Itzultzaileak mintzo: Elizabete Manterola

apirila 9, 2012

10

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bigarren solasaldia labealdi berriko itzultzaile batekin egin nahi izan dugu, hain zuzen, guk bezala itzulpengintza ikasketak burutu dituen norbaitekin. Elizabete Manterola (Orio, 1982) Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Bartzelonako UABean eta azkenaldian EHUn dihardu irakasle lanetan. Otsailean aurkeztu zuen euskarazko literatura itzuliaren inguruko doktore-tesia Gasteizko Fakultatean eta egindako ikerketaz eta beste zenbait kontuz mintzo zaigu […]

Atalak: Hausnarketa

Postkolonialismoaz goxoki bat

apirila 4, 2012

Iruzkinak ezgaituta

post-colonial

Postkolonialismoa bereziki azken hiruzpalau hamarkadetan garatutako diskurtso eta mugimendu intelektuala da, inperialismoak eta kolonialismoak kulturan eta gizartean eragindakoa aztertzea helburu duena. Makina bat diziplina biltzen ditu teoriak, hala nola, antropologia, historia, soziologia, literatura, filosofia, eta gurera ekarriz, itzulpena. Korrontearen aitzindarietako bat izan daiteke beste batean elearazira mintzagai ekarriko ditugun Edward Saiden “Orientalism” entzutetsua, Spivaken subalternoaren […]

Guillermo Gómez-Peña: Bihotzerre apur bat

apirila 2, 2012

Iruzkinak ezgaituta

GuillermoGomezPena2

Amorrua emankorki  eta eraginkorki bideratzeaz mintzatu gara duela gutxi, haserrea  indar bilakatzeaz. Ziadahren ostean, beste adibide bat ekarri nahi izan dugu: Guillermo Gómez-Peña, frustrazioa eta bihotzerrea umore tantotan bustitzen eta  jalapeño minekin laguntzen dituena. Performance labur parea eta aldarrikapen poetiko bat euskaratu ditugu, ahoa bete bilis esnatzen garen astelehen tetriko horiei aurre egiteko aproposak. On […]

Vincent – Tim Burton

martxoa 17, 2012

8

tim-burton

Tim Burtonen hastapenetako altxortxo batekin gatoz oraingoan, Vincent izeneko 1982ko film laburrarekin, hain zuzen. Filmeko protagonista 7 urteko mutiko bat da, Edgar Allan Poeren literatura eta Vincent Price aktorea gustuko dituena. Lanaren oinarria Burtonek berak idatzitako poematxo bat da. Hona film laburra azpidatziekin eta poemaren itzulpena, noiz edo noiz Vincenten moduan sentitu diren guztientzat. Eskerrik beroenak Arrate […]

Rafeef Ziadah: indar hunkigarria

martxoa 16, 2012

3

rafeef

Rafeef Ziadah ekintzaile eta poeta palestinarraren errezitaldi batekin gatoz oraingoan, euskarazko azpidatziekin. Ingelesez ulertzen ez dutenentzat ere soinua pizturik entzutea gomendatzen dugu, indar ikaragarria baitu. Orain gutxi Argiak autore beraren beste poema bati jarri zizkion azpidatziak: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/bizitza-irakasten-dugu-jauna. Zein baino zein hunkigarriagoa. [youtube=http://www.youtube.com/watch?v=cnqd0dfuP6w]

Itzultzaileak mintzo: Xabier Mendiguren Bereziartu

martxoa 11, 2012

Iruzkinak ezgaituta

X.Mendiguren-b

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin dituen orok behin eta berriz entzunen zuenez, esperientzia behar da itzultzeko. Esperientziak egiten zaitu itzultzaile on, eta gu, aski ados gaude horrekin, arituaren arituz ikasten baita ofizioa. Batzuetan, halere, bazirudien esperientzia baino, itzultzeko urteak behar zirela esan nahi zuela zenbaitek, hots, ezin gazte eta itzultzaile on. Horrekin ez gaude hain […]

Atalak: Hausnarketa

Autoreak plazara: Joy Harjo

martxoa 11, 2012

Iruzkinak ezgaituta

g12c000000000000000fb760154f2050046675e23b9a1b9ae919c746f84

Atal honen helburua da mundu zabaleko idazleak, ezagunegiak izan ez arren guk arras interesgarritzat ditugunak, euskarara ekartzea. Hilero autore bat aurkeztuko dizuegu, zenbait datu biografiko emango eta garrantzitsuena, testuren bat itzuliko dugu. Pasarte laburrak edo poemak euskaratzea da gure asmoa, hartara unean uneko idazlearen literaturaren mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dezazuen. On egin, beraz. Martxorako […]

Zenbat buru hainbat aburu

martxoa 11, 2012

10

Unamunok, beste zenbaiten gisara, euskarari hileta duin bat eman nahi izan zion, gure hizkuntzak ezin omen baitzion aurre egin garai modernoei. Gaur egun, aski argi dakigu hori ez dela hala, eta bereziki hizkuntzaren beraren kanpoko arrazoiengatik nahi beste ez bada erabiltzen ere, badakigu medikuntza, filosofia, zuzenbidea, fisika eta hizkuntzalaritza gisako arlo espezifikoen inguruan euskaraz mintzo […]

Atalak: Hausnarketa

«Goizegi etorri ginen»

otsaila 8, 2012

Iruzkinak ezgaituta

igel01b

Berrogeita hamar urte dira Igela aldizkariko lehen zenbakia kaleratu zutela Txomin Peillen eta Jon Mirande idazleek, Parisen. Urteurrenaren harira kaleratu du honako erreportaje hau Juan Luis Zabalak Berrian, eta aldizkariaren berri emateaz gainera, Peillenen hitzak ere badakartza, post honen goiburukoak kasu. Igela garai hartan Euskal Herrian zegoen zentsura eta puritanismoari aurre egiteko helburuarekin sortu zen, […]

Etiketak: , ,
Atalak: Lapurtuak

“Ez duzu nire hizkuntzan hitz egingo”

otsaila 5, 2012

3

Kilito

Abdelfattah Kilito idazle eta kritikari marokoarraren azken liburua dugu izenburukoa, Berrian irakurri ahal izan dugunez. Mendebaldearen eta herrialde arabiarren arteko harremana aztertzen du, betiere (neo)kolonialismoa ardatz, ondorio edo kausatzat harturik. Sedukzioa dela dio kolonialismoaren armarik indartsuena, eta hori hizkuntza botereekin lotzen du zuzenean. Autore probokatzaile honek lan eta hausnarketa oparoa egin du itzulpengintzaren arloan, halaber, […]

Atalak: Lapurtuak