Browsing Month »maiatza, 2014«

Ustelak

maiatza 27, 2014

(Irudia: Roberto Bolañoren Amberes liburuko zati bat) Berriako Hirudia ataleko hogeita seigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Batzuetan uste oker batekin bizi gara eta ez dugu okerra denik jakiten ustea ongi sendotu den arte. Edo ez dugu sekula jakiten. Batzuetan ez dakigu uste oker horren iturria […]

Amiri Baraka – Why is We americans

maiatza 26, 2014

(Irudia: Amiri Baraka) Hilabete honetako kolaborazioak Estatu Batuetan harrapatu nau oporretan, Alabamako errepide amaigabeen eta Mississipi ibaiko rock ‘n roll doinuen artean. Banuen bideo bat erdi prest zuei aurkezteko, baina bertakoekin garagardo bitsetan solasaldi anitz trukatu ostean, aurrez ezagutzen ez nuen pertsonaia handi bat deskubritu dut, Amiri Baraka. Urtarrilean zendu zen 1934an jaiotako poeta eta […]

Andereño izateko jarraibideak

maiatza 25, 2014

(Irudia: Cosima Scavolini) 1983an idatzi zuen Jamaica Kincaidek lehen liburua, At the Bottom of the River. Hamar ipuinek osatzen dute autore antiguarraren opera prima, eta Karibeko haurtzaroa, iragan mendeko azken erdian birsortzen du horietan. Tonu poetikoa darabil Kincaidek, ohi duenez, eta geroko liburuetan maiz agertuko zaizkigun gaiak suma ditzakegu honetan ere, hala nola, kolonialismoa, klase […]

Babestu aditzaren interpretazioak edo lehia askearen absurdoaz

maiatza 19, 2014

Irakurle askok honezkero jakinen duzuenez, Lehiaren Euskal Kontseiluak zehapen-espedientea ebatzi du EIZIEren kontra, elkarteak webgunean zituen erreferentziazko tarifa batzuen ondorioz, eta, horiek kentzeko aginduarekin aski ez eta 8.000 euroko isuna ezarri dio Lehiaren Defentsaren arau-hauste batengatik. Tarifak inkesta baten ondorio ziren, eta ez zuten inor behartzen, baina argibide ziren itzultzaile-interpreteentzat nahiz zerbitzu hori kontratatu nahi […]

Celosamente itsu

maiatza 14, 2014

(Irudia: Fabricio Vanden Broeck) Celosamente gordea irratsaioko guarda izateko amua bota zidaten Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek, eta neuk irentsi. Hau da emaitza. Testuak neureak badira ere, abestien aukeraketa Gaizkaren inspirazio itsuari dagokio. Etorkizun luzea opa diogu saioari. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak eta abestiak, berriz, azpian.

Euskarara ekarritako poesia

maiatza 13, 2014

(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]

Teorialariak mintzo: Silvia Federici

maiatza 11, 2014

Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialari esanguratsuenetakoa da Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). Besteak beste, emakumeen etxeko lanari buruz, komunalismoari buruz eta sorgin-ehizari buruzko ildoak jorratu eta lanak argitaratu ditu azken bi hamarkadetan. Militantziarekin eta kalean protestatzearekin ezinbestean lotuta dago, halere, bere jarduna; 1967an AEBra joan zen graduondoko ikasketak egitera eta baita bete-betean engaiatu ere hango […]

SCUM manifestua idatzi zuen emakumea

maiatza 6, 2014

(Valerie Solanas) Zergatik Manifestu baten bidez iritsi nintzen beste manifestu honetara, PUTAk eroan ninduen SCUMera[1], Beatriz Espejoren lumak ekarri zidan Valerie Solanasena (gerora aritu naiz dokumentazio-lan sakonagoetan eta konturatu naiz euskaraz ere eskainia zidatela amua, Gorka Bereziartuak lehenik Euskadi Irratian eta ondoren bere blogean esan baitzuen Solanasi buruzko zerbait, baina jarrai dezadan nire hasierako istorioarekin). […]

Maiatzaren lehenak

maiatza 4, 2014

Berriako Hirudia ataleko hogeita bosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Aurreko batean adiskide batek esan zidan Marxen Kapitala irakurri eta taldean eztabaidatzeko asmoa zuela Gasteizen zenbaitek, elkarrekin komentatzeko eta edukiari buruz hausnartzeko. Deialdi zabala eginen zuten, baina kartelean bertan «sasijakintsurik ez» jartzekotan zeuden, ez baitzuten inor […]