Pedro Mardones Lemebel idazle, artista eta militante txiletarra. 50eko hamarkadan jaio zen, Santiagon, langile-familia batean. Irakasle izateko ikasketak egin zituen eta ogibide horretan aritu zen tarte labur batez 70eko hamarkadaren amaieran. Garai bertsuan piztu zitzaion literaturarekiko interesa, eta 1983an lanetik bota zutenean (sexualitate hautua eta itxura zela medio) osoki lotu zitzaion literatur tailerrak antolatzeari eta sorkuntzarekin […]
(Irudia: Kein Mensch ist illegal grafitia Hamburgoko kaleetan, ez dago pertsona ilegalik) Hilabete honetan ikus-entzunezko bat prestatu beharrean, poema bat aukeratu dut zuentzako. Poema gordina, erreala, kaleko poema. Ekainaren 14 gauean ezezagun batek Bremeneko kaleak Din A4 tamainako folio zuriekin bete zituen. Folio hartan ez zegoen irudirik, edo kontzertu baterako deialdirik, edota udaletxearen propagandarik. Word dokumentu […]
«Ez dut neure burua ezagutzen. Besteak ezagutzen ditut, ni ezagutzen nautenak» zioen Silvinak. Eta guk ere, nolabait, egin dugu inoiz Silvina ezagutzen zuten batzuen ezagutza, Victoria Ocamporen ahizpa zelako, Adolfo Bioy Casaresen emaztea, eta Italo Calvino, Jorge Luis Borges eta Julio Cortazarren adiskidea. Haien idatzietatik edan ditugu autore horiek guztiak, eta, beraz, nahigabe eta oharkabean […]
(Irudia: Amiri Baraka) Hilabete honetako kolaborazioak Estatu Batuetan harrapatu nau oporretan, Alabamako errepide amaigabeen eta Mississipi ibaiko rock ‘n roll doinuen artean. Banuen bideo bat erdi prest zuei aurkezteko, baina bertakoekin garagardo bitsetan solasaldi anitz trukatu ostean, aurrez ezagutzen ez nuen pertsonaia handi bat deskubritu dut, Amiri Baraka. Urtarrilean zendu zen 1934an jaiotako poeta eta […]
(Irudia: Cosima Scavolini) 1983an idatzi zuen Jamaica Kincaidek lehen liburua, At the Bottom of the River. Hamar ipuinek osatzen dute autore antiguarraren opera prima, eta Karibeko haurtzaroa, iragan mendeko azken erdian birsortzen du horietan. Tonu poetikoa darabil Kincaidek, ohi duenez, eta geroko liburuetan maiz agertuko zaizkigun gaiak suma ditzakegu honetan ere, hala nola, kolonialismoa, klase […]
Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialari esanguratsuenetakoa da Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). Besteak beste, emakumeen etxeko lanari buruz, komunalismoari buruz eta sorgin-ehizari buruzko ildoak jorratu eta lanak argitaratu ditu azken bi hamarkadetan. Militantziarekin eta kalean protestatzearekin ezinbestean lotuta dago, halere, bere jarduna; 1967an AEBra joan zen graduondoko ikasketak egitera eta baita bete-betean engaiatu ere hango […]
Alejandra Pizarnik (Buenos Aires, Argentina, 1936-1972). Poeta. Biografia: Europatik ihes egin zuen familia judutar baten alaba, Buenos Aireseko Avellaneda auzoan jaio eta bertan zendu zen. Hezkuntza nahiko liberala jaso zuen, familiak ez baitzuen diru-arazo larririk eta aita ideia liberalen jarraitzailea baitzen; hala ere, haurtzaroa garai zaila izan zen Pizarnikentzat, konplexuz betetako umea zen, besteak beste, […]
(Irudia: A Wall Is A Screen, Hanburgo) Kaixo ‘Elearazi-zale’ guztioi! Galder naiz, orain dela lau aste Danelek eta Garazik jaurti zuten amuari koxk egin dion arrainetako bat. Euskal itzulpengintzaren inguruan komunitatea sortzeko beharraz aritu zitzaizkigun elearazi.org webgunearen bigarren urtemugan, eta halaxe izan behar dela uste dut nik ere, komunitatearen bidez eztabaidari eta sorkuntzari ateak ireki […]
Ingelesezko idazketa modernistaren garapenean idazle garrantzitsua izan zen Djuna Barnes estatubatuarra (1892-1982). Emakume matxinoa izan zen, esperientzia berrien zalea, eta moral burgesa iraultzeko eta konbentzio artistikoak hankaz gora jartzeko beti prest zegoen. Aitaren ama, Zadel Turner Barnes, idazle, kazetari eta emakumeen burujabetzaren aldeko aktibista izan zen, eta eragin handia izan zuen Djuna Barnes neskatxarentzat; txikitan, […]
(Irudia: Patti Smith, Finlandian egindako kontzertu batean). Patti Smith (Chicago, AEB, 1946) musikari eta poeta estatubatuarra. Chicagon eman zuen haurtzaro eta nerabezaroa, baina 20 urte ingururekin New Yorkera joan zen bizitzera, bizipen berrien egarri. Jende gehienak musikagatik (punka, rocka eta egile-abeslaria) ezagutzen badu ere, berandu antzean ekin zion ibilbide horri, hastapenetan askoz gehiago jorratu zituen […]
ekaina 30, 2014