Browsing Category »Hausnarketa«

Nicole Brossard idazlea mintzo

urtarrila 27, 2014

(Irudia: Ivanoh Demers, LaPresse) Azken uneko kontuak direla medio, urtarrilean ezin izan dugu itzultzailerik elkarrizketatu, eta horren ordainetan dakarkizuegu beste hizketaldi bat: duela bospasei urte Nicole Brossard (Montreal, 1943) autore quebectarra berbetan jarri zuen Jonathan Ball irakasle/idazle/zinemagileak, itzulpengintza eta pentsamendu posibleen paisaia ardatz. Harreman estua du Brossardek itzulpengintzarekin, bere lanetako asko eta asko itzuli dituzte frantsesetik […]

Malenkoniari bazka

urtarrila 19, 2014

(Domenico Fettiren Malenconia margolana.) Berriako Hirudia ataleko hogeigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. The Economist britainiarrean kaleratutako artikulu baten arabera, frantsesak zoritxarrekoak eta ezkorrak dira beren literaturaren erruz. Estatistikek diotenez, depresio tasa handia dute eta oso beltz ikusten dute herrialdearen etorkizuna. Suitza eta Belgikaren atzetik Mendebaldeko […]

12:29 edo 00:00

abendua 29, 2013

(Dalík ere errealitatea elementu onirikoekin nahasten zuen.) Berriako Hirudia ataleko hemeretzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Han hondoan heriotza dago, baina ez izan beldur —dio Julio Cortazarrek Instrucciones para dar cuerda al reloj laburrean—. Eutsi erlojuari esku batez, heldu giltzari bi hatzekin, eragin eztiki. Orain […]

Neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek libreago

abendua 23, 2013

Abenduaren 21eko alean, Ortzadar kultur gehigarrian argitaratutako kritika (izenburua aldatuta). Neu ere egingo bainaute gurasoen heriotzek libreago Amaren heriotzak libreago egin ninduen Pamiela, 2013 Mari Luz Esteban Ekain amaieran eman zuen Mari Luz Estebanek saiakeratik poesiara jauzia, azkenaldian irakurri dudan izenburu egurasgarrienetako batekin, eta ez dut ezkutatuko poztu ninduela berriak, neu ere egingo bainaute gurasoen […]

Itzultzaileak mintzo: Iñigo Roque Eguzkitza

abendua 16, 2013

(Argazkia: Miren Ibarluzea) Jendearekin biltzeko Durangoko Azoka aproposa dela badakigu, eta Iñigo Roque Eguzkitzarekin hitzordua jartzeko aitzakia ederra izan zen. Itzultzailea ez ezik, edo batez ere, zuzentzailea da, eta UPV/EHUn dabil argitaratzekoak diren testuak zuzentzen. Iaz atera zen literaturaren plazara, Denonartean etxearekin argitaratu baitzuen Fernando Pessoaren Poemak pluralean, antologia labur bat. Hala ere, aurretik ere […]

Zure izerdiaren truk

abendua 8, 2013

(Irudia: Jokin Zaitegi, www.aedelkartea.com ataritik hartua) Berriako Hirudia ataleko hemezortzigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila. Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintzak 2012. urtearen amaieran jakinarazi zion AED elkarteari ez zuela diru gehiagorik emanen Jokin Zaitegi sariketa finantzatzeko. Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea 1986an hasi zen herriko kulturgile ezagunari eskainitako itzulpen-lehiaketa […]

Itzultzaileak mintzo: Maialen Marin Lacarta

azaroa 26, 2013

Maialen Marin, itzultzaile donostiarra, bertatik kanpo bizitzen luze daraman arren. Itzulpengintza eta interpretazioko ikasketak egin zituen Bartzelonako UABen (Universitat Autònoma de Barcelona), eta masterra eta doktore-tesia, ondoren, Parisko INALCOn (Institut National des Langues et Civilisations Orientales). Dena dela, gurean ziurrenik ezagunagoa da Mo Yan Nobel[i] saridunaren ipuin-bilduma bat itzuli berri duelako, Aiora Jakarekin batera: Hori da umorea, maisu! (Elkar, […]

Geure buruaren kontra

azaroa 17, 2013

(Marrazkia: Carmelo Mendiz) Berriako Hirudia ataleko hamazazpigarren artikulua da hau. Egurra onartzen da, baina, ahal dela, sua egiteko baliagarria izan dadila.   Euskal kultur zaleen arteko azken eztabaidetako bat Tumatxak saioaren inguruan sortu da, Xabier Erkiziak eta Aritz Galarragak idatzitako bi artikuluren harira. Ez dut saioaren kalitatea edo edizioa auzitan jarriko, ezta parte-hartzaileen hautaketa eztabaidatuko […]

Benetako familia-mina

azaroa 4, 2013

Izenburua: Muskuiluak afaltzeko (Das Muschelessen) Autorea: Birgit Vanderbeke Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena Argitalpena: Pasazaite, 2013   Lau kilo muskuilu eta lau kideko familia herren bat. Hori da liburuko agertokia, eta ez da aunitz aldatzen, liburu osoa zipriztintzen baitute erdirako nazkagarri bihurtu diren muskuiluek eta agertzen ez den aitarik gabeko (hobe) familiaren nondik norakoek. Narratzaile gazte baten […]

Itzultzaileak mintzo: Amaia Apalauza

urria 31, 2013

Urriaren azken hondarrarekin iritsi zaigu ofiziokideak hizketan ipintzeko ordua. Gaurkoan Amaia Apalauza (Iruñea, 1979) itzul- eta zuzentzailea ekarri dugu. Hizkuntzarekin lotutako hainbat lanetan ibilitakoa da Apalauza, doktoretza egina du dialektologian eta literaturako itzulpenak ere orraztu ditu, besteak beste, Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (Txalaparta, 2010). Preludioa gehiago luzatu gabe,  hona hemen Zumaiako haizetean bildu genituenak. Mila esker […]