Balio du arteak katarsirako? Bai. Baliatzen da nahikoa? Ez. (Argazkia: Regina José Galindoren arte-ekintza bat) Harkaitz Cano gonbidatu zuen Arrasate Euskaldun Dezagun taldeak pasa den asteazkenean Kulturarte kultur etxera, eta hitzaldiaren aitzakiaz, Arrasateko liburutegi ederra ezagutzeko aukera izan genuen etxe honetako elearazleok. Memoriaz eta minaz hitz egitera etorri zitzaigun Cano, artearekin lotuta betiere, eta baten […]
EIZIEk antolaturiko ikastaroaren azken egunean beroa uxatzeko abaniko inprobisatuak izan ziren nagusi Miramarreko areto itzaltsuan, batez ere aurreko egunean konfiatuta praka motz eta tirantetan joan ginen guztiok hoztu, eta, beraz, hurrengo egunean arropa gehiegirekin azaldu ginelako. Xabier Olarra, Jon Alonso eta Harkaitz Cano izan ziren hizlariak asteazkenean, eta beren esperientziatik abiatutako saio praktikoak eskaini zizkiguten, […]
Maisua. Horrela definitu zuen atzo, larunbata, Harkaitz Canok John Cheever (Massachusetts, 1912 – New York, 1982), Bilboko Alondiga martzianoan egindako aurtengo Literatur eskolaren azken saioan. Behin baino gehiagotan errepikatu zuen idazle lasartearrak goraipamena, baina hori gaztelaniaz azpidatzitako The Swimmer pelikula ikusi eta gero izan zen. 1968ko filma da, ipuina kaleratu eta lau urte geroagokoa. Ipuina […]
Argazkia: EHU (Elizabete Manterola irakasle eta lagunak bidali digu kronika hau. Bihotz-bihotzez eskerrak gure amuei tira egitearren eta gainera hain modu dotorean!) Axun Aierberen omenezko hirugarren itzulpen tailerra Durangoko azoka igaro berritan eta Gabonetako oporrak hartu aurretik, itzulpenaren inguruko hitzordu interesgarria izan genuen EHUren Letren fakultatean. Axun Aierberen omenezko itzulpen tailerra antolatu zuen aipatu fakultateko […]
urria 14, 2013