Orson Wellesen dokumentalaren hirugarren zati honetan, Lael Tucker idazlearekin hasitako elkarrizketa nola burutu zen ikusiko dugu eta baita ere, gudako hainbat pasadizoren berri emango zaigu. Euskaldunon kuraia laudatzen den aldetik, bideo ezin aproposagoa da astelehen gazi-gozo honetarako. On egin!
Astearte iluntzean ez zen, tamalez, egunean zehar metatutako sapa apalduko zuen galernarik sartu eta ekainaren 27a udako egunik sargoriena izango zelako profeziarekin iratzarri gintuen irratiak biharamunean. Bederatzietarako bagenekien iragarpena gupidagabeki beteko zela, hala ere, beste hiru hitzaldi mamitsu aditzeko gertu eta, halaber, parte hartzeko gogotsu agertu ginen Markeskuara, bigarren eguna praktikoagoa izango baitzen.
Edo, literatura ala konpromisoa? Izan ere, kanonarentzat uztartu ezinak bide dira bi hitz lodikote horiek, eta obraren kalitatea mantenduko bada, gela diferentetan lo egin beharko dute. Orain aste batzuk, alabaina, literatura eta politika bateratu daitezkeela, are bateratu beharko liratekeela uste duten bi autorek gaiaren inguruan egindako hausnarketez gozatzeko parada izan genuen Getariko turismo bulegora hurbildu […]
Garazi Arantzetari Berriki izan dugu Eduardo Galeano erraldoia Euskal Herrian, argitaratutako azken liburuaren karietara derrigorrezko aurkezpenak egiteko (bisitaren inguruko artikulua Berrian). Aspaldion apur bat abandonatuta daukadan arren bizikien maite dudan autoreetako bat da Galeano, koinatuaren apalategiaren bitartez Las venas abiertas de América Latina (Siglo XXI, 2010) irakurri nionetik, hain zuzen. Ikustera joan ez banintzaion ere, […]
Sustatu atalari esker izan genuen Orson Welles zinemagile estatubatuarrak Euskal Herrian filmatutako dokumentalaren berri. Izan ere, 1955ean BBC kate britainiarrak Wellesi eskatu zion nolabaiteko bidai dokumental sorta bat egin zezan, Around the World with Orson Welles (Munduan zehar Orson Wellesekin) deituko zutena. Interesgarria, edo gutxienez kuriosoa iritzi genion lanari, eta gurera ekartzea deliberatu dugu. Hori […]
Kurt Vonnegut Jr. (Indianapolis, AEB 1922 – New York AEB 2007) idazle eta marrazkilari estatubatuarra, ezaguna da zientzia-fikzioa, satira eta umore beltza uztartzen dituen, gerlaren zentzugabekeria salatzen duen eta ilustrazioz josita dagoen literatura egiteagatik. Ingeniaritza ikasketak egiten ari zela soldadu joan zen eta 2. Mundu Gerlan tropa estatubatuarrekin borrokatu zen. Alemanian preso hartu zuten 1944an […]
Ramon Saizarbitoriak duela gutxi plazaratutako Martutene (Erein, 2012) izango dugu oraingoan hizpide. Izan ere, berriki burutu dugu horren irakurketa, eta gogoeta, eztabaida eta hausnarketa andana sortu dizkigu. Literarioki lan itzela da, ezbairik gabe, ahots, gai eta pentsamolde ugari biltzen eta elkarlotzen dituena. Modu berezian erakarri gaituena, dena den eta nola ez, itzulpenaren inguruan esaten direnak […]
Nor garen azaltzen saiatu ginenean gure ardi galdu izaera azpimarratu genuen, beraz, ez dadila inor harritu, mesedez, askok liburuaren eguna ospatzen duten tenore honetan, guk ikus-entzunezkoen itzulpenaren inguruko hausnarketa plazaratzen dugulako. Sorkuntza literario idatzizkoaren jarraitzaile sutsuak izaten eta liburuaren alde behar adina gurutzadatan borrokatzen jarraituko dugun arren, ezin ahantzi gure garaiaren ezaugarri den ikus-entzunezko materialaren […]
Bigarren solasaldia labealdi berriko itzultzaile batekin egin nahi izan dugu, hain zuzen, guk bezala itzulpengintza ikasketak burutu dituen norbaitekin. Elizabete Manterola (Orio, 1982) Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da Bartzelonako UABean eta azkenaldian EHUn dihardu irakasle lanetan. Otsailean aurkeztu zuen euskarazko literatura itzuliaren inguruko doktore-tesia Gasteizko Fakultatean eta egindako ikerketaz eta beste zenbait kontuz mintzo zaigu […]
Amorrua emankorki eta eraginkorki bideratzeaz mintzatu gara duela gutxi, haserrea indar bilakatzeaz. Ziadahren ostean, beste adibide bat ekarri nahi izan dugu: Guillermo Gómez-Peña, frustrazioa eta bihotzerrea umore tantotan bustitzen eta jalapeño minekin laguntzen dituena. Performance labur parea eta aldarrikapen poetiko bat euskaratu ditugu, ahoa bete bilis esnatzen garen astelehen tetriko horiei aurre egiteko aproposak. On […]
uztaila 16, 2012