Aspalditik gabiltza esaten, antzerkiari tarte gehiago eskaini nahi diogu, baina aitor behar dugu ezagutza mugatuak gure eskaintza eta bilaketa oztopatu egiten duela. Oraingoan, ordea, antzerkigile ezagun batekin egin dugu topo, eta ezin aukerari muzin egin. Parisko erdi mailako aldirietan sortu zen Yasmina Reza, 1959an, familia judu batean. Gurasoak iheslariak zituen, ama hungariarra eta aita iraniarra; […]
(Irudia: Mendi Urruzuno) Berriako Hirudia ataleko hamargarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Antzinako Greziatik hasi eta gaur egunera arte, antzerkiak zeregin sozial eta etiko handia izan du. Adierazpide izan da: kalean ezin esaneko kritika bat, aldarri bat edo ezinegon bat plazaratzeko bidea, posizio bat ezagutarazteko edo […]
Liburuaren eguna dela-eta, gustukoen zerrenda bat osatu dugu; gustukoak dira itzulpen ona iruditzen zaigulako, liburu ona, edo beste arrazoi estetiko, linguistiko edo politikorengatik aipagarriak iruditzen zaizkigulako. Ez daude guztiak, segur aski onenak ere ez, hamaika ahantziko genituen eta beste hainbat ez ditugu oraindik deskubritu. Batzuk dira, eta horrela aukezten dizkizuegu, ordena jakinik gabe, burura etorri […]
(Irudia: Gaizka Iroz. Kazeta.info ataritik) Euskal letretako detektibe errural bakar eta ezagunenaren abenturak guztiak bata bestearen atzetik irakurtzeko gogoz, abentura egarriz utzi gintuen Iratxe Retolazak herenegun emandako hitzaldiak. Aurtengo literatura eskolako zortzigarren saioan izan zen hori, Txantreako Euskaldunen Biltokian. Bertan, literatur-kritikari eta irakasleak Itxaro Bordaren (Baiona, 1959) pertsonaia enblematikoena hartu zuen solasaldirako ardatz: Amaia Ezpeldoi, hain zuzen. Jada bost […]
Autofikzioa (edo zer den egia eta zer faltsua ezkutatzeko saiakera). Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) Koadrilako lagunei Akordatzen naiz nire lehenengo kubata-tragoez. Hemezortzi urte nituen, epilepsiaren aurkako pilulak hartzeari utzi eta bizpahiru hilabete geroago izanen zen. Akordatzen naiz pinuetako irristaketa-pistan ikasi nuela bi gurpiletako txirrinduaz ibiltzen, eta akordatzen naiz nork irakatsi zidan. Akordatzen naiz aitonaren […]
Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, 1989) Akordatzen naiz Elgoibarrek 90ko hamarkadan Europako HIES tasa altuenetarikoa izan zuela. Akordatzen naiz ez ginela egundo eliza ondoko eskaileretatik jaisten, “drogadituak” bertan zeudelako. Akordatzen naiz sei urte genituenean M-ren aita asko mehetu zela eta gero hil egin zela. Akordatzen naiz Gatzagako aldapaz igande iluntzeetan eta Uribarri-Gamboako ur-azalaren distiraz ostiral eguerdietan, […]
Getariako tailerkideei eta gidariari. Mugarria. Nekez definitu liteke doiago Joe Brainard (Salem, Arkansas, AEB 1941 – New York City, AEB 1994) artista estatubatuarraren I remember (Angel Hair, 1970) lana, autofikzio egiati eta gozagarria izateaz gain, inspirazio-iturri bilakatu dena hainbatentzat. Paul Auster azkenaldiko ukiezinetako batek irakurri duen liburu zeharo orijinal bakanetakoa omen da, etxean dugun edizioaren kontra-azalaren arabera. Austerrek […]
Herenegun bete ziren hamar urte Jorge Oteiza (Orio 1908-Donostia 2003) hil zenetik (azken asteotan hondartzako zulo batean zeruari so egiteko ezkutatu ez bazarete ondo jakingo duzuenez) eta askotarikoak dira eskultore ia-beti-polemiko, inoiz-ez-errazkoia oroitzeko antolatu diren ekitaldiak. Aurten, gainera, urteurrena bikoitza da, Quosque Tandem artistaren liburu sonatuenak aurki egingo baititu 50, estreina argitaratu zenetik. Hortaz, guk […]
Kolaborazio batekin gatozkizue oraingoan. Maialen Berasategik elkarrizketa mamitsua egin dio BERRIAko itzultzaile eta zuzentzaile eskarmentudunari, eta elkarrizketatzaileak berak bidali dizkigu argazkiak eta idatzi sarreratxoa. Egunkariaren bilakaeraz, zuzenketaren jardunaz eta miseriaz, hizkuntzaren normalizazioaz, eta beste kontu interesgarriak dakarzkigu Irenek. Guk, beraz, ez dugu deus gehiago esanen, guztia hor duzue-eta. Mila esker bioi, eta badakizu, Maialen, nahi […]
(Irudia: Luis Badosa margolariarena da, eta Homenaje a Pessoa du izena.) Berriako Hirudia ataleko bederatzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. «Literatura da bizitzari entzungor egiteko modurik atseginena», idatzi zuen, baita ere, Pessoak, eta hori bera egozten zien Landerrek aurrekoan bere lagun literatoei, alegia, inguruan gertatzen ari […]
apirila 29, 2013