Babestu aditzaren interpretazioak edo lehia askearen absurdoaz

maiatza 19, 2014

Iruzkinak ezgaituta

tarifak

Irakurle askok honezkero jakinen duzuenez, Lehiaren Euskal Kontseiluak zehapen-espedientea ebatzi du EIZIEren kontra, elkarteak webgunean zituen erreferentziazko tarifa batzuen ondorioz, eta, horiek kentzeko aginduarekin aski ez eta 8.000 euroko isuna ezarri dio Lehiaren Defentsaren arau-hauste batengatik. Tarifak inkesta baten ondorio ziren, eta ez zuten inor behartzen, baina argibide ziren itzultzaile-interpreteentzat nahiz zerbitzu hori kontratatu nahi […]

Etiketak: ,
Atalak: Lapurtuak

Celosamente itsu

maiatza 14, 2014

Iruzkinak ezgaituta

Fabricio Vanden Broeck

(Irudia: Fabricio Vanden Broeck) Celosamente gordea irratsaioko guarda izateko amua bota zidaten Manex Agirre eta Gaizka Amondarain Hala Bediko kideek, eta neuk irentsi. Hau da emaitza. Testuak neureak badira ere, abestien aukeraketa Gaizkaren inspirazio itsuari dagokio. Etorkizun luzea opa diogu saioari. Irratsaio osoa entzungai duzue hemen. Testuak eta abestiak, berriz, azpian.

Atalak: Sorkuntza

Euskarara ekarritako poesia

maiatza 13, 2014

1

Untitled1

(Irudia: Diario Vasco) Kronikagilea: Garazi Ugalde Joan den larunbatean Gerardo Markuleta (Oñati, 1963) izan genuen Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan, Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean. “Euskarara ekarritako poesia” izan zuen hizpide, eta poesiaren eta itzulpenaren zirrikituetan barneratzeko aukera polita eskaini zigun bertaratutako literaturazaleoi. Goizeko lehen orduetan, poesiara eta itzulpengintzara hurbilpena egin eta itzultzeko kontsigna batzuk […]

Atalak: Kronikak

Teorialariak mintzo: Silvia Federici

maiatza 11, 2014

Iruzkinak ezgaituta

IMG_9837

Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialari esanguratsuenetakoa da Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). Besteak beste, emakumeen etxeko lanari buruz, komunalismoari buruz eta sorgin-ehizari buruzko ildoak jorratu eta lanak argitaratu ditu azken bi hamarkadetan. Militantziarekin eta kalean protestatzearekin ezinbestean lotuta dago, halere, bere jarduna; 1967an AEBra joan zen graduondoko ikasketak egitera eta baita bete-betean engaiatu ere hango […]

SCUM manifestua idatzi zuen emakumea

maiatza 6, 2014

Iruzkinak ezgaituta

Valerie_Solanas

(Valerie Solanas) Zergatik Manifestu baten bidez iritsi nintzen beste manifestu honetara, PUTAk eroan ninduen SCUMera[1], Beatriz Espejoren lumak ekarri zidan Valerie Solanasena (gerora aritu naiz dokumentazio-lan sakonagoetan eta konturatu naiz euskaraz ere eskainia zidatela amua, Gorka Bereziartuak lehenik Euskadi Irratian eta ondoren bere blogean esan baitzuen Solanasi buruzko zerbait, baina jarrai dezadan nire hasierako istorioarekin). […]

Atalak: Hausnarketa

Maiatzaren lehenak

maiatza 4, 2014

Iruzkinak ezgaituta

Das-Kapital

Berriako Hirudia ataleko hogeita bosgarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Aurreko batean adiskide batek esan zidan Marxen Kapitala irakurri eta taldean eztabaidatzeko asmoa zuela Gasteizen zenbaitek, elkarrekin komentatzeko eta edukiari buruz hausnartzeko. Deialdi zabala eginen zuten, baina kartelean bertan «sasijakintsurik ez» jartzekotan zeuden, ez baitzuten inor […]

Atalak: Hausnarketa

Autoreak plazara: Alejandra Pizarnik

apirila 29, 2014

1

pizarnik_muneca_600

Alejandra Pizarnik (Buenos Aires, Argentina, 1936-1972). Poeta. Biografia: Europatik ihes egin zuen familia judutar baten alaba, Buenos Aireseko Avellaneda auzoan jaio eta bertan zendu zen. Hezkuntza nahiko liberala jaso zuen, familiak ez baitzuen diru-arazo larririk eta aita ideia liberalen jarraitzailea baitzen; hala ere, haurtzaroa garai zaila izan zen Pizarnikentzat, konplexuz betetako umea zen, besteak beste, […]

HHLL (berriz)

apirila 23, 2014

Iruzkinak ezgaituta

olariaga_liburua

(Irudia: Antton Olariaga) Iazko ereduari jarraitu eta hogei liburu aukeratu ditugu aurten ere Liburuaren egunerako, apirilaren 23 honetarako. Hogei testu euskaraz, geure ustean irakurtzekoak. Iazko eredu bera darabilgula diogu, eta, beraz, orduan esandakoek oraingo honetarako ere balio dute: «gustukoak dira itzulpen ona iruditzen zaigulako, liburu ona, edo beste arrazoi estetiko, linguistiko edo politikorengatik aipagarriak iruditzen […]

Etiketak:
Atalak: Lapurtuak

Antologoak mintzo: Aritz Galarraga

apirila 21, 2014

Iruzkinak ezgaituta

GŸnther Walraff, periodista alem‡n, Donostia, 21 de mayo 2011

(Irudia: Conny Beyreuther) Aritz Galarraga (Hondarribia, 1980). Literaturaren teorian eta literatura konparatuan lizentziaduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lan egiten du. Euskal Ikasketen alorreko irakaslea da, 2007tik. Sarri kolaboratzen du prentsan: 2005tik aurrera literatur kritikak idatzi izan ditu Mugalarin, Argian, Deian eta Erlean, eta telebistari buruzko zutabea du Berrian, 2011tik. Horrez gain, Kevin Herediaren laguna da eta Taperware […]

Atalak: Hausnarketa

Saltsero bat pelotoian

apirila 16, 2014

Iruzkinak ezgaituta

zabaleta

(Argazkia: Noticias de Gipuzkoa) Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailak antolatuta, Josu Zabaleta izan genuen atzo Gasteizko Letren fakultatean. Bere ibilbideari buruz, eta, ondorioz, itzulpengintzaren ibilbideari buruz mintzatu zitzaigun itzultzaile eta idazle gipuzkoarra, “Euskarazko literatura itzulpena: lehena, oraina, geroa” izeneko hitzaldian. Koldo Biguri irakasleak egin zituen atarikoak eta aurkezpen-lanak; Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala iaz jaso zuela […]

Etiketak: ,
Atalak: Kronikak