Orson Welles euskaldunen lurraldean: 1. zatia

ekaina 7, 2012

Iruzkinak ezgaituta

orson-welles

Sustatu atalari esker izan genuen Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentalaren berri. Izan ere, 1955ean BBC kate britainiarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles (Munduan zehar Orson Wellesekin) deituko zutena. Interesgarria, edo gutxienez kuriosoa iritzi genion lanari, eta gurera ekartzea deliberatu dugu. Hori […]

LITERATURIA: zugandik hain hurbil, urrun!

ekaina 4, 2012

3

literaturia

Igandea. Goizeko hamarrak. Literaturia. Zortea izan genuen eta bi autobus eta metroa besterik ez genituen hartu behar izan atzoko egunaz gozatzeko. Baina kasu, Larrabetzu ez dago urrun, besteok omen Larrabetzutik urrun. EIZIEren eskutik mahai-ingurua egin zuten Angulerin, “Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala” izenpean. Elkarteko kide Miren Ibarluzearen gidaritzapean, Xabier Mendiguren Elizegi editoreak, Iban Zaldua […]

Atalak: Kronikak

“Maitatu zure hizkuntza”

maiatza 28, 2012

Iruzkinak ezgaituta

patricia ryan

Hala eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko: bada loturarik bi […]

Autoreak plazara: Kurt Vonnegut

maiatza 21, 2012

Iruzkinak ezgaituta

vonnegut-signature

Kurt Vonnegut Jr. (Indianapolis, AEB 1922 – New York AEB 2007) idazle eta marrazkilari estatubatuarra, ezaguna da zientzia-fikzioa, satira eta umore beltza uztartzen dituen, gerlaren zentzugabekeria salatzen duen eta ilustrazioz josita dagoen literatura egiteagatik. Ingeniaritza ikasketak egiten ari zela soldadu joan zen eta 2. Mundu Gerlan tropa estatubatuarrekin borrokatu zen. Alemanian preso hartu zuten 1944an […]

Autoitzulpena, berridazketa eta bertsioak

maiatza 14, 2012

5

superyo

“Askotan egin ohi den galderari buruz berriz, alegia, zergatik ez dituen Martinek berak bere lanak itzultzen, bi ipuinekin izandako esperientziaz baliatzen da ezinezkotzat jotzeko. Lana nekea eta aspergarria egiten zitzaion, egile izateak baimentzen zuenez etengabe traizionatzen zuen testua, eta zailtasunak aldentzearren, edo hobetu asmoz, hainbeste urruntzen zen jatorrizkotik non une batetik atzera birsortze bat bilakatzen […]

Atalak: Hausnarketa

Pasarte hautatuak: Martutene

maiatza 7, 2012

2

Maquetaci—n 1

Ramon Saizarbitoriak duela gutxi plazaratutako Martutene (Erein, 2012) izango dugu oraingoan hizpide. Izan ere, berriki burutu dugu horren irakurketa, eta gogoeta, eztabaida eta hausnarketa andana sortu dizkigu. Literarioki lan itzela da, ezbairik gabe, ahots, gai eta pentsamolde ugari biltzen eta elkarlotzen dituena. Modu berezian erakarri gaituena, dena den eta nola ez, itzulpenaren inguruan esaten direnak […]

Atalak: Lapurtuak

Itzultzaileak mintzo: Koldo Biguri

apirila 30, 2012

2

biguri

Idazlea, itzultzailea eta euskaltzain urgazlea omen Koldo Biguri gasteiztarra; eta guk wikipediari amen. Halere, kontatu digute interprete lanetan ere badabilela eta Gasteizko Letren fakultateko korridoreetan ikusi izan dugu, gora eta behera. Gainera, EIZIEko lehendakaria izan zen 2000-2002 bitartean eta Senez aldizkariko zuzendaria 1994tik 1999ra. Nola egiten duen hori guztia bere gain hartzeko, ordea, ez dakigu. […]

Atalak: Hausnarketa

Azpidatzien gorazarrean

apirila 23, 2012

3

auggie-screenshot

Nor garen azaltzen saiatu ginenean gure ardi galdu izaera azpimarratu genuen, beraz, ez dadila inor harritu, mesedez, askok liburuaren eguna ospatzen duten tenore honetan, guk ikus-entzunezkoen itzulpenaren inguruko hausnarketa plazaratzen dugulako. Sorkuntza literario idatzizkoaren jarraitzaile sutsuak izaten eta liburuaren alde behar adina gurutzadatan borrokatzen jarraituko dugun arren, ezin ahantzi gure garaiaren ezaugarri den ikus-entzunezko materialaren […]

Atalak: Hausnarketa

Liburua zer den eta zer izanen den

apirila 20, 2012

Iruzkinak ezgaituta

vous brûlez de savoir

“I find television very educating. Every time somebody turns on the set, I go into the other room and read a book.” Groucho Marx, AEBetako aktorea (1890-1977) Norbaitek telebista pizten zuen bakoitzean liburu bat hartzen zuela zioen Groucho Marxek, eta horregatik zela telebista didaktikoa. Irri eginarazteko esanen zuen hori ere, baina hobe joera hedatua balitz […]

Atalak: Lapurtuak

Autoreak plazara: Regina José Galindo

apirila 16, 2012

1

regina

Ez pinturarik, ez oihalik, ez buztinik. Gorputza bera da performance egile guatemalar honen hizkuntza artistikoa. “Zintzoa izan behar dut: ez dakit margotzen, ez marrazten, eta ez nintzen arte eskola tradizional batetik igaro, bat-batean heldu nintzen, eta adierazpen garaikideekin egin nuen topo”, zioen Centroamérica21 aldizkariak egindako elkarrizketan. Hamar metroko garaieran zintzilikatu zen Guatemala Hiriko kale nagusi […]