Browsing Month »abendua, 2013«

12:29 edo 00:00

abendua 29, 2013

(Dalík ere errealitatea elementu onirikoekin nahasten zuen.) Berriako Hirudia ataleko hemeretzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Han hondoan heriotza dago, baina ez izan beldur —dio Julio Cortazarrek Instrucciones para dar cuerda al reloj laburrean—. Eutsi erlojuari esku batez, heldu giltzari bi hatzekin, eragin eztiki. Orain […]

Neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek libreago

abendua 23, 2013

Abenduaren 21eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika (izenburua aldatuta). Neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek libreago Amaren heriotzak libreago egin ninduen Pamiela, 2013 Mari Luz Esteban Ekain amaieran eman zuen Mari Luz Estebanek saiakeratik poesiara jauzia, azkenaldian irakurri dudan izenburu egurasgarrienetako batekin, eta ez dut ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen […]

Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea

abendua 19, 2013

Jaungoiko guztiak, zerukoak zein lurrekoak, ukatzen dituen emakumea dugu Amaia Lasa (Getaria, 1948), a e i o u berri bat esan nahi duena, inoren esku artean zimelduko ez denez inoiz ez dena lore bat izango, zuekin denekin oheratu nahi duen itsasoko izakia. Poema solte enblematikoengatik ezagun izanagatik (aipatu berri ditudanetako batzuek guztion oihartzun-makinak martxan jarri […]

Itzultzaileak mintzo: Iñigo Roque Eguzkitza

abendua 16, 2013

(Argazkia: Miren Ibarluzea) Jendearekin biltzeko Durangoko Azoka aproposa dela badakigu, eta Iñigo Roque Eguzkitzarekin hitzordua jartzeko aitzakia ederra izan zen. Itzultzailea ez ezik, edo batez ere, zuzentzailea da, eta UPV/EHUn dabil argitaratzekoak diren testuak zuzentzen. Iaz atera zen literaturaren plazara, Denonartean etxearekin argitaratu baitzuen Fernando Pessoaren Poemak pluralean, antologia labur bat. Hala ere, aurretik ere […]

Autoreak plazara: Maria Aurèlia Capmany

abendua 11, 2013

Maria Aurèlia Capmany i Farnés (Bartzelona 1918-1991), idazle eta itzultzaile katalana, XX. mendeko autore katalan polemikoenetako bat, frankismoaren kontrako eta feminismoaren aldeko ekintzaile sutsua. PEN katalaneko presidente izan zen lau urtez (1979-1983). Sebastià Farnés intelektualaren biloba eta Aureli Capmany folkloristaren alaba; familia ezkertiar, katalanista eta oneko kide izanik, txikitatik piztu zitzaion gai sozial, politiko eta […]

Zure izerdiaren truk

abendua 8, 2013

(Irudia: Jokin Zaitegi, www.aedelkartea.com ataritik hartua) Berriako Hirudia ataleko hemezortzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintzak 2012. urtearen amaieran jakinarazi zion AED elkarteari ez zuela diru gehiagorik emanen Jokin Zaitegi sariketa finantzatzeko. Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea 1986an hasi zen herriko kulturgile ezagunari eskainitako itzulpen-lehiaketa […]

Thomas Pynchonen ikastaldi luzea

abendua 2, 2013

(Thomas Pynchon, The Simpsons telesail estatubatuarreko atal batean) Kontuan hartuta, batetik, idazleek idazletzari buruz emandako aholkuak bolo-bolo ibili direla azkenaldian sare eta paperetan, gehienbat Irati Jimenezek Txalaparta etxearen eskutik apailatu berri duen Aiztoa eta arkatza liburuaren harira; eta, bestetik, J. D. Salinger autore estatubatuar ezkutaketazalearen bizitzari buruzko dokumentala estreinatu dutela aurten, pentsatu dut azkenean sintonian […]