(Irudia: ikastaroko ikasle prestuetako batzuk) Gaur elearazleak kontua estreinatzen dugu, orain arte Danele eta Garaziren izenez etorri dira post gehienak, baina aurreratzean beste izen batek aterpetuko du gurekin kolaboratu nahi duen elearazle ororen lana. Kronika hau Garazi Ugalde lagun eta kideak idatzi du. Uztailak 11, ostegun buruzuria Baionan. Sargoria iritsi aurretik elkartu ginen ikastaroaren bigarren […]
Itzulpena eta feminismoa[1] Sutsu eman genion hasiera bi hilabetez iragarri ostean azkenean joan zen astean egin genuen eta normalean gertatu ohi denez hain azkar pasatu zitzaigun udako ikastaroari: “Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen”. Hain justu, Bakartxo Arrizabalagaren eskutik gozatu genuen lehen saioaz; itzulpengintza eta feminismoa uztartu zituen EIZIEko lehendakari ohiak, erantzunak emateko bainoago, galderak […]
(Ajo mikropoeta, Don Simón y Telefunken taldearekin errezitatzen. Irudia: Teresa Serigó) Uztaila hilabete lodia izango da Euskal Herrian: ikurrinak Iruñeko txupinazioetan, jai-giroz mozorrotzen saiatutako eraso matxistak banderatxodun kaleetan, udako ikastaroak all over the place, Neil Young eta Frida Kahlo Miarritzen, jazza erkidegoko hiruetan… denetik. Baina soil-soilik literatur-egutegiari erreparatuta uztaila beste zerbait da, uztaila EA da. […]
(Irudia: konstituzioaren aurkako protesta, Madrilen. Iturria: Foroaren webgunea) Ekainak badu zerbait, airean nabaritzen da, diarrea bezala hasten dira hedatzen kurtso-amaierako txangoak, ikasbidaiak, laneko bazkariak, eta agurrak. Donostiako Emakumeen Etxeak antolatutako irakurle eskola feministaren kasuan ere hala gertatu da, eta joan ekainaren 18an egin genuen azken saioa, gero-arte bikoitza izan zena bide batez, gure biltokia Kaxilda […]
Berriako Hirudia ataleko hamahirugarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Esaten da Phillip Rothek idazketaren arteari buruzko aholku hau eman ziola Ian McEwani: «Idatzi gurasoak hilda baleude bezala». Badirudi gurasoen onespena bilatu gabe idazteko gomendioa zela, gurasoen muga etiko edo moralen zamarik gabe, alegia; idazlea aske senti […]
(Irudia: Erkuden Aldasoro Errea) Inma Errea (Iruñea, 1960) elkarrizketatu dugu mintzo-diren-itzultzaileen ekaineko atalerako. Iruñeko Udaleko itzultzaileak gogoeta sakonak eta jakingarriak dagizki prestutasunez bidali dizkigun erantzunetan. Ez gara, hortaz, sarreran luzatuko. Eskerrik beroenak Inmari eta zuei, aldiz: on egin! Elearazi: Kazetaria zara ikasketaz, eta hala izan zara lanbidez ere hainbat urtetan. 90. hamarkadako amaiera aldera, baina, […]
Buenos Airesen sortu zen Samanta Schweblin, 1978an. Zinema eta telebista ikasketak egin zituen Argentinako hiriburuan, eta egun irakasle dabil. Sari aunitz jaso ditu argitaratzen hasi zenetik, hots, bere lehen liburua, El núcleo del disturbio (Destino, 2002) kaleratu zuenetik. Hamahiru hizkuntzara itzuli dute bigarrena, Pájaros en la boca (2008, Emecé) ipuin-liburua, eta Casa de las Américas […]
(Irudia: Jon Iraundegi) Celosamente gordea irratsaioko guarda izatea proposatu zidaten duela hilabete batzuk Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek. Gustura onartu nuen gonbita, eta joan zen astean mamitu nuen asmoa, kontzertu-dekalogo ezin apetatsuago batekin. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak irakurtzeko, segi beherantz…
(Irudia: 111Akademia. Aurten ere elkartu ziren Literaturian irakurle taldeak) Berriako Hirudia ataleko hamabigarren artikulua da hau, bertsio luzean. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Bakarka egiten den jardunetako batek, behintzat, ez du zertan bakardadean bukatu. Azken hamar-hamabost urteotan irakurle talde/txoko/solasaldi/eta abarrak finkatu egin dira gurean, fenomeno kultural ez ezik sozial […]
Eta hain gertukoa. Hori nabarmendu zuten, batez ere, atzo Larrabetzuko Literaturia jaialdian batu zirenek: harremanaren hurbiltasuna, eta alde guztietakoekin berba egiteko erraztasuna. Goizean goiz eguraldiak abegitsu izateko motiborik ez zuen ematen, baina hori ez da berria, eta kale nagusiko izkinako taberna txikian larunbatekoak aletu ondoren 11:00etan hurbildu ginen Anguleri Kultur Etxera, eguneko lehenbiziko lanei ekitera. […]
uztaila 16, 2013
Iruzkinak ezgaituta