eta lau urte geroagokoa. Ipuina […]
Miresmena eta gorrotoa, lilura eta nazka, laudorioa eta erdeinua. Ezinegona. Muturreko sentipenak eragin ohi ditu Elfriede Jelinek (Mürzzuschlag, Austria, 1946) autoreak, eta argi dago haren lanek nekez uzten dutela irakurlea hotz. Sona handia lortu du literatur-kritikarien artean ere, eta horren erakusle da Nobel erakundekoek munduan den saririk entzutetsuenetakoa eman izana 2004an, “jendarteko klixeen absurdotasuna eta […]
Berriako Hirudia ataleko hamaikagarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Azken asteotan iritzi truke bat egon da sarean, Ion Artanok BERRIAn idatzitako artikulu baten harira. Euskal Kulturaren Transmisioari buruzko graduondokoaren kronika horietako bat zen, Idurre Alonsok eskolan esandakoei buruzkoa. Artanoren zutabeari erantzun zion Gorka Bereziartuak bere […]
(Irudia: UEUko 2013ko udako ikastaroen kartelaren zatia) Lau hamarkada daramatza UEUk euskal unibertsitatearen alde lanean, bideak urratzen. Halaber, aurten 41. urtea du erakundeari herritarren artean sona gehien eman dion egitasmoak: Udako Ikastaroak. Argitalpen-zerbitzua, urte osoko ikastaroak eta graduondoak ere eskaintzen dituzten arren, batik bat ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran forma hartzen duen lan nekaezinaren bitartez […]
(Irudia: www.ted.com) Metaforei buruzko hitzaldi batekin gatoz oraingoan, James Geary hizlari duena, TED ataritik hartutakoa. Geary estatubatuarra da sortzez, baina aspalditik bizi da Londonen. Time aldizkariko lehenengo editorea izan zen Europan. Kazetaria izateaz gainera, idazlea ere bada, eta bereiziki aforismoak maite ditu. Izan ere, berea da ingelesezko aforismo bildumarik handiena, eta horiek biltzen dituen zenbait liburu argitaratu […]
ekaina 12, 2013