»elearazi«

 |  elearazi@hotmail.com  |  130 posts



Abangoardiak

apirila 14, 2014

(Argazkia: Zilar Asteko Beñat) Zilar Astearen azken egunean egin genuen Literatur Eskolaren apirileko saioa larunbatean Durangoko liburutegian. Iñigo Aranbarri izan genuen hizlari, eta Abangoardia euskal literaturan hizpide. Sarreran, kontzeptuaren definizioari edo lotzen zaizkion ezaugarriei heldu zien azkoitiarrak. Avant-garde frantsesezko termino militarretik dator: guardiaren aurretik doan horri egiten dio erreferentzia, txokeko indarra da. Aski onartua dago […]

Odola baino gehiago

apirila 13, 2014

(Margolana: From my point of view, Jalena). Berriako Hirudia ataleko hogeita laugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Anaïs Ninen Venusen delta euskarara ekarri nuenean esan nuen: «Hainbeste emakume, hainbeste alu agertzen diren liburu batean, harrigarriena egin zait hilekoa ez dela behin ere agertzen». Hutsune hori […]

Marguerite: dura et durera

apirila 4, 2014

BERRIA egunkarian kaleratu da artikulu hau Marguerite Duras sortu zela 100 urte joan diren egunean.     Tradiziozko gizon irudiari eta erlijio-eskaintzari ez ikusiarena egin zien bezala, Donnadieu aitaren izena baztertu eta Duras beretzat hartu zuen Margueritek, umetan bizitako herri baten omenez, diotenez. Abizen berriak bizirautearen eta gogortasun burutuaren oihartzuna dauka frantsesez, bigarren pertsonan, eta […]

Autoreak plazara: Djuna Barnes

martxoa 31, 2014

Ingelesezko idazketa modernistaren garapenean idazle garrantzitsua izan zen Djuna Barnes estatubatuarra (1892-1982). Emakume matxinoa izan zen, esperientzia berrien zalea, eta moral burgesa iraultzeko eta konbentzio artistikoak hankaz gora jartzeko beti prest zegoen. Aitaren ama, Zadel Turner Barnes, idazle, kazetari eta emakumeen burujabetzaren aldeko aktibista izan zen, eta eragin handia izan zuen Djuna Barnes neskatxarentzat; txikitan, […]

Esan ezin denaz (eta II)

martxoa 23, 2014

(Irudia: Andoni Canellada, Argazki Press) Berriako Hirudia ataleko hogeita hirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Emakumeok berez dagokigun espazio pribatuan geratu beharko genuke, gure gizonezkoen nahi eta beharrak asetzeko eta horien zerbitzura, aita-senar-semeen zoriontasuna helburu» esanen banu, baita hori tesitzat duen liburu arrazoitu bat idatziko banu […]

Alina Orlova

martxoa 13, 2014

Lituaniako Visagine hirian sortu zen Alina Orlova poeta eta musikaria (sortzez Alina Orlovskaya), 1988an. Lituanieraz, errusieraz eta ingelesez konposatzen eta kantatzen du, adituek diotenez indie folk estiloan. Oso gazte hasi zen abestiak konposatzen, ahotsa eta pianoa soilik. Jaioterriko zazpi eskoletako bost errusieraz baziren ere, jatorri poloniar-errusiarreko gurasoek (lituanieraz jakin ez arren) seme-alabak lituanierazko batera bidali […]

BI

martxoa 11, 2014

Bi urte dira blog honi ekin genionetik. Aurkezpenean genioen bezala, itzulpena eta literatura ardatz hartu genituen, sortzeko, ekartzeko, eztabaidatzeko eta hausnartzeko. Helburu horrekin azpidatzi ditugu ikus-entzunezkoak, egin ditugu itzulpengintzaren nahiz literaturaren gaineko gogoetak eta kritikak, ekarri ditugu autoreak eta obrak, izan gara hitzaldi eta jardunaldietan horien kronika idazteko… Orotara 170 post jarri ditugu. Gogotsu egin […]

Mercedes Sosa eta Violeta Parra

martxoa 10, 2014

Violeta del Carmen Parra Sandoval (1917-1967) San Fabián de Alicon sortu zen, Txilen, Santiago hegoaldean. Aita musika irakaslea zuen, eta ama laboraria. Txileko musikari handienetakoa izateaz gainera, eskultore, brodatzaile eta pintorea ere bazen. Ekintzaile politikoa ere bai, abesti batzuen letrari erreparatuz gero. Parra sendia oihartzun handikoa da, baina gaur egun, Violetarekin batera, haren neba Nicanor […]

Transfeminismoak, zer eta nola

martxoa 4, 2014

(Argazkia: Juan Carlos Ruiz, BERRIA) Ez da lehenengo aldia Itziar Ziga hizpidera dakarguna blog honetan. Errenteriar nomada ekintzaile feminista nekaezin aritu da azken hogei urteotan, eta beste batzuek ez bezala, paperera eramaten jakin du garaian garaiko hausnarketa eta borroka feministak; Andra aldizkarirako idatzi du, ex_dones mugimenduan jardun du Monica Boixekin batera eta, besteak beste, bi […]

Esan ezin denaz (I)

martxoa 2, 2014

(Margolana: Antigone, Frederic Leighton, 1882). Berriako Hirudia ataleko hogeita bigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Mendebaldeko pentsamenduan tragediak leku berezia hartu zuen XX. mendeko eztabaida filosofiko eta etikoetan. Horren ondorioz-edo, Sofoklesen Antigona berpiztu eta oihartzun politiko handia izan zuen, eta hainbat berridazketa, azterketa eta egokitzapen […]